Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Greenwich

Koordenatuak: 51°29′N 0°00′E / 51.48°N 0°E / 51.48; 0
Wikipedia, Entziklopedia askea
Greenwich
Londresen banaketa administratiboa
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
AlkateaDanny Thorpe (en) Itzuli
Izen ofizialaRoyal Borough of Greenwich
Posta kodeaSE, DA eta BR
HerriburuaWoolwich (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak51°29′N 0°00′E / 51.48°N 0°E / 51.48; 0
Map
Azalera47,334 km²
Demografia
Biztanleria291.080 (2022)
4.894 (2018)
Dentsitatea6.149 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1965eko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia020
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakAncient Olympia Municipality (en) Itzuli, Maribor, Tema (en) Itzuli, Reinickendorf eta Berlin
greenwich.gov.uk

Greenwich (ɡrɪnɪdʒ edo ɡrɛnɪdʒ ahoskatua; ingelesez: Royal Borough of Greenwich) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015ko erroldaren arabera 274.800 zituen 47,35 kilometro koadroko azaleran. Londres Handiaren ekialdean dago, Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean.

Bertan dago Greenwicheko Errege Behatokia eta izen bereko meridianoa bertatik igarotzen da. Bestalde, barruti honetan Millennium Dome delako eraikina ere kokatzen da. 1997an Greenwichek itsasgintzan izan zuen historia kontutan hartu zuen UNESCOk eta Itsasaldeko Greenwich (Maritime Greenwich) izenarekin Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Brontze Aroan populatua izan zeneko aztarnak aurkitu dira, eta ekialdean erromatar villa bat edo tenplu bat izan zen. VI mendeko saxoien hilobiak ere aurkitu dira. Dena dela Greenwich izenaren lehen aipamenak X mendean izan ziren, Gronewic (918), Grenewic (963) eta Grenawic (1013) eta "asentamendu berdea" esan nahi du.

Ingalaterrako Koroak St. Peter at Ghent abadiari erosi zizkion lurrak 1427an eta Gloucesterko dukeari eman zikion. Honek Greenwich gaztelua eraiki zuen. Garai hartan landugabeko lurraldea zen eta dukeak belatz bidezko ehizarako erabili izan zuen. XVI mendean Henrike VIII.ak oreinak sartu zituen ehizalreku honetan. 1635 urtean Queen's House eraiki zen Jakue I.aren emaztea zen Ana Danimarkakoa erreginarentzat. 1675an gaztelua zegoen lekuan Greenwicheko Errege Behatokia ezarri zen.

1838 urtean Londres eta Greenwich lotu zituen trenbideak. XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran hainbat museo eta instituzio eraiki ziren Greenwich parkearen inguruan, hala nola Royal Naval College, National Maritime Museum eta Royal Hospital School. 1954 urtean Cutty Sark belaontzia Greenwicheko kaian ezarri zen betirako.

1965 urtean eratu zen gaur egungo udalerria, aurrez baziren Greenwich eta Woolwich (iparraldea ezik) elkartu zirenean.

Barrutia osatzen duten auzoak honakoak dira:

  • Abbey Wood
  • Blackheath
  • Charlton
  • Deptford
  • Eltham
  • Greenwich
  • Kidbrooke
    Datu klimatikoak (Greenwich)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.0 19.7 21.0 26.9 31.0 35.0 35.5 37.5 30.0 28.8 19.9 15.0 37.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 8.5 11.4 14.2 17.7 20.7 23.2 22.9 20.1 15.6 11.4 8.6 15.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.6 2.4 4.1 5.4 8.4 11.5 13.9 13.7 11.2 8.3 5.1 2.8 7.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.0 -9.0 -8.0 -2.0 -1.0 5.0 7.0 6.0 3.0 -4.0 -5.0 -7.0 -10.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 51.6 38.2 40.5 45.0 46.5 47.3 41.1 51.6 50.4 68.8 58.0 53.0 591.8
Euri egunak (≥ 1.0 mm) 10.8 8.5 9.6 9.4 9.0 8.3 8.0 7.6 8.5 10.7 10.1 9.9 110.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 4 4 3 1 0 0 0 0 0 0 1 3 16
Eguzki orduak 49.9 71.4 107.1 159.8 181.2 181.0 192.1 195.1 138.9 108.1 58.5 37.4 1480.5
Hezetasuna (%) 91 89 91 90 92 92 93 95 96 95 93 91 92.3
Iturria (1): Errekorrak: BBC Weather[1] (otsaila eta abuztua izan ezik, Met Office[2][3])
Iturria (2): Besteak: Met Office[4] (hezetasuna eta elurra izan ezik, NOAA[5])

Gizateriaren Ondarea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itsasaldeko Greenwich1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Royal Naval College.

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia 795
Kokalekua  Erresuma Batua
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1997 (XXI. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

1997 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Greenwich, hiriak daukan itsasgintza historiarengatik. Izendaturiko eremuak ibaiertza, Greenwich parkea eta bertako eraikinak, eta herria hartzen ditu.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]