Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Eva Braun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eva Braun

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEva Anna Paula Braun
JaiotzaMunich1912ko otsailaren 6a
Herrialdea Alemaniar Inperioa  (1912 -  1945eko apirilaren 30a)
 Weimarko Errepublika  (1919 -  1945eko apirilaren 30a)
 Hirugarren Reicha  (1933ko martxoaren 15a -  1945eko apirilaren 30a)
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaFührerbunker1945eko apirilaren 30a (33 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduasuizidioa: zianuroagatiko intoxikazioa
Familia
AitaFriedrich Braun
AmaFranziska Braun
Ezkontidea(k)Adolf Hitler  (1945eko apirilaren 29a -  1945eko apirilaren 30a)
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, photo lab technician (en) Itzuli eta modeloa
Lantokia(k)Hirugarren Reicha
Enplegatzailea(k)Heinrich Hoffmann
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatoliko ez-elizkoia

IMDB: nm0105751 Find a Grave: 4709 Edit the value on Wikidata
Churchill eraitsitako bunkerraren aulki batean eserita, 1945

Eva Anna Paula Braun, bere bizitzako azken egunean Anna Paula Hitler, (Munich, Alemania, 1912ko otsailaren 6a - Berlin, Alemania,1945eko apirilaren 30a), Hirugarren Reicheko azkeneko berrogei orduetako Lehen Dama eta Adolf Hitlerren emazte bakarra izateagatik da ezaguna.

Eva Munichen jaio zen, Alemanian, eta erdi mailako familia katoliko batean jaio zen. Aita Fritz Braun, eskola maisua, eta ama, berriz, Franziska Kronburger jostuna izan zituen eta bikotearen bigarren alaba izan zen. Balleteko ikasketak egin zituen eta Hitlerren argazkilaria zen Heinrich Hoffmanekin hasi zen lanean.

1929an ezagutu zuen Führerrak neska gaztea Geli Raubal argazkilariaren estudioan eta Wolf jauna zen Evarentzat. Neskaren gurasoei ez zien inongo graziarik egin harreman hark eta, hasiera batean, aurka agertu zien.

Traudl Junge Hitlerren idazkariaren esanetan, Eva neska ilehori eta txiki samarra zen, itxura egokia zuen eta ondo janztea zuen gustuko. Ez zen nazismoaren kanonetako emakume ideala, baina igeriketak eta gustuko zituen kirolek gorpuzkera atletikoa moldatzen lagundu zioten. Ez du ematen jokamolde finegiak erakusten zituenik eta kultura gabezia ere aipatzen dute, baina, nortasun samurrekoa, gaiztakeriarik gabea, gozoa, bromazalea eta erromantikoa, Eva gazteak amodio obsesiboa garatu zuen lider naziagan.

1930ean hasi zen Adolf eta Evaren arteko harremana, neskak 18 urte zituenean eta, gizonak, berriz, 43. Hitlerrek ez zuen askotan jendaurrean erakusten eta ez dago bikotearen argazki asko. Evak ezin izan zuen errekonozimendua lortu, agintariaren amorantea baitzen eta ez emaztea. Horrelaxe dio bere egunerokoan:

« Primerako eguraldia eta ni, Alemania eta munduko gizon handienaren amorantea, etxean geratu beharrean, leihotik begira! (...) Ene! Erantzungo balit sikiera! 3 hilabete eta hitz bat ere ez! Ez dago itxaropenik... Inor etorriko balitz niri laguntzera... »

.

Horrelaxe ematen zituen neska ilehoriak egunak Berlinen, Munichen edo Berghofen. Eta maitalea etortzen zitzaionean ere, ez zen begirune handirik ikusten bikote hartan. Harreman zaila bizi zuen lider naziarekin eta, behin baino gehiagotan egon zen bere buruaz beste egiteko ateetan. 1932an tiro bat egin zion bere buruari eta 1935ean, berriz, botika gaindosia izan zuen. Hitlerrek, kontsolatu nahian, etxe bat erosi zion Munichen, bere gurasoenetik gertu, eta txoferra esleitu zion. Dirua ere ematen zion bere gastuetarako. 1938an, Adolfek testamentua egin zuen, bere hiltzen zenean, Evak urtean 600 marko jasoko zituela esanez.

Hitlerren aurkako atentatua izan ondoren, Eva Braunen presentzia gero eta gehiagotan ikus ohi zen kantzilergoan eta, gero, bunkerrean. Magarethe Franzisca Braun, Evaren ahizpa zaharrena, Himmlerren ofizial batekin ezkondu zen eta Hitlerrek ekitaldi hura aprobetxatu zuen bere amorantea jendaurrean erakusteko. Bada 1938an Hitlerri seme bat eman ziola esaten duena eta, hil zenean, haurdun egon berria zela, baina gauza garbirik ez dugu.

Berlinen setio garaia iritsi zenean, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, Hitler Evak Alemaniatik ihes egin zezan ahalegindu zen, baina alferrik izan zen eta Führerbunkerren, Hitlerren alboan, gelditzea nahiago izan zuen.

Setioan bete-betean, errusiarrengandik metro gutxira, 1945eko apirilaren 29an, Hitler eta Eva Braun ezkondu egin ziren. Heriotzaren bezpera zen, eta Adolfek eskaini zion presaka batean eginiko eztei eraztuna handiegia zetorkion Evaren hatzari eta, gal ez zedin, ekitaldiaren amaieran, konfiantzazko lagun bati eman zion gordetzeko.

Biharamunean, Hitlerrek Hermann Fegelein fusilatzeko agindua eman zuen, Evaren koinatuak ihes egin nahi izan zuela-eta. Evak horren berri izan zuenean, saiatu zen bere ahizparen alde egiten, baina alferrik izan zen.

1945eko apirilaren 30ean, 15:30ean, bikotea Hitlerren despatxuan sartu zen. Evak zianuroa hartu zuen eta pistola bat ere bai. Führerrak zianuroa hartu eta tiro egin zion bere buruari. Evak, ordea, zianuroa bakarrik, pistola erabili gabe.

Hitlerren txoferrak esan zuenez, Martin Bormannen atera zuen bizkarrean Eva Braunen gorpua. Erich Kempkak berak bota zien gasolina bi gorpuei eta su eman zien, Armada Gorria bunkerretik 500 metrora zegoenean, jada. Bi egun geroago, Karl Doenitz almiranteak eman zuen albistea irratiz:

« Hitler borrokan hil da, Berlinen »

.

Eva, Hitler eta Goebbels familiaren hondakinak Madergadeneko kuartel batera eraman zituzten eta hantxe geratu ziren gordeta 70. hamarkadara arte. Badirudi, 1970eko martxoaren 13an Juri Jristoforovek, FSBren Artxibategiko buruzagiak, esan zuenez, Juri Andropovek, garaiko KGBko presidenteak, Politburo komunistari eskatu zion hondakin haien erabateko suntsiketa eta, 1946ko otsailaren 21ean, horrela egin zuten, AED-ko base militar sekretu batean lurperatu zituztelarik.

« Su handi bat egin zuten gorpuzkiak suntsitzeko. Schönebecketik gertu izan zen, Magdeburgotik 11 km-ra. Geratu ziren errautsak jaso eta Biederitz ibaira bota zituzten »

.

Hala ere, esamesak ez ziren isildu eta Hitler eta Eva Braunek alde egin zuten susmoak bizirik iraun zuen. 2009an, errusiarrek gordetzen zuten Hitlerren burezurra uste zena aztertu zutenean, harrituta geratu ziren, emakume batena zela agertu baitzen. Eva ote? Historia argitu gabe dagoela ematen du.

Eva Braunen familiak gerra garaia gainditu zuen eta bere ama, Franzisca, 1976an hil zen, 96 urte zituenean.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eva Braun Aldatu lotura Wikidatan