FarmVille
FarmVille | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2009 |
Izenburua | FarmVille |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Argitaletxea | Zynga (en) |
Banatze bidea | web-nabigatzaile |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | simulation video game (en) eta rol bideo-jokoa |
Hizkuntza | ingelesa |
Joko-modua | Jokalari anitzeko modua eta bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | Adobe Flash eta IOS |
Sarrera gailua | ukimen-pantaila |
Irakur dezake | IOS |
Software motorea | Flare3D (en) |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Zynga (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | isometric view (en) |
zynga.com… | |
FarmVille Zynga enpresako 2009an argitaratu zituen nekazaritza simulazio sare sozialerako bideojoko saila izan zen[1]. Happy Farm eta Farm Town jokoen antzekoa zen[2][3][4]. Jokoak eskatzen zuen nekazaritza ustiapen bat garatzea, lurra goldatu eta landareak landatu, hazi eta uzta jaso behar zen, arbolak kudeatu eta abereak hazi[5]. FarmVille 2 eta FarmVille 3 2012ko irailean eta 2021eko azaroan argitaratu ziren hurrenez hurren.
Jokoak Adobe Flash erabiltzen zuen Facebook eta Microsoften MSN Games plataformetan[6]. iPhone, iPod Touch eta iPaden ere argitaratu zen 2010ean tarte labur batean. Jokoak free-to-play eskema jarraitzen zuen, baina lorpenak azkarrago izateko Farm Cash edo Farm Bucks izeneko moneta bazuen, mundu errealeko monetekin trukatu ahal zena. FarmVille izan zen freemium motako lehenengo joko nagusia[7][8][9].
2009an Facebooken argitaratu ostean, FarmVille izan zen guneko jokorik ezagunena, eta bi urtez mantendu zuen bere nagusitasuna. Bere unerik gorenean, 2010eko martxoan, jokoak 83,76 milioi erabiltzaile zituen hilabetean. Egunero erabiltzen zutenak 34,5 milioi pertsona ziren[10]. 2011tik aurrera jokoak beherakada izan zuen. 2012ko maiatzean zazpigarren jokorik erabiliena zen Facebooken. 2016ko apirilaren 30ean 110. jokoa zen, baina FarmVille 2 42. posturaino iritsi zen[11].
2020ko irailaren 27an Zyngak adierazi zuen ez zuela Facebooken gehiago argitaratuko urte horretako abenduaren 31 ostean, Facebookek Flash Player jada ez zuelako baimentzen jokoetarako[12]. FarmVille 3 mugikorrerako jokoa izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Victor, Daniel. (2020-12-31). «FarmVille Once Took Over Facebook. Now Everything Is FarmVille.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ «Futurology: FarmVille on Facebook | Life & Style» web.archive.org 2009-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ «Zynga Launches “FarmVille”. Does It Look Familiar?» web.archive.org 2010-08-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) «news» Game Developer (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Facebook farmers want India flag. 2009-10-09 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Rao, Leena. (2010-06-07). «FarmVille Coming To The iPhone In Late June, Jobs Pronounces Zynga "Zenya"» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Beausoleil, Michael. (2021-01-06). «RIP Farmville: The Facebook App that Shockingly Changed Gaming» Medium (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Workman, Lance; Reader, Will; Barkow, Jerome H.. (2020-03-19). The Cambridge Handbook of Evolutionary Perspectives on Human Behavior. Cambridge University Press ISBN 978-1-108-90096-6. (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Poell, Thomas; Nieborg, David B.; Duffy, Brooke Erin. (2021-10-14). Platforms and Cultural Production. John Wiley & Sons ISBN 978-1-5095-4052-5. (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) Takahashi, Dean. (2011-01-03). «Zynga’s CityVille becomes the biggest-ever app on Facebook» VentureBeat (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ «Facebook Apps Leaderboard - AppData» web.archive.org 2016-04-16 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
- ↑ (Ingelesez) News, G. M. A.. (2020-09-27). «FarmVille on Facebook officially announces closure after 11 years» GMA News Online (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).