Felix Urabaien
Felix Urabaien | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ultzurrun, 1883ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Bizilekua | Toledo Alacant |
Heriotza | Madril, 1943ko otsailaren 8a (59 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mercedes de Priede Hevia (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta eleberrigilea |
Genero artistikoa | saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Acción Republicana Izquierda Republicana |
Felix Urabaien Gindo (Ultzurrun, Ollaran, 1883ko ekainaren 10a - Madril, 1943ko otsailaren 2a) Nafarroako irakaslea, eleberrigilea eta kazetaria izan zen. Bi giro landu zituen bere liburugintzan: Toledokoa, alde batetik, eta sorterrikoa, bestetik.[1] Askoren iritziz, XX. mendearen hasierako Nafarroako literatura-belaunaldiko prosagile onenetakoa dugu.[2] Leoncio Urabaien historialariaren anaia eta Miguel Urabaien kazetariaren osaba izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Felix Urabaien Ultzurrunen jaio zen 1883ko ekainaren 10ean. Maisu ikasketak egin zituen Iruñean eta Zaragozan. Urzainkin, Huescan eta Salamancan irakasle aritu ondoren, Toledon kokatu zen 1911n, eta bertako Irakasle Eskolako katedraduna eta, 1931tik aurrera, zuzendaria izan zen.[3] 1925ean, El Sol egunkarian idazten hasi zen.[4]
Manuel Azañaren laguna, 1936ko hauteskundeetara aurkeztu zen Fronte Popularraren zerrendan, eta Kultura kontseilari izendatu zuten.[4] 1936ko uztaileko estatu-kolpearen ondoren, Alacantera aldatu zen bere familiarekin. Gerra Zibila amaiturik, Madrilera itzuli eta Mexikoko enbaxadan hartu zuen babes. 1939ko maiatzean atxilotu, eta 1940ko azarora arte eduki zuten espetxean, orduko minbiziak joa bazegoen ere. Iruñean pasatu zituen bizitzako azken bi urteak, eta bertan amaitu zuen Bajo los robles navarros eleberria. Madrilen hil zen, 1943ko otsailaren 2an.[5]
Obra nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Toledo: piedad (1920), eleberria.
- La última cigüeña, (1921), eleberria.
- Toledo, la despojada (1924), eleberria.
- El barrio maldito, (1924; Txalaparta, Tafalla, 2015), 230 or., eleberria.
- Estampas del camino (1934), artikuluak.
- Por los senderos del mundo creyente (1928), artikuluak.
- Serenata lírica a la vieja ciudad (1928), artikuluak.
- Centauros del Pirineo, (1928; Txalaparta, Tafalla, 2016), 198 or., eleberria.
- Vidas difícilmente ejemplares (1931)
- Tras de trotera, santera (1932), eleberria.
- Don Amor volvió a Toledo (1936), eleberria.
- Vidas difícilmente ejemplares
- Bajo los robles navarros (1965; Txalaparta, Tafalla, 2017), hil ondoren argitaratutakoa. 160 or.
- Como en los cuentos de hadas, eleberria, argitaratu gabe.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ El barrio maldito. Korrok-4 (1984-ekaina), andima.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-13).
- ↑ Bajo los robles navarros, gureliburuak.eus
- ↑ Arozamena Ayala, Ainhoa. Urabayen Guindo, Félix. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-13).
- ↑ a b Félix Urabayen Guindo. Real Academia de la Historia, dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-13).
- ↑ Félix Urabayen Guindo. txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Esteban, José, Felix Urabaienen biografia, izqrepublicana.es
- (Gaztelaniaz) Barrero, Hilario, Vida y obra de un claro vascón de Toledo. El legado literario de Urabayen[Betiko hautsitako esteka], The City University of New York, descargas.cervantesvirtual.com
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from martxoa 2022
- 1883ko jaiotzak
- 1943ko heriotzak
- Ollarandarrak
- Nafarroa Garaiko idazleak
- Euskal Herriko gaztelaniazko idazleak
- Euskal Herriko gaztelaniazko eleberrigileak
- Nafarroa Garaiko kazetariak
- Minbiziak hildakoak
- Euskal Herriko errepublikarrak
- Madrilen hildakoak