Ultzurrun
Itxura
Ultzurrun | |
---|---|
Euskal Herria | |
Ultzurrun herriaren irudia. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Ollaran |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′20″N 1°51′16″W / 42.85556°N 1.85444°W |
Demografia | |
Biztanleria | 83 (2020) |
Ultzurrun Nafarroa Garaiko kontzejua da, Ollaran udalerrikoa. 83 biztanle zituen 2020an.[1]
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ultzurrun Ollaranen dago, Iruñerriaren hego-mendebaldean, 530 metroko garaieran. Iparraldean Iltzarberekin du muga, mendebaldean Saldiserekin, hegoaldean Azantzarekin, eta ekialdean Artetarekin.[2] Udarbe ibaiak zeharkatzen du kontzejua. Herritik 2 kilometrora Artetako iturburua dago.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
58 | 56 | 52 | 53 | 51 | 56 | 62 | 80 | 83 | 85 | 87 | 87 |
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ultzurrungo jauregia, Ultzurrun familiaren oinetxea.[3] XVI. mendearen hasieran Diez de Ultzurrun doktorearen jabetza zen.[2]
- San Martin eliza, 1797-1814 bitartean eraikia. Erretaula nagusia XVIII. mendearen bigarren erdian egin zen, XVI. mendeko irudiak baliatuz. Koruan XIV-XV. mendeko Kristo gurutziltzatu bat dago.[4]
- San Bartolome baseliza.
Ultzurrundarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Felix Urabaien (1883-1943), idazlea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ultzurrun: datos de la entidad. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).
- ↑ a b Ulzurrun. Gran Enciclopedia Navarra, enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).
- ↑ Ulzurrun. Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).
- ↑ Ulzurrun. Atlas del Patrimonio Histórico-Cultural, lebrelblanco.com (Noiz kontsultatua: 2021-7-12).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |