François Alfonsi
François Alfonsi | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2019ko uztailaren 2a - 2024ko uztailaren 15a Barrutia: Frantzia Hautetsia: 2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
2014ko martxoaren 23a - 2020ko maiatzaren 17a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en)
2009ko uztailaren 14a - 2014ko ekainaren 30a Barrutia: Hego-ekialde barrutia Hautetsia: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
2002, 2014ko martxoaren 29a - 2020ko maiatzaren 22a Hautetsia: local legislative term 2014-2020 in France (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Ajaccio, 1953ko irailaren 14a (71 urte) | ||||||||
Herrialdea | Korsika | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa korsikera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, irakaslea eta French Environment and Energy Management Agency (en) | ||||||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Europako Aliantza Askea Femu a Corsica | ||||||||
François Alfonsi (Ajaccio, 1953ko irailaren 14a) korsikar nazionalismoaren militante historikoa da.
Grenoblen ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta Korsikara itzuli zen gero. Grenoblen zela, Korsikako diasporarekin harremanetan jarri zen, eta korsikar abertzaletasuna bereganatu.
1987an Korsikako Asanbladaren kontseilari bihurtu zen eta 1989an Unione di u Populu Corsu (UPC) alderdiaren idazkari izandatu zuten.
Geroago (2002an) Partitu di a Nazione Corsaren (PNC) fundatzaileetako bat izan zen, Femu a Corsica koalizioan 2015ean integratu zena.
Osaniko alkatea izan zen urte luzeetan (2001-2020) eta 2009an Europako Parlamentuko europarlamentari bihurtu zen. Kargu horretan jardun du urte askotan, eta Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioaren bozeramailea da gaur egun (2021ean).
Europako Aliantza Askearen lehendakaria izan zen 2014tik 2019ra arte, urte horretan lekukoa Lorena Lopez de Lacalle Arizti euskaldunari pasatuz.