Frederiko V.a Palatinatukoa
Itxura
Frederiko V.a (Deinschwang, 1596ko abuztuaren 26a - Mainz, 1632ko azaroaren 29a) Palatinatuko izan zen 1610etik 1623ra eta Bohemiako erregea 1619tik 1620ra.
Frederiko IV.a Palatinatukoa eta Luisa Juliana Orange-Nassaukoaren semea izan zen. Intelektuala, mistikoa eta kalbindarra izan zen. 1620an aitaren lekua hartu zuen Rhineko hauteslekuan. Heidelbergeko Hortus Palatinus lorategien eraikuntzaren arduraduna izan zen.
1618an bohemiar matxino protestanteek tronua eskaini zioten eta Bohemiako errege koroatu zuten 1619ko azaroaren 4an. Erabaki honen ondorioz Hogeita Hamar Urteko Gerra hasi zen.
1620ko azaroaren 8an garaitua izan zen Mendi Zuriaren guduan. Armada inperialak Palatinatua inbaditu zuen eta Frederikok Holandara ihes egin zuen.