Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Gaskoiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gaskoniako biztanleei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaskoi».
Gaskoiak
Gascons

Biztanleak guztira
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Gaskonia
Hizkuntza
Gaskoia (baita frantsesa ere)
Erlijioa
Katolizismoa
Zerikusia duten beste giza taldeak
Okzitaniarrak eta historikoki akitaniak eta baskoiak

Gaskoiak (gaskoiez "Gascons") edo, batzuetan kaskoinak[1], Okzitaniako Gaskoinia eskualde historikoko biztanleak dira. Usadioz, haien hizkuntza gaskoia izan da, nahiz eta gaur egun frantsesa lekua hartzen ari zaion.

Historikoki, gaskoiak akitaniar, baskoi eta Baskoniako Dukerriarekin lotura izan dute (Gaskoiniako Dukerria), hortaz, baita euskaldunekin ere. Gaskoi hizkuntza okzitanieraren barnean sailkatua dago, baina akitanieraren eta aitzineuskararen azpisubstratu garrantzitsu bat ere badu, bai eta katalanarekiko eta aragoierarekiko antzekotasunak ere; horrek bereziten du, nolabait, gainerako okzitaniar hizkuntzetatik.

Gaur egun, Euskal Herrian gaskoi-erkidegoak hainbat udalerrietan badiraute: Lapurdin (Baiona, Bokale, Angelu eta Biarritz) eta Nafarroa Beherean (Bidaxune eta Bastida). Horrelako herrietan hainbatetan euskaldunak eta gaskoiak elkarrekin ezkondu eta seme-alabak eduki dituzte; halakoei xarnegu[2] izena eman zaie.

Historikoki, Gipuzkoar itsasertzean Erdi Arotik aurrera gaskoi merkatarien erkidegoak ezarri ziren: Donostia, Pasaia, Errenteria eta Hondarribia, eta haietako toponimian gaskoia igartzen da: Urgull, Gros, Morlans, Miramon, Aiete.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «kaskoin - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-29).
  2. «xarnegu - OEH - Orotariko Euskal Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-06-29).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]