Gros
- Artikulu hau Donostiako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gros (argipena)».
Gros | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gros auzoa, Ulia menditik ikusita | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Posta kodea | 20001, 20002 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′N 1°58′W / 43.32°N 1.97°W |
Garaiera | 16 m |
Demografia | |
Biztanleria | 18.072 (2022) |
Gros Donostiako (Gipuzkoa) ipar-ekialdeko auzo bat da, Zurriola hondartzaren inguruan dagoena.
Kokalekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urumea ibaia mendebaldean, Ulia mendia ekialdean, Zurriola hondartza iparraldean eta Egia auzoa hegoaldean ditu mugakide. Hasiera batean auzo industriala zen, baina denboraren poderioz aldatzen joan da eta gaur egun merkataritza da nagusi, erdigunetik oso gertu eta auzo-giro bizia duena.
Bertan daude Zurriola hondartza eta Kursaal biltzar jauregia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoa XIX. mendean sortu zen, Urumea ibaiaren eskuinaldeko hondar dunak eraikitzeko moldatzen hasi zirenean, Gogorza Planaren eta 1894an Tomas Gros arkitektoak diseinaturiko zabalgunearen bitartez. Hain zuzen ere, arkitektoak ematen dio izena. Azkenik, Kursaal Etxebizitza Agentziak eginiko lanekin, auzoak itsasoari lekua irabazi zion eta, gutxi gorabehera, egungo azalera hartu.
Auzoko jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1991tik auzoko jaiak, Karmengo Egunaren inguruan (uztailean) ospatzen dira, Zipotz (antzinako auzokide ezagun baten ezizena) eta Legami (haren lagunaren ezizena) alegiazko pertsonaiekin.
Leku interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kursaal jauregia
- Katalunia plaza
- San Inazio eliza
- Zurriola hondartza
- Zurriolako zubia
- Frantziako ibilgunea
- Groseko geltokia
- Groseko pilotalekua
- Groseko trinketa
- Okendo kultur etxea
- Groseko Koruko Andre Mariaren anbulatorioa
- Mirakruz kalea 19, Espainiako eraikin itsusiena izendatuta.
Kaleak eta plazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Plazak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biteri plaza
- Bitoriano Iraola plaza
- Euskadi plaza
- Euskal Herria plaza
- Katalunia plaza
- Jose Migel Barandiaran plaza
- Lapurdi plaza
- Luistar Langileen plaza
- Nafarroa Beherea
- Pinudi plaza
- Sekundino Esnaola plaza
- Txofre plaza
- Zuberoa plaza
- Zuhaizti plaza
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |
- Groseko 1891ko hirigintza-proiektuari buruzko artikulua, euskaraz.net webgunean.
Donostiako auzoak | ||
---|---|---|
Aiete (Bera-Bera • Miramon-Zorroaga ) • Altza ( Herrera, Larratxo ) • Amara • Amara Berri ( Loiolako Erriberak, Morlans ) • Antigua ( Benta Berri, Lugaritz ) |