Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Giemsa tindaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Trypanosoma cruzi (Amerikar tripanosomiasi)aren eragilea, Giemsa tindaketarekin ikusita
Drosophila melanogasterren kromosomak, Giemsarekin tindatuak (ezkerrean, arrarenak, eskuinean emearenak)

Giemsa tindaketa hematologian usu erabiltzen den tindaketa da, odolaren elementuak, besteak beste, aztertzeko. Odol-frotisak (protozooak eta parasitoak antzemateko), ebaketa histologikoak eta beste lagin biologikoak dira tindaketa honekin tratatzen direnak.

Gustav Giemsa asmatu zuen bere izena daraman tindaketa, 1904an, Plasmodium falciparum, malariaren eragilea, odol-frotisetan ikertzen ari zenean [1]

Giemsa tindaketa, besteak beste, oso erabilia da laborategietan honako mikrobio hauek edo egitura zelularrak ikusi ahal izateko:

Tindaketa honen bi koloratzaile nagusiak eosina (koloratzaile azidoa) eta metileno urdina (koloratzaile basikoa) dira. Hautsean saltzen da, eta laborategian egunero prestatu behar da, hautsa uretan disolbatuz (ordu gutxi batzuetan koloratzaileak bere ezaugarri kimikoak galtzen dituelako).

Odol-frotisak aztertzeko, koloratzaile bota aurretik lagina finkatu behar da, metanola erabiliz. Hau da prozedura osoa [3]:

  • odol-frotisa prestatu, porta baten gainean
  • gehitu metanola, lagina finkatzeko, eta utzi 5 minutu
  • dekantatu, metanola kentzeko
  • Giemsa koloratzailea bota, eta 25 minutu utzi
  • urez garbitu
  • utzi airean lehortzen, eta gero behatu mikroskopioan

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Fleischer, B Editorial: 100 years ago: Giemsa’s solution for staining of plasmodia Trop Med Int Health, 2004 Jul; 9 (7), pp: 755-756
  2. Forbes, b:, Sahm, D., Weissfeld A.: Diagnóstico microbiológico Ed. Panamericana (2004), 521 orr. ISBN: 950-06-0796-4
  3. Rodriguez, F. (2017) Tinción de Giemsa Blog de laboratorio clínico y biomédico

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]