Graham Greene
Henry Graham Greene (Berkhamsted, Hertfordshire, 1904ko urriaren 2a - Vevey, Suitza, 1991ko apirilaren 3a) idazle ingelesa izan zen, bere eleberriengatik ezaguna, nahiz eta bestelako generoak ere landu zituen: narrazio laburra, antzerkia, gidoigintza, kritika literarioa... Greeneren lanek, kritikaren oniritzia jaso ez ezik, mota guztietako irakurleengana ailegatzea lortu dute.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Graham Greene Berkhamsteden (Hertfordshire, Erresuma Batua) jaio zen. Aita Berkhamsteadeko ikastetxeko zuzendaria zen eta Grahamek bertan egin zituen ikasketak. Ama, berriz, Robert Louis Stevenson idazlearen ondorengoa zen.[1]
Ikasketak egin ondoren The Times aldizkariko zuzendariordea izan zen. 1926an katolikoa egin zen eta hurrengo urtean Vivian Dayrell-Browningekin ezkondu zen, hau ere erlijio katolikoaren jarraitzailea[2]. Bi seme-alaba izan zituzten, Lucy eta Francis.
1929an, The Man Within, lehenengo nobela argiratu zuen, harrera oso ona izan zuen eta The Timeseko lana uztea erabaki zuen, literaturan erabat murgiltzeko. Bigarren liburu arrakastatsua Stamboul Train izan zen, 1931an argitaratua, eta zinemara Orient Express izenburuarekin adaptatu zena (1934). Ondoren etorriko ziren The Heart of the Matter (1948), The Third Man (1950) eta The quiet american (1955). Jarraian, besteak beste, Our Man in Havana (1958), The Honorary Consul (1973) eta The Human Factor (1978), Monsignor Quixote (1982) eta The Tenth Man (1985) argitaratu zituen.
1966tik 1990era Frantziako Kosta Urdinean bizi izan zen, Antibesen. Ondoren Suitzara aldatu zen eta 1991ko apirilaren 3an Vevey hirian zendu zen, Leman aintziraren ertzetan.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Babbling April (1925)
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Man Within (1929)
- The Name of Action (1930) (idazleak zapuztua, ez zen gehiagotan argitaratu)
- Rumour at Nightfall (1932) (idazleak zapuztua, ez zen gehiagotan argitaratu)
- Stamboul Train (1932) (Orient Express izenburua ere izan du lan honek)
- It's a Battlefield (1934)
- England Made Me (1935)
- A Gun for Sale (1936) (This Gun for Hire izenburua ere izan du lan honek)
- Brighton Rock (1938)
- The Confidential Agent (1939)
- The Power and the Glory (1940) (The Labyrinthine Ways izenburua ere izan du lan honek)
- The Ministry of Fear (1943)
- The Heart of the Matter (1948)
- The Third Man (1949)
- The End of the Affair (1951)
- The Quiet American (1955)
- Loser Takes All (1955)
- Our Man in Havana (1958)
- A Burnt-Out Case (1960)
- The Comedians (1966)
- Travels with My Aunt (1969)
- The Honorary Consul (1973)
- The Human Factor (1978)
- Doctor Fischer of Geneva or The Bomb Party (1980)
- Monsignor Quixote (1982)
- The Tenth Man (1985)
- The Captain and the Enemy (1988)
Memoriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A Sort of Life (1971)
- Ways of Escape (1980)
- Getting to Know the General: the story of an involvement (1984)
- A World of My Own: A Dream Diary (1992)
Bidaia liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Journey Without Maps (1936)
- The Lawless Roads (Another Mexico izenburua ere izan du lan honek) (1939)
- In Search of a Character: Two African Journals (1961)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Living Room (1953)
- The Potting Shed (1957)
- The Complaisant Lover (1959)
- Carving a Statue (1964)
- The Return of A.J.Raffles (1975)
- The Great Jowett (1981)
- Yes and No (1983)
- For Whom the Bell Chimes (1983)
Zinemarako gidoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Future's in the Air (1937)
- The New Britain (1940)
- 21 Days (1940) (John Galsworthy idazlearen The First and The Last eleberrian oinarrituta)
- Brighton Rock (1947)
- The Fallen Idol (1948)
- The Third Man (1949)
- Loser Takes All (1956)
- Saint Joan (1957) (George Bernard Shaw idazlearen antzerki-lanean oinarrituta)
- Our Man in Havana (1959)
- The Comedians (1967)
Narrazio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazio bilduma hauek hainbat urtetako idazkien bildumak dira, han eta hemen argitaratuak:
- Twenty-One Stories (1954)
- A Sense of Reality (1963)
- May We Borrow Your Husband? (1967)
- The Last Word and Other Stories (1990)
Haur literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Little Fire Engine (n.d., illus. Dorothy Craigie; 1973, illus. Edward Ardizzone)
- The Little Horse Bus (1966, illus. Dorothy Craigie)
- The Little Steamroller (1963, illus. Dorothy Craigie)
- The Little Train (1957, illus. Dorothy Craigie; 1973, illus. Edward Ardizzone)
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- British Dramatists (1942)
- The Lost Childhood: and Other Essays (1952)
- Collected Essays (1969)
- The Old School: Essays by Divers Hands (ed. Greene, 1974)
- An impossible woman: The memories of Dottoressa Moor of Capri (ed. Greene, 1975)
- Introduction to My Silent War, by Kim Philby, 1968, British Intelligence double agent, mole for Soviets
- J'Accuse - The Dark Side of Nice (1982)
- Lord Rochester's monkey: Being the life of John Wilmot, Second Earl of Rochester (1974)
- The Pleasure-Dome: The Collected Film Criticism, 1935–40 (ed. John Russell Taylor, 1980)
- Yours, etc.: Letters to the Press (1989)
- Why the Epigraph? (1989)
- Reflections (1991)
Graham Greene euskaraz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi dira Graham Greeneren liburuak euskaraz irakur ditzakegunak:
Hirugarren Gizona (The Third Man). Elkar, 1988. Itzultzailea: Iñaki Ibañez
Giza faktorea (The Human Factor). Ibaizabal, 1998. Itzultzailea: Iñaxio Lopez Arana
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aginte ta aintza , Amilaitzek, hau da, Nemesio Etxanizek The power and the Glory liburuaren gaineko kritika Euzko Gogoa aldizkarian (1955).
- Hirugarren espioia, hamargarren katolikoa Alberto Barandiaranen artikulua Greeneren jaiotzaren mendeurrenean: , Berria, 2004-10-02.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diemert, Brian, 1996. Graham Greene's Thrillers and the 1930. McGill-Queen's Univ. Press.
- Duran, Leopoldo, Graham Greene: Friend and Brother, translated by Euan Cameron, HarperCollins
- Greene, Graham, 2008. Graham Greene: A Life in Letters. Little, Brown.
- Kelly, Richard Michael, 1984. Graham Greene. Ungar.
- --------, 1992. Graham Greene: A Study of the Short Fiction. Twayne.
- Paul O'Prey, 1988. 'A Reader's Guide to Graham Greene. Thames and Hudson.
- Shelden, Michael, 1994. Graham Greene: The Man Within. William Heinemann. Random House ed., 1995, ISBN 0-679-42883-6
- Sherry, Norman, 1989. The Life of Graham Greene: Vol. 1, 1904-1939. Random House UK, ISBN 0-224-02654-2. Viking, ISBN 0-670-81376-1. Penguin reprint 2004, ISBN 0-14-200420-0
- --------, 1994. The Life of Graham Greene: Vol. 2, 1939-1955. Viking. ISBN 0-670-86056-5. Penguin reprint 2004: ISBN 0-14-200421-9
- --------, 2004. The Life of Graham Greene: Vol. 3, 1955-1991. Viking. ISBN 0-670-03142-9
- Cedric Watts, 1996. A Preface to Greene. Longman.
- W J West, 1997. The Quest for Graham Greene. Weidenfeld & Nicolson.
- The Graham Greene Film Reader.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Graham Greene |
- Graham Greene Birthplace Trust
- Graham Greene Writeup in the Literary Encyclopedia
- "Graham Greene, terriblement anglais": an article in the TLS by Frederic Raphael, January 23, 2008
- Biography at Authors' Calendar website
- The Paris Review Interview
- CatholicAuthors Biography by Joseph Pearce
- Graham Greene Collection at the Harry Ransom Center at the University of Texas at Austin