Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Halibut

Wikipedia, Entziklopedia askea
Halibut
Iraute egoera

Ia galzorian  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPleuronectiformes
FamiliaPleuronectidae
GeneroaHippoglossus
Espeziea Hippoglossus hippoglossus
(Linnaeus, 1758)

Halibuta edo fletana (Hippoglossus hippoglossus) pleuronektidoen familiako arrain gorputz-zapala da, bi begiak gaineko aldean dituena. Hezurdun arrainen artean handiena da[1]. Sarritan mihi-arrainarekin nahasten da, baina berez familia desberdinetakoak dira.

Batazbeste 1'2 metrotako luzera eta 200 kg-tako pisua izaten du baina ohikoa izaten da 3 m inguru luze eta 320 kg hartzen dituzten aleak ere. Lekuan lekuko kolorea hartzen du, itsas azpiko hondarrarena gehienetan, han ibiltzen baita. Halibut gazteek kolore apalagoa dute eta pinporta ugari ere bai[2].

Hazkuntza moteleko arraina da. Sexu heldutasuna 8 urterekin lortzen dute arrek eta 10-11 urterekin emeek. 25-30 urte inguru bizi dira. Harrapaturiko halibut zaharrenak 50 urte zituen[3].

Ozeano atlantikoan aurkitzen da, 50 eta 2.000 metrotako sakonera artean. Zenbat eta halibut helduagoa hainbat eta ur sakonagoetan bizi da[2]. Egunez arroken azpian ezkutatzen da eta gauez ateratzen da ehizatzera. Ur hotzeko itsasoetan bizi da. Bizkaiko golkoan ere bizi da[3].

Halibuta igerilari ona da eta distantzia luzetako migrazioak egiteko gai da.

Larba egoeran ur azaleko planktonaz elikatzen da eta urtebete duenean itsas hondora jaitsi eta han bizi diren animalia txikiak eta arrautzak jaten ditu. Halibut helduak arrainak (bakaoilaoa, sardinzarra, paneka...), txipiroiak eta krustazeoak harrapatzen ditu. Halibut txikiagoak ere jan ditzake[3].

Halibutaren harrapariak fokak eta Groenlandiako marrazoak eta orkak dira[2].

Halibuta asko arrantzatu izan da. Arrainaren gibelak A eta D bitamina ugari du. Hazkuntza motela duenez populazioak nabarmen jaitsi dira eta arriskuan dagoen espeziea da gaur egun.

Aspaldian halibut haztegiak eraiki dira. 2006an Kanadan, Norvegian, Erresuma Batuan, Islandian eta Txilen ezarri ziren halibut haztegiak[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Chapleau, Francois & Amaoka, Kunio (1998). Paxton, J.R. & Eschmeyer, W.N.. (1998). Encyclopedia of Fishes. San Diego: Academic Press. xxx ISBN 0-12-547665-5..
  2. a b c (Ingelesez) «Home» Gulf Of Maine Research Institute (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  3. a b c «Hippoglossus hippoglossus, Atlantic halibut : fisheries, aquaculture, gamefish, aquarium» fishbase.mnhn.fr (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).
  4. «Atlantic Halibut» web.archive.org 2010-12-27 (Noiz kontsultatua: 2023-10-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]