Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Harju konderria

Koordenatuak: 59°20′N 25°00′E / 59.33°N 25°E / 59.33; 25
Wikipedia, Entziklopedia askea
Harju konderria
 Estonia
Administrazioa
Estatua Estonia
ISO 3166-2EE-37
HiriburuaTallinn
Harju County Governor (en) ItzuliÜlle Rajasalu
Geografia
Koordenatuak59°20′N 25°00′E / 59.33°N 25°E / 59.33; 25
Azalera4,333 km²
MugakideakLääne-Viru County (en) Itzuli, Lääne County (en) Itzuli, Rapla County (en) Itzuli eta Järva konderria
Demografia
Biztanleria646.315 (2024ko urtarrilaren 1a)
8.239 (2023)
Dentsitatea120 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+02:00
harju.maavalitsus.ee

Harju konderria (estonieraz: Harju maakond) Estoniako hamabost konderrietariko bat da. Finlandiako golkoaren hegoaldera dago Harju konderria. Ekialdera Lääne-Viru konderria (Mendebaldeko Viru) dago, Järva konderria hego-ekialdera, Rapla konderria hegoaldera eta Lääne konderria hego-mendebaldera. Egun, Estoniako biztanleetatik, herena baino gehiago Harju konderrian bizi dira.

Oraingoz, Estoniako Errepublikako hiriburu den Tallinn da konderriko hiriburua ere.

Harju inguruko lehenengo giza kokaguneak orain dela 5.000 urte inguru izan ziren, Brontze Aroko hilobi-aztarnek adierazten dutenez.

IX. mendean oraingo Harju konderriko eremuan Revalia konderria eratu zen: hiriburua Reval zen (gaurko izenez, Tallinn). Hainbat herrialderen agintepean egon ostean (besteak beste, suediarrak, livoniarrak, errusiarrak), 1917. urtean Harjuko konderria eratu zen, eta estoniera izendatu zuten hizkuntz ofizial gisa. Gaur egungo Harju konderriko gobernua 1990. urtean berrezarri zuten, lehenengo alemaniarren (1941-1944) eta gero sobietarren (1950-1990) menpe egon ostean.

Harju konderrian dago Estoniako metropoli-area bakarra, Tallinn inguruan.

Estoniak 1990. urtean independentzia lortu zuenetik Harju konderria (eta Estonia herrialde osoa) biztanleak galtzen hasi zen, baina hamarkada horretan bertan biztanleria handitzen hasi zen, batez ere nekazaritza-eremuetatik hiribururantz bizi izatera joan ziren biztanleengatik.

Harju konderriko udalerriak

Harju konderrian hogeita lau udalerri daude: sei hiri (estonieraz, linn) eta hemezortzi landa-herri (estonieraz, vald).

Landa-herriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]