Hassan-i Sabbah
Hassan-i Sabbah (persieraz: حسن صباح, Hasan-e Sabbāh) edo Hassan al-Sabbāh (arabieraz: حسن الصباح, Ḥasan aṣ-Ṣabbāḥ) (Qom, gaur egun Iran, 1034 aldean - Alamut, 1124) buruzagi ismaildarra izan zen, Erdi Aroko nizarien estatua sortu zuena[1].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hassan-i Sabbah Qomen jaio zen, familia xiita batean. Umea zenean familia Rayera aldatu zen; bertan, 17 urte zituelarik, ismailismora bihurtu zen, eta leialtasun zina egin zion Fatimitar Kalifa-herriari. Isfahanen, Persiako ismaildar gune ezkutukoan, egon ostean, Kairora joan zen bere heziketa osatzera[1]. Persiara itzulirik, Qazvin ondoko Alamut gotorlekuaz jabetu zen, herrialdearen iparraldeko Elburz mendigunean. Berak eratutako Asasinoen sektak hilketa selektiboak egiten zituen, etsaiak ziren errege edo lider militarren aurka[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Hasan Sabbāh. iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2017-2-14).
- ↑ Hach Embarek, Beñat. Alamut, hashshashinen gotorleku. zuzeu.eus, Creative Commons, Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (Noiz kontsultatua: 2017-2-14).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hassan-i Sabbah |