Haurren Gurutzada
Haurren Gurutzada | |
---|---|
Mota | erlijio-gerra |
Honen parte da | Gurutzadak |
Haur Gurutzada edo Haurren Gurutzada zortzi gertakari erreal eta fikziozkoak izan ziren, 1212an gertatuak, mutil alemaniar edo frantses baten ametsen ondoren. Antza, 40.000 haur inguru Alemaniatik Lurralde Santura abiatu ziren fedegabeen aurka borroka egiteko. Frantziatik igaro zirenean beste 30.000 haur batu zitzaizkien. Mediterraneoko kaietara, Genoara edo Marseillara iritsi zirenean, haur asko ontziratu egin zituzten, baina beste bide bat hartu zuten: Afrikako iparraldean eta Alexandrian esklabo gisa saldu zituzten.[1] Haurrak esklabo gisa saltzea baimenduta zegoen. Testigantza kontrajarri asko daude, eta benetako gertaerak oraindik eztabaidagai dira historialarien artean.
Ametsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haur batek zion Jesu Kristok bisitatu zuela, eta Frantziako erregeari eman behar dizkion gutun batzuk bere ukabiletik eta letratik idazteko agintzen dio. Gutun horietan adierazten da erregeak beste gurutzada bat egin behar duela Jerusalem berreskuratzeko. Haurrak gutunak entregatu eta bere herrira itzultzen da. Erregeak txantxetan hartzen ditu gutun horiek.
Haurrak Jesukristoren bigarren bisita bat jaso zuen, orain Jerusalemera haurrek egindako gurutzada baten buru izatea agintzen ziona, bere arimen garbitasun eta ontasunagatik kristauen eskuetan eroriko zena. Esan zioten, halaber, ez zuela itsasoaren beldur izan behar, Moisesekin gertatu zen bezala irekiko baitzen.
Aldi berean, haur alemaniar batek zion Jesu Kristok ere agindu zuela eginkizun berean; haur alemaniar dezente gutxiago biltzen zituen bigarren honek, antza.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak dio 1212. urtean 30.000 haurrek Europa zeharkatu zutela Mediterraneora heldu eta Jerusalemera joateko asmoz. Marseillara heldu zirenean milaka batzuk baino ez ziren gelditzen, bidean beste milaka gosez hil ondoren. Gelditzen zirenak zazpi itsasontzitan sartu eta itsasoratu ziren. Bik, Sardinia inguruan hondoa jo zuten. Gainontzekoak Alexandriara heldu ziren eta haurrak esklabo gisa saldu zituzten. "Hamelingo txirularia"ren ipuinaren sorkuntzari buruz historialariek diote nonbait urte berean milaka gazte eta helduen migrazio izan zela Alemaniatik Europan barrena. Txiroen ibilaldia, gosetuena, leku hobeago baten bila euren lur pobretuetatik haratago.[2]
Iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peter Raedts ikerlariaren arabera[3] ez dira asko Gurutzada hau aipatzen duten iturriak, berrogeita hamar inguru. Iturri horiek esaldi gutxi batzuk aipatzen dituzte. Raedts-ek hiru mota bereizi zituen:
- 1220an idatzita
- 1220 eta 1250 artean idatzita, iturri garaikideak, beraz.
- 1250 ondoren: hauek ez dira oso fidagarriak. Readtsek 20 bakarrik fidegirra gisa onartzen ditu. Hauetan bakarrik «haurren gurutzada» kontzeptua aurkitzen da. Besteak beste, egile hauek dira: Vincent Beauvaiskoa, Roger Bacon, Tomas Cantimprekoa, Mateo Pariskoa.
Literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan erabili izan da gai hau literaturan. "Hamelingo txirularia" ipuinarekin batera, Bertold Brecht idazle alemaniarrak, esaterako, izen bereko poema idatzi zuen. Robert de Nigrok euskaratu zuen.[4] Marcel Schwob eleberrigileak 1986an La Croisade des enfants eleberria plazaratu zuen; azken hau Joseba Sarrionandiak euskarazko bertsioa egin zuen Haurren gurutzada izenarekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20220408044218/http://www.anakel.com/liburua/ikusi/gizartezientziak/2eso/4/curiosidad/1
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2015-09-01/hemeroteca_articles/haurren-gurutzada
- ↑ Peter Raedts, «The Children's Crusade of 1212», Journal of Medieval History, 3 (1977),
- ↑ https://andima.armiarma.eus/porr/porr0309.htm
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Chronica Regiae Coloniensis.