Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Moises

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Moises
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
JaiotzaLand of Goshen (en) Itzuli eta Helwan, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1393 eta K.a. 1526
HeriotzaNebo, K.a. II. milurtekoa, K.a. 1273 eta K.a. 1406
Herrialdeabaliorik ez
Sexuagizonezkoa
EgoitzaEgipto, Sinai eta Midian (en) Itzuli
Jardueraburuzagi militarra
erlijio burua
legegilea
taumaturgoa
artzaina
agintaria
Egoera medikoaDisfemia
Familia
AitaAmram
AmaJokebed
Ezkontidea(k)Sefora
Tharbis (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Bestelakoak
IkasleakJosue, Eleazar eta Phinehas (en) Itzuli
<
F31S29S29
>
Moises
hieroglifotan

Moises (egiptoeraz: Moyses; grezieraz: Mωϋσῆς; hebreeraz: מֹשֶׁה‎; arabieraz: موسىٰ‎; ge'ezez: ሙሴ) testu biblikoetan buruzagi erlijioso, lege-emaile eta profeta modura azaltzen den pertsonaia da. Israelgo liberatzaile eta legegilea (K.a. XIII. mendea). Bibliaren arabera, hebrearrei aberria, erlijioa eta legea eman zizkien buruzagi karismatikoa izan zen, eta kristauentzat pertsonaia erlijioso garrantzitsua da, zenbaitetan, Jesukristoren aurrekaria[1]. Egipton jaio eta hebrearrek jasaten zuten zapalkuntzaren aurkako erresistentziako burua izan zen. Hebrearrak Egiptotik atera zituen eta Jahvehren gurtzaren inguruan talde desberdinak herri bakarrean bildu.[2]

Itun Zaharraren lehen bost liburuen, Tora-n, funtsezko autoretzat Moises jarri izan du tradizio judu-kristauak. Toraren egiletza aitortzen zaio (Moisesen bost liburuak ere deitzen zaie Tora osatzen duten idazkiei). Hebreeraz Moxe Rabbeinu (hebreeraz: מֹשֶׁה רַבֵּנוּ‎, "Moises gure irakaslea") ere esaten zaio, eta judaismoaren profetarik garrantzitsuena da. Aldi berean, islamaren, kristautasunaren, bahaismoaren eta beste hainbat erlijioren profeta da.

Moisesen historia Bibliako Irteera, Lebitarrena, Deuteronomio eta Zenbakien liburuetan kontatzen da, baina Biblia osoan aipatzen da beste une askotan, eta Itun Berrian gehien aipatzen den profeta da.

Koranean ere paper garrantzitsua betetzen du eta, berriz ere, gehien aipatzen den figura erlijiosoa delako, 115 aldiz aipatzen baita, Mahomak ez bezala, testuan lau aldiz baino ez baita izendatzen. Biblian bezala, Koranean ere jainkozko edo giza adimena txandaka irudikatzen duen figura da Moises.[3]

Mitoa eta errealitate historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xabier Pikaza Ibarrondo teologoaren esanetan, historikoki ez da asko berari buruz dakiguna, eta, beraz, batzuek zalantzan jarri dute haren existentzia, israeldarren fedeak sortutako sinboloa besterik ez dela esanez, pertsonaia batengan historia nazionalaren hasieraren oinarrizko ezaugarriak kondenatzeko: Egiptotik irtetea, legea aldarrikatzea, basamortutik igarotzea...

Horren kontra, eta Xabier Pikazarekin jarraituz, badirudi ez dagoela arrazoizko zalantzarik haren existentziaz eta Israelen jaiotzari egin zion ekarpenaz: guztiak bide ematen digu egiptoar jatorriko hebrear batek hebrear batzuk Egiptotik ateratzeko prozesuan lan garrantzitsua izan zuela usteko eta hori, goiti-behiti, K.a. XIII-XI. mendean gertatu zela. Tradizio israeldarrak iragarle gisa gogorarazten du: Jainkoa mendian aurkitu zuen (Sinai) eta bere izena entzun zuen (Ex 3-4). Liberatuen martxa antolatu zuen buruzagi gisa ikusten, horrela gizateria berriaren historiari hasiera emanez (Ex 5-18). Legegilea ere bada juduentzat: bere herriaren bizi-araua ezartzen du, betirako balioa izango zuten legeetan zehaztua, eta horregatik, Israelgo ondorengo lege guztia "Moisesen legetzat" hartzen da, Biblian, Pentateuko zehazki, edo ahozko tradizioak (Ex 19-34) transmititu dena. Apaiza, liturgiaren sortzailea eta kultu sakratuaren sortzailea ere bada (ik. Ex 35-40; Lev), nahiz eta ondoren bere «anaia», Aaron, aritu zen zehazkiago eginbide horretan. Hagiografoa da, Pentateuko idatzi bide zuena. Azterketa zientifikoaren bidez dakigu Pentateukoren liburuak Moisesen ondorengoak direla, baina modu sinboliko batean Israelgo Biblia inspiratzaile gisa aurkeztuz egotz dakizkioke.[4]

Egiptoar sustraia ("-ren seme") etimologia posibletzat hartu izan da[5], izen teoforiko (jainko baten izena erabiliz sortu diren jende izenak) baten laburduratzat, baina, izenean egongo zen jainkoaren izena alde batera utzita. Mose atzizkia, egiptoar faraoien izenetan, Tutmosis[oh 1] (Thutmose ) (Tot jainkoaren semea) eta Ramses (Ramose) (Ra jainkoaren semea) bezala agertzen da.[6] Ramesesen egipzierazko izenetako bat, Ra-mesesu mari-Amon zen, "Raren semea, "Amon jainkoak maitatua" esan nahi zuena. Abraham Yahuda hizkuntzalariak, Tanakh-en emandako ortografian oinarrituta, argudiatzen du "ura" edo "hazia" eta "urmaela, ur-hedadura" konbinatzen dituela, eta hartara, "Niloren semea" (mw-šh) zentzua ematen dio izenari.[7]

Biografia eta kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza luzea eta gertakariz betea du Moisesek Itun Zaharrean.

Irteera liburuaren arabera, Moises jaio zenean gerra hotsak zebiltzan Egipton eta hebrearren kopuru gero eta handiagoak faraoia kezkatzen zuen, Egiptoko etsaiei laguntza eman ziezaieketela uste baitzuen. Faraoiak ume hebrear guztiak hiltzeko agindu zuenean, haren amak, Jokebedek, hiru hilabetez ezkutatu zuen, eta azkenean, haurra saski batean jarri eta ibai bazterreko uharrietan ezkutatu zuen. Saskiak barrutik buztina eta kanpotik galipotaz eman zitzaion irazgaitza egiteko. Azkenean, errege familiako printzesa egiptoarrak aurkitu eta semetzat hartu zuen, Moisesen arreba, Maria, ibai ondoan zelatatzen zuen bitartetan. Irteera liburuaren arabera, printzesak Moises izena eman zion "ibaitik atera zuelako", Moises hitzak "atera esan nahi duelako" (Exodo 2:10). Etimologia hori ez da gaur egun ontzat ematen, gorago azaldu denez. Kondairak jarraitzen du, eta esaten du arrebak Moises zaintzen jarraitu zuela eta printzesaren aurrean agertu zela eta aholkatu ziola emakume hebrear bat ekartzea haurrari titia emateko, eta horrela. Moisesen ama, hasieran behintzat, semearekin biltzen da.[3]

Moisesen aurkikuntza (The finding of Moses). Lawrence Alma-Tadema, 1904.

Esklaboen arduradun bat hil ondoren, Moisesek ihes egin behar izan zuen Itsaso Gorrian barrena, eta Midian eskualdera iritsi zen. Midianeko apaiz (hebreeraz: יִתְרוֹ‎itro) Jethroren artaldeak zaindu zituen Horeb mendiaren magaletan. Egiptoko hamar izurriak gertatu ondoren, Moisesek esklabo hebrearrak gidatu zituen Egiptotik at, eta Itsaso Gorria zeharkatu zuten. Sasoi horretan Moisesek Hamar Aginduak jaso zituen.

Israel herria Egiptotik irtetea Moisesen gidaritzapean (K.a. XIII.mendea) eman zen. Berrogei urte egin zituzten basamortuan zehar, Jainkoak agindutako lurraldera iritsi arte. Egiptotik Sinaiko penintsula gurutzatuz atera zituen Moisesek. Itun Zaharrak esaten duenaren arabera, han hartu zuen Moisesek Yahve-rengandik Hamar Aginduak non zegoen jasota Legea eta horren arabera gobernatu behar zen Israel. 120 urte arte bizi izan zen arren, ez zuen inoiz Israelgo Lurraldea zapaldu. Moises hil ondoren, Josuek bere herria agindutako lurrera gidatzea lortu zuen, Palestinara.[8] Gertaera hori Itun Zaharreko Irteera liburuan dago kontatua. Pentateukoko bigarren liburua da.[2]

Moises Hamar Aginduak eskuetan dituela, James Tissoten margolan batean. XIX. mende bukaera edo XX. mende hasiera.

Antzinako testamenduaren sortzaile nagusienetakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblia hebrearrak, munduaren sorrera eta Jesus jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen dituenak, hiru liburu kategoriatan sailkatzeko aukera ematen du kristauen artean, lehenik San Jeronimok proposatua eta ondoren Akinoko Santo Tomasek onartua: Legea, Profetak eta hagiografikoak (Esteban Lorente, 1998:13)

Legeak (hebreeraz, Torah eta grekoz Nomos) Moisesek idatzi oemen zituen tradizioaren arabera, Pentateuco izen grekoz izendatutako bost liburu osotara: Hasiera (Genesia), Irteera (Exodoa), Lebitarrena, Zenbakiak eta Deuteronomioa. Haisera (Genesis Kosmou) Munduaren sorrera kontatzen du, Irteera (Exodo Aigyptou), juduak Egiptotik irteten zirenekoa; Lebitarrrena (Levítikos) lebitarren eta kleroaren kastari buruzko legeria du, eta Deuteronomioa (Deuteronomos), grekoz "bigarren legea" esan nahi duena, legearen osagarria da. Bakarrik Zenbakien Liburuak (Numeri), Israelgo zentsua egiteko erabili zena, ez zuen gorde bere grezierazko Arithmoi izenburua.[9]

Moises pertsonaia arte kristauan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moises eta sasi artean pizturiko sugarretan. Sirian dagoen Dura Europoseko IV. mendeko sinagogako irudiak. K.o. 244-245.

Erlijio-ikonografiak, eta, zehazkiago, Itun Zaharrekoak – Kristoren jaiotzaren aurreko Israelgo Herriaren Historiako pasarteei buruzkoak-, Erdi Aro osoko iruditerian aurki daiteke; izan ere, hasiera-hasieratik, Testamendu Zaharrean aipatzen diren eszenak Jesukristoren eta Salbazioaren aurrefigurazio gisa interpretatu ziren, hau da, Jesus jaio baino lehen, aurreko mendeetan Jainkoak gizakiei iritsiko zen salbatzailearen berri ematen zien Testamendu Zaharrean.[9]

Moisesen ikonografia III. mendeko arte juduan finkatuta dago jada, Dura Europosen Sinagogako freskoek frogatzen duten bezala. Arte kristau primitiboak kondairaren eszena gutxi batzuk baino ez zituen atxiki (Bisconti, 2000:70). Kristauen artean, Moises, dagoneko agertzen da IV. mendeko Erromako San Calixtoren katakonbetan, herriaren gidari eta legegile moduan. Hala ere, V. mendetik aurrera, Erdi Aro osoan zehar zabal garatuko diren ziklo osoagoak agertu ziren Erroman. horren adierazpena da, besteak beste, XII. mendeko lehen herenekoa den Santiago de Compostelako portadan Platerietako Portadan agertzen den Moises Santiagorekin batera.

Michelangeloren Moises eskultura hau da seguruenik, pretsonaiaren eskultura ezagunena eta aztertuena.

Moisesen ohiko ikonografia da gizon bizardun batena, bere eskutan, jainkoak Sinai mendian eman zizkion legeak daramazkiela. Askotan, Michelangeloren eskulturan bezala, adarrak ditu buran. Horren arrazoia San Jeronimoren Bibliaren itzulpenean dago, hark esaten baitu, Moises Jainkoarekin egon ondoren "aurpegian adarrak zituela" jaitsi zen menditik. Adarrek autoritatearen eta beste kontzeptu batzuen sinbolo bide dira, hala nola, jakinduria, jainkoa ezagutzen duena, indarra eta boterea.[10]

Moises eta bere emazte etiopiarra Sephora etiopiarra. XVII. mendeko Jacob Jordaens pintore flandestarraren margolana.

Moises zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Egun europar hizkuntzetan erabiltzen ditugun faraoien izenak, ohiturak moldatu ditu gehienetan eta ez du esan nahi antzinako egiptoarrek erabiltzen zuten fonetikara egokituak daudenik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Empezando por Moisés, figuras bíblicas. La llamada de Moisés, comienzo de la Biblia» Religión Digital 2022-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  2. a b Moises. Harluxet hiztegi entziklopedikoa. Plazagunea; Eusko Jaurlaritza.
  3. a b (Gaztelaniaz) Mark, Joshua J.. «Moisés» Enciclopedia de la Historia del Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  4. (Gaztelaniaz) «Empezando por Moisés, figuras bíblicas. La llamada de Moisés, comienzo de la Biblia» Religión Digital 2022-11-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-26).
  5. Davies, Graham I.. (2020). A critical and exegetical commentary on Exodus 1-18. Volume 1: Commentary on Exodus 1-10. T&T Clark ISBN 978-0-567-68869-9. (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  6. (Ingelesez) Hays, Christopher B.. (2014-01-01). Hidden Riches: A Sourcebook for the Comparative Study of the Hebrew Bible and Ancient Near East. Presbyterian Publishing Corp ISBN 978-0-664-23701-1. (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  7. (Ingelesez) Ulmer, Rivka. (2009). Egyptian Cultural Icons in Midrash. Walter de Gruyter ISBN 978-3-11-022392-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  8. "Israel eta Fenizia" hiru.eus. Eusko Jaurlaritza; Hezkuntza saila
  9. a b Villaseñor Sebastián, Fernando. [http://www.circulo-romanico.com/index.php?menu_id=&jera_id=2351&page_id=1868&cont_id=4356 «Romanico | Iglesias romanicas | Arte romanico en Espa�a»] www.circulo-romanico.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  10. (Gaztelaniaz) Barbero, María. (2011-08-09). «Los cuernos de Moisés» La Linterna del Traductor (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).
  11. DeMille, Cecil B.. (1923-12-04). The Ten Commandments. Paramount Pictures (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  12. DeMille, Cecil B.. (1956-10-05). The Ten Commandments. Motion Picture Associates (II) (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
  13. "Moses und Aron (1975)". IMDb
  14. The Ten Commandments (2007) IMDb
  15. "Os Dez Mandamentos: O Filme (2016)". IMDb

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]