Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Hefesto

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Hefesto
Antzinako Greziako erlijioa eta Greziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakVulkano, Kothar-wa-Khasis (en) Itzuli, Adranus (en) Itzuli eta Ptah
DomeinuaSumendia, sua eta Forja
Ogibideaerrementaria
Familia
AitaZeus eta Talus (en) Itzuli
AmaHera
Ezkontidea(k)Afrodita eta Aglaia
Bikotekidea(k)Aetna (en) Itzuli, Anticleia (en) Itzuli, Atena, Cabeiro (en) Itzuli eta Gaia
Seme-alabakEupheme (en) Itzuli, Euthenia (en) Itzuli, Eucleia (en) Itzuli, Philophrosyne (en) Itzuli, Palikoak, Periphetes (en) Itzuli, Broteas (en) Itzuli, Cadmilus (en) Itzuli, Eriktonio, Ardalus (en) Itzuli, Cercyon of Eleusis (en) Itzuli, Radamantis, Thalia (en) Itzuli, Aethiops (en) Itzuli, Pylios (en) Itzuli, Eurymedon (en) Itzuli, Palaemon (en) Itzuli, Olenus (en) Itzuli eta Alcon (en) Itzuli
Anai-arrebakAres

Hefesto[1] (grezieraz Ἥφαιστος Hêphaistos, agian φαίνω phainô “distira egin” aditzetik) suaren, sutegiaren eta teknologiaren jainkoa da greziar mitologian; eta, hortaz, errementarien, artisauen, eskultoreen, metalen eta metalurgiaren jainkoa. Greziako gune industrial eta manufaktura guztietan gurtzen zuten, gehienbat Atenasen.

Vulkano izena du erromatar mitologian.

Hefestoren itxura artsenikosia duen gizon batena da. Hau brontzea gogortzeko erabiltzen zen artsenikoak eragindako gaixotasuna da, herrena eta azaleko minbizia sortzen dituena. Hefesto zantar eta herren gisa deskribatua izan da. Bere herrenagatik, makil baten laguntzaz ibiltzen zen, eta pitxer batzuetan bere oinak alderantziz marraztuta ageri dira. Artean, herren azaltzen da, izerdituta, bizarra moztu gabe eta bularra agerian, ingude baten gainean, gehienetan bere sutegian lan egiten duela.

Hefesto Heraren semea zen, Zeusen laguntzarekin edo gabe. Bere jaiotzari buruzko bi bertsio daude, guztiz kontrajarriak. Hesiodoren Teogoniaren arabera, Herak, Zeus Ateneaz bere kasa "erditu" zelako jeloskor, berdin egitea erabakitzen du. Bertsio hori da zabalduena. Illiadaren arabera, berriz, Hefesto Hera eta Zeusen semea da.

Bi bertsioen arteko tentsioa aldea handia da. Hala ere, biak bat datoz Zeusek Atenea bakarrik sortu zuela: aurrekoan esaten zen Hefestok aitaren burua ireki zuela bere arrebari ateratzen laguntzeko; bestean, berriz, esaten da Prometeok egin zuela.

Hala ere, Greziako pentsamenduan Atenea patuaren, jakinduriaren eta gerraren jainkosa izanik, Hefesto (sutegiko jainkoa) gerrarako armak sortzen zituelako lotzen zuten harekin. Hefestok Atenearen koraza asko sortu zituen.

Joan-etorria Olinpora

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hera, semea hain itsusiaz lotsa, Olinpo menditik bota zuen. Hefesto bederatzi egunez erortzen egon zen itsasora iriti arte. Iliadan kontatzen duen bezala, Tetis Nereidak (Akilesen amak) eta Eurinome ozeanideak hartu eta Lemnoseko uhartean zaindu egin zuten. Han hazi eta benetako artisaua bihurtu zen .

Beste bertsio batek kontatzen du, Zeusek, bere aitak bota zuela menditik konspirazio antzekoa zelakotan, Iliadan bere ama askatu zuelako hori gertatu zitzaiola kontatzen da, urrezko kateekin lotuta zegoela zerua eta lurraren artean Zeusekin edukitako borroka baten ondoren. Horregatik Hefesto Lemnoseko uhartean erori eta elbarritua eta herrena gelditu zen.

Zeusentzako eta beste jainkoentzako urrezko tronu batzuk egin zituenean, Herarekiko mendekua hartzeko abagunea hartu zuen: adamantezko tronu magiko egin eta oparitu zion. Hera eseri zenean ezin izan zen gehiago altxatu. Beste jainkoek guztiak Olinpora itzuli eta Hera askatzeko erregutu zioten baina Hefestok ezetz esan zuen, oraindik haserre baitzegoen bere amarekin. Orduan Dionisok Hefesto mozkortu zuen eta Olinpora eraman zuen asto baten gainean. Hefestok bi baldintza jarri zituen Hera tronutik askatzeko: Olinpikoen kontseiluan sartzea eta Afrodita jainkosarekin ezkontzea.

Hefesto eta Afrodita

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hefesto, suaren eta errementaritzaren greziar jainkoa.

Panteoi olinpikoan, Hefesto Afroditarekin zegoen, eta inork ezin zituen banatu. Hefesto oso pozik zegoen edertasunaren jainkosarekin ezkonduaz, eta bitxi asko egin zizkion, gizonen aurrean are erakargarriago egingo zuen gerriko bat barne. Hala ere, Odisean kontatzen denez, Afrodita Aresekin, gerraren jainkoarekin, oheratzen zen. Hefestok, Heliosen eskutik hau jakin zuenean, zilarrezko saredun ohe bat egin zuen eta bere emazteari oparitu. Aresekin oheratzean, maitaleak sarean harrapatuta geratu ziren. Hefesto jainko guztiei dei egin zien, maitaleen kontura barre egin zezaten. Hermesek orduan esan zuen berari ez litzaiokeela ardura horrelako egoera baten egoteak. Hefesto maitaleak askatu zituen euren harremana buka zezatenaren baldintzapean, baina maitaleek laster ikusi zuten berriro elkar.

Zoritxar hau dela eta, Hefesto Atenea bortxatzen saiatu zen, baina ez zuen lortu. Bere hazia lurrera erori zen eta hortik Eriktonio jaio zen

Prometeok gizakiak jainkoen antzeko sortu zituen, baina horrenbeste denbora igaro zuen berau sortzen, non ez zitzaion babes zitezen emateko ezer geratu. Gizakiez gupidatu zen eta Olinpotik sua lapurtu eta gizakiei eman zien, berotu zitezen.

Zeusen haserrea lasaitzeko, gizakiek gauzak erre ondoren jainkoei eskaintzea proposatu zion. Prometeok behi baten haragia eta azala bereizi eta Zeusi zei atal nahiago zuen galdetu zion. Zeus-ek hezurrak aukeratu zituen, eta haragia gizakientzat izan zen. Mendekatzeko, Zeusek Pandora, lehen emakumea, sortzeko eskatu zion Hefestori. Zeusek bizitza eman eta Prometeori bidali zion, munduko zoritxar guztiak barnean zituen kutxa batekin batera. Prometeok, mesfidati, ez zuen Pandorarekin zerikusirik eduki nahi izan, eta Epimeteorengana bidali zuen berarekin ezkon zedin. Pandorak kutxa irekitzen bukatu zuen, bere senarraren ohartarazpenei entzungor eginez.

Zeus haserretu zen Prometeo Pandoraz libratu zela ikusita, Hefestori Prometeo kaukasora eraman eta bertan kata¡eatzeko agindu zion. Azken mendeku gisa, arrano bat bidali zuen Prometeoren gibela jateko. Gauero, gibela birsortu egiten zen, eta hurrengo egunean arranoa jatera bueltatzen zen, Akilesek Prometeo askatu zuen arte.

Hefestoren sutegia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Hefestoren tenplua, Atenas

Iliadaren arabera Hefetoren sutegia Olinpo mendian kokatuta zegoen, baina normalena Lemnoseko uharteko sumendi azpian kokatzen da. Erromatarrek, berriz, Etna sumendian kokatzen dute.

Hefestok jainkoen tresna asko sortu zituen, eta mitologia grekoaren objektu mitologiko gehienak berak sortuak direla esaten da: Hermesen sandalia eta kasko hegodunak, Zeusen egida edo babesa, Afroditaren gerrikoa, Akilesen armadura, Heraklesen brontzezko kriskitinak, Heliosen gurdia, Peloperen sorbalda, Erosen arku eta geziak, eta Hadesen ikustezin egiteko kaskoa. Hermioneri oparitu zion lepokoa Agamemnonen aginte-makila ere sortu zituen.

Laguntzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hefestok ondorengo laguntzaileak ditue:

  • Zedalion Lemnoseko sutegian ikasle zen. Orion erraldoia uhartera iritsi zen Enopionek itsutu ondoren. Hefesto errukitu eta Zedalion eman zion laguntzaile bezala, bere sorbaldan eserita joanik.
  • Hefestoren seme bikiek, Alkon eta Eurimedonek, bere aitari laguntzen diote Lemnoseko sutegian.
  • Hiru ziklope hilezkorrek eta bere semeek ere Hefestoren sutegian lan egiten dute.

Ezkontza eta ondoregoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta Afroditarekin ezkonduta egon ez zuen semerik eduki, Virgilioren esanetan Eros Hefestoren semea da eta ez Aresena.

Homeroren arabera, Aglaia Hefestoren emaztea zen, eta lau alaba izan zituzten:

  • Euklezia (Ευκλεια), ospe onaren eta loriaren jainkosa.
  • Eukleia (Ευκλεια), oratoriaren jainkosa.
  • Eutenia (Ευθηνια), aurrerakuntzaren eta osotasunaren jainkosa.
  • Filofrosine (Φιλοφροσυνη), ongietorriaren eta abegikortasunaren jainkosa.

Beste ondoregoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hefesto hilkor hauen aita izan zen:

  • Ardalos, zizelari bat, xirularen asmatzailea
  • Kako, laziar bidelapur erraldoi bat, Herakles-ek hil zuen.
  • Zekrope, Atenaseko erregea, gutxienen bertsioaren arabera.
  • Zertzion, bidaiariei lapurtu eta hiltzen zituen Eleusiseko bidelapurra, Teseok hil zuena.
  • Oleno, greziako izen bereko hiriko erregea.
  • Palamon, Olenoko errege eta argonautetako bat.
  • Perifetes (Korinetes ere deituta) Epidauroko bidelapurra. Makila batekin bidaiariak jotzen zituen Teseok hil zuen arte.
  • Pilio, Lemnos uharteko gizon bat, Troiako heroi Filoktetes salbatu zuena suge baten hozkada bat jasan ondoren.
  • Radamanto, hildakoen epaile bat.

Higiniok, bere alegietan, Filotus eta Spinter izendatzen ditu Hefestoren seme bezala, baino xehetasun askorik eman gabe.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]