Hind Shoufani
Hind Shoufani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Beirut, 1978 (45/46 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | International Writing Program (en) New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea |
hindshoufani.com | |
Hind Shoufani (arabieraz: هند شوفاني) (Libano, 1978) emakume palestinarra, poeta, idazlea, film-zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea da. Bere lanetan ikuspegi feminista txertatzen du.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Libanon jaio eta Damasco eta Ammanen hazi zen, errefuxiatu gisa.[2] Ekialde Hurbileko leku desberdinetan bizi izan da, besteak beste, Dubain.[3] Shoufani Beiruteko Unibertsitate Libano-amerikarrean komunikazio ikasketak hasi zituen[2] eta ondoren, New Yorken filmagintza ikasteko beka bat jaso zuen, NYU-n.[4] 2011n, Iowako Unibertsitateko International Writing Program Fall Residency delakoan parte hartu zuen, Iowan.[5]
Ibilbidea literaturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi poesia liburu argitaratu dittu, More Light Than Death Could Bear (Beirut, 2007) eta Inkstains on the Edge of Light (Beirut, 2010).[6] Horrez gain, The Poeticians izeneko poeten talde baten sortzailea da.[3] Literatur jaialdietan ere parte hartu du, besteak beste, Emirates Airline Festival of Literature-n.[1] Beiruteko The Daily Star eta The Guide egunkarietan idatzi du.[3] 2012an bere lehenengo eleberria argitaratu zuen, Nowhere Near a Damn Rainbow eta 2014an bigarrena, Uncommon Dubai.[7]
Ibilbidea zineman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmen gidoiak idazteaz gain, filmak zuzendu eta ekoiztu ere egin ditu, bereziki ezaguna da Trip Along Exodus (2015).[8] 2011n eta 2018an Trip Along Exodus eta They Planted Extrange Trees ere zuzendu zituen, hurrenez hurren.[9] Gidoilari bezala, The Present (2020) filman parte hartu zuen, BAFTA saria eta Oscar Sarien nominazioa jaso zuena.[10][4][11][12]
Sariak eta Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2023an, Heavy Metal filmarengatik, non ekoizle aritu zen, Tribeca Film Festival 2023-en saritu zuten.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) «100 Smartest people in the UAE-89» Arabian Business.
- ↑ a b (Ingelesez) Seaman, Anna. (4 June 2011). «Telling a Palestinian story through poetry: Hind Shoufani» The National.
- ↑ a b c «SHOUFANI, Hind | The International Writing Program» iwp.uiowa.edu (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ a b (Ingelesez) «“The Present”, Co-Written & Edited By Alum Hind Shoufani, is An Oscar Shortlist!» tisch.nyu.edu (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Ingelesez) «2011 Resident Participants» International Writing Program.
- ↑ https://web.archive.org/web/20200618184042/http://www.alwanforthearts.org/event/381
- ↑ (Katalanez) «Hind Shoufani» Tasharuk (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Ingelesez) «Hind Shoufani» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ «AFAC» www.arabculturefund.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Ingelesez) «Editor, co-writer Hind Shoufani discusses Oscar-nominated short ‘The Present’» Arab News 2021-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Ingelesez) Prideaux, Sophie. (2021-04-11). «Palestinian short film 'The Present' wins Bafta: 'I dedicate this award to the people of Palestine'» The National (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
- ↑ (Ingelesez) «Palestinian short film The Present wins Bafta» Memo. Middle East Monitor.
- ↑ (Ingelesez) Hayes, Patrick. (2023-05-01). «Best Movies at Tribeca 2023 (Narrative Features)» MovieWeb (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).