Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Hispania Ziterior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hispania Ziterior
 Antzinako Erroma
Administrazioa
HiriburuaTarraco
Deuseztapen dataK.a. 27
Geografia
MugakideakHispania Ulterior
Demografia
Hispaniako konkista modu sinplean irudikatua. Ziterior eta Ulterior probintzien arteko muga lausoa maraztu da.

Hispania Ziterior[1] Erromatar Errepublika garaiko probintzia bat izan zen. Kartagoarrak garaitu ondoren, erromatarrek Iberiar Penintsulako hegoalde eta ekialdeko bere konkistak bi probintziatan banatu zituzten: Hispania Ziterior (ekialdeko kostaldea, Pirinioetatik Cartagenaraino) eta Hispania Ulterior (gutxi gorabehera, egungo Andaluzia). Hispania Ziterior probintziaren administrazioaren ardura, Tarracok zuen (egungo Tarragona). Erromatarren lurraldeak Penintsulako barnealderantz hedatu ziren hamarkada batzuetan eta Augustoren probintzien berrantolaketaren ondoren Hispania Ziterior probintzia Hispania Tarraconensis probintzia bihurtu zen. Mediterraneotik Galiziaraino hedatzen zen.

K.a. 206. urtean, Bigarren Gerra Punikoaren baitan, Erromak Gades hiria (gaur egungo Cádiz) bereganatu zuen, eta Eszipion Afrikarrak kartagoarrak kanporatu zituenez. Orduan, erromatarrek Hispania menperatzen hasi ziren, nahiz eta oraindik ez zegoen Inperioaren administrazio-sistemaren barruan, kolonizazio militarreko metodo zaharraren bidez funtzionatzen baitzuen.

Bere kanpaina arrakastatsuei esker, Eszipionek definizio lausoko bi probintzia sortzea lortu zuen. Bi probintzia horiei Hispania Ziterior eta Hispania Ulterior deitu zitzaien. Ziterior probintzia Iber ibaiak (Ebro) zeharkatzen eta geografikoki Erromatik hurbilen zegoen, penintsularen ipar-ekialdean. Hispania Ulterior, Betis ibaiaren (gaur egun Guadalquivir) inguruan zabaltzen zen eta penintsularen hego-mendebaldean kokatua zegoen.

K.a. 206. eta K.a. 197. urteen artean, Hispaniako lurraldeetako egoera politikoa ezegonkorra izan zen. Lurralde horiek gobernatzeko, Senatuak presaka prokuradoreak aukeratzen zituen. Beste arazo erantsi bat Hispaniako biztanleei zergak ordainaraztea zen, erromatarren ohiturak eta betebeharrak onartzearen oso aldekoak ez ziren eta batez ere armada inbaditzailea tropaz elikatzea, bertakoek erromatar armadan zerbitzatu behar baitzuten.

Indibil eta Mandonio, iberiar buruzagien XIX. mendeko estatua. Lleidako Arc del Pont azpian dago.

Bitartean, erromatarrek erlazio desberdinak zituzten hainbat herrirekin, batzuetan gatazkatsuak eta beste batzuetan bake itunak adosten baitzituzten. Zalantzazko egoera horretan, oso desberdinak ziren itunak, eta Inperioarekiko «atxikimendu-mailaren» arabera, hiru motatan bereizten zituzten erromatarrek herriak: oppida foederata-k Erromarekiko fideltasuna erakutsi ondoren, zerga-karga handi batetik salbuesten zituzten; bigarrenik, "libera" hiriak[oh 1] zeuden, Erromak laguntzat zituzten noizbait mesede bat egin ziotelako Erromari; Azkenik, «stipendiaria»k zeuden, indarraren bidez konkistatu behar izan zituztenak ziren eta talderik ugariena osatzen zuten, alde handiarekin. Zergen bidez askoz ere zigortuagoak izateaz gain, edozein negoziazio-mota ukatzen zieten

Erromanizazioari uzkur zeuden hiri horiek urrez, zilarrez, ehunez eta zerealez hornitu zuten Errepublika garaiko Erromatar Inperioa. Eszipionek alde egin ondoren, berehala matxinatu ziren batzuk atzerriko potentziaren kontra. K.a. 205. urtean, Mardonio eta Indíbil izeneko bi buruzagi ilergetek hainbat tribu elkartzea lortu zuten erromatarren okupazioaren aurkako konfederazio batean. Konfederazio horrek 30.000 oinezko eta 4.000 zaldun inguru zituen, eta Licio Léntulo (Ziteriro probintzian) eta Lucio Manlio Acidito (Ulterio probintzian) prokontsulen legioei aurre egin zien.

Garaipen horrekin, erromatarrek beste behin amaitu zituzten iberiarrak askatzeko itxaropenak, eta, horren ondorioz, etapa berri bat sortu zen, non Hispaniako politika Erromako Senatutik kudeatuko baitzen, eta ez bertaratutako prokontsulen erabakietan oinarrituta. K.a. 197. urtean, ofizialki, probintzia erromatar izendatu zituzten Hispania Ulterior eta Ziterior, ofizialki. Handik aurrera, urtebeteko agintaldia zuten magistratuen bidez gobernatu zituzten Hispaniako lurraldeak, eta horiek, Erromatik errazago kontrolatzen ziren. Neurri horren bidez, herriko buruzagien irabazi pertsonalak eta botere-grina saihestu nahi ziren[2].

Probintziaren hedapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baina Erromatar eta Iberiar penintsulako herrien arteko gerrek jarraitu zuten, eta K.a. 195. urtean, Marko Portzio Katon (Katon Zaharra) bi legio zituen armada kontsular batekin iritsi zen Roseseko portura, Senatuak bidalia. Iberiarren aurkako gerra hau bi probintzia berrietan zabaldu zen. K.a. 193. urtean Katon Zaharra Erromara itzul izen irabazle eta Zeltiberia bakean utzi ondoren. K.a. III. eta K.a. II. mendeen artean Zeltiberiar Gerrak gertatu ziren, eta Erromatarrek zeltiberiarrak gainditu zituztenean, probintziaren lurraldea nabarmen handitu zen.

K.a. 27. urtean, Augusto enperadoreak Inperioko probintziak berrantolatu zituen eta Hispanian hiru sortu[3]: Hispania Ziterior Hispania Citerior Tarraconensis bihurtu zen, Erromako Senatuak formalki aukeratutako magistratu batek kudeatuko zuena, eta Ulterior bitan banatu: Betika eta Lusitania, enperadorearen legatus-ek ( ordezkari zuzenak) kudeatuko zutenak.

  1. Hiriak edo Oppida-ek, lurralde oso bat ordezkatzen zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. (Gaztelaniaz) «Hispania Citerior y Ulterior : Historia General» historiageneral.com 2014-01-27 (Noiz kontsultatua: 2023-09-23).
  3. (Gaztelaniaz) Mangas, Julio. (1999). «La formación del imperio» Historia Universal. Edad Antigua. Roma (Vicens Vives): 247..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]