Ibai Artifizial Handia
Itxura
Ibai Artifizial Handia Libiako hodi sistema erraldoi bat da. Akuifero fosiletatik Saharako desertura ura eramaten du. Iturri batzuen arabera inoiz eginiko ingeniaritza proiekturik handiena da.
1.300 putzu ditu, gehienak 500 metroko sakonerak baino gehiago, eta 6.500.000 m³ ur ematen ditu egunero Tripoli, Bengazi, Sirte eta beste hiri batzuetara. Kalkuluek diote proiektu osoak 25.000 milioi dolarrekoa izan zela.
Jatorrizko akuiferoa, Nubiako hareharrizko akuifero sistema, azken Izotz Arotik datoz, baina gaur egun ez dute erreposiziorik. 10.000 eta 12.000 km³ ur dagoela kalkulatzen da.