Idi Bihotz
Idi Bihotz | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Basurtu, Bizkaia, Euskal Herria |
Musika mota | Metal |
Urteak | 1996-2010 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Oihuka, Santo Grial |
Taldekideak | |
Mikel Gorka Iban Albaro | |
Lehengo taldekideak | |
Josu | |
Informazio gehigarria | |
http://www.oihuka.com/taldea.cfm?taldea=idi%20bihotz&hizkuntza=1 | |
Idi Bihotz 1996an Bilbon sortu zen metal musika taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996ko abuztuan Basurtuko lau gaztek (Mikel, Gorka, Iban eta Josu) musika talde bat sortzeari ekin zioten. 1997an beren lehenengo diskoa kaleratu zuten: Herriaren taupada. Lan kontuak zirela medio, Josuk atsedena hartzea erabaki zuen eta Idi Bihotzekoek, bitartean, Subliminal taldeko Julen Gil bateriajolea kontratatu zuten. Azkenik, Josuk taldea utzi eta Julenek geratzea erabaki zuen, beste ordezko bateria bat aurkitu arte. 1997ko uztailean Idi Bihotzen bateriajolea izateko prest zegoen Albaro ezagutu eta talderako hartu zuten.
1999ko otsailean Arimaerratu diskoa grabatu zuten Elkarreko estudioetan. Urte bereko apirilaren 6an kaleratua izan zen, eta lau egun geroago, Lesakako Atxaspi tabernan aurkeztu zuten. Horrekin, ARIMAERRATOUR izeneko bira hasi zuten. Hala ere, zenbait ezbehar gertatu ziren, Gorkak auto-istripuan bi lagun galtzeaz gain, Iñigo Egiluz taldekideen laguna Kolonbian hil zen paramilitarren eraso baten ondorioz. Hori zela-eta hainbait kontzertu bertan behera utzi behar izan zituzten.
2000ko irailaren 25ean Elkarreko estudioetan Negarraren amorrua diskoa grabatzen hasi ziren. Diskoa Durangoko Azokan aurkeztu eta "Negarraren Amorrua Tour 2000" birari hasiera eman zioten. Birako kontzertuen bideoekin Infernuaren azken hauspoan bideoa kaleratu zuten 2001eko Durangoko Azokan. Ondoren oporraldi bat hartu zuten. Mikelek, Gorkak eta Albarok Flyin' Freak sortu zuten Noraezean taldeko Pedro "aitite" eta German "Jimy" Ulaciarekin.
2002ko irailaren 16an beren laugarren diskoaren grabaketari ekin zioten Andoaingo Garate estudioetan. 2003ko urtarrilaren 10ean "In Girum Tour 2003" birari hasiera eman zioten Bilboko Kafe Antzokian. Martxoaren 8an Mikelek ezker eskuko eskafoidesa hautsi zuen futbolean ari zela. Beraz, birari bertan ez uzteko, Adrian gitarrajolea hartu zuten kontzertuetarako.
2006an beren bostgarren diskoa kaleratu zuten Odola sutan.
2010ean, hamalau urteren ostean, talde bezala banandu ziren. Urriaren 29an eman zuten azken kontzertua, Bilboko Kafe Antzokian.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikel Barba (gitarra eta ahotsa)
- Gorka Barba (gitarra)
- Iban Huarte (baxua)
- Albaro Alonso (bateria)
- Adrián pekkory (gitarra)
Lehenagokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Josu (bateria)
- Julen (bateria)
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herriaren taupada (1997, Oihuka)
- Arimaerratu (1999, Oihuka)
- Negarraren amorrua (2000, Oihuka)
- Infernuaren azken hauspoan (2001, Oihuka)
- Amaigabe berria (2002, Oihuka)
- Odola sutan (2006, Oihuka)
- Idi Bihotz (zuzenean) (2007, Santo Grial)