Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Idolatria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrezko Zekorra judu erlijioaren baitan kontatzen den jainkoaizunkeria gertaera bat da.

Jainkoaizunkeria edo idolatria erlijio baten baitan erabiltzen den termino gaitzesgarria da, erlijio horretakoa ez den jainkoaizun edo beste irudi bat gurtzea nahiz erlijioak gaitzesten dituen gauzak irrikatu eta pertsona eta erakundeei ohore egitea izendatzeko erabiltzen dena. Bereziki, kristautasun, judaismo eta islam erlijioetan erabiltzen da.

Idolatria debekatuta dago Toran, eta, haserrearekin, hilketarekin eta intzestuarekin batera, bizitza salbatzeko ere egin behar ez diren bekatuak dira. Hala ere, Tanakhen arabera, idolatriak antzinako Israelen iraun zuen; horren adibide dira Baal, Astarot, Molotx, astroen gurtza eta prostituzio sakratua. Errabinoek debekatu egin zuten idolatrekin kontaktu oro izatea, baita haiekin elikagaiak partekatzea ere.

Kristautasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idolatriaren ikuspegi kristaua bi kategoriatan bana daiteke oro har: jarrera katoliko-ortodoxoa, ikono erlijiosoen eta beste irudi batzuen erabilera onartzen duena, eta interpretazio protestantea. Protestante fundamentalistek, askotan, idolatria, ikonolatria eta paganismoa leporatzen diete beste kristauei; Erreforma Protestantean, termino horiek berdinak izan ziren protestante guztientzat. Talde puritanoek judaismoaren eta islamaren antzeko jarrera hartu zuten, irudi erlijioso guztiak gaitzetsiz, hiru edo bi dimentsioko irudiak izan, eta gurutze laua ere barne hartuta.

Protestantismoan kritikatzen da Eliza katolikoak irudiez egiten duen erabilera Jainkoa ez den beste pertsona batzuekin harremanetan jartzeko, haiek gurtuz, exegesi bidez, Biblia Santuaren zenbait bertsetetan oinarrituz. Katolizismoan dauden gurtza moduen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.