Iliria
Iliria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde geografiko, antzinako zibilizazio eta eskualde historiko |
Eponimoa | Ilirio |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°48′N 19°48′E / 40.8°N 19.8°E |
Iliria[1] (antzinako grezieraz: Ἰλλυρία, Illyría edo Ἰλλυρίς, Illyrís; latinez: Illyria) ekialdeko Europako antzinako lurraldea da, Adriatiko itsasoaren ekialdeko kostaldean kokaturik zegoena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egungo Dalmazia eta Albaniako parte bat hartzen zuen; hegoaldean Greziako ipar-mendebaleraino, Epiroraino, iristen zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mazedoniarrak jabetu ziren lurraldeaz erromatarrak sartu aurretik, eta K.a. 35. urtean erromatar probintzia izan zen, inperioa desegin zen arte. Mende batzuk geroago, Iliriako lurraldea Frantziako Lehen Inperioaren probintzia egin zuen Napoleonek. Lehen Mundu Gerraren ostean, Jugoslaviako estatu ohiaren barnean sartu zen. Bigarren Mundu Gerran alemanek Jugoslavia hartu zuten, eta antzinako Iliriaren parte bat Kroaziako erresuman sartu zen (1941); beste parte bat, ordea, Italiak hartu zuen. Gerra bukatu zenean, Iliria Jugoslaviako estatu ohiaren lurraldea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.