Irlandar selekzioak hirutan jokatu du Munduko Futbol Txapelketaren azken fasea: 1990ean inoizko posturik hoberena eskuratu zuten, 7.a alegia, final-laurdenetara iritsita. 1994an 15.a eta 2002an 12.a gelditu zen, final-zortzirenetara heldu ostean.
Bestela, Europako Futbol Txapelketan hirutan hartu du parte, 1988an, 2012an eta 2016an. Lehenengoan ez zuen aurrera egin lehenengo fasetik, baina 5. postua eskuratu zuen azkenean, ez sailkatutakoen artean puntu gehien eskuratu zuena izanda.