Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Euskal Herriko futbol selekzioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Herriko futbol selekzioa
Herrialdea  EH
Sorrera 1930
Entrenatzailea Euskal Herria Jagoba Arrasate
Izaera Ez ofiziala / Aldarrikapen fasean
Lehen nazioarteko
partida
Euskal Herria Selección Norte 6 - 1 Katalunia Katalunia
Bilbo, 1915eko urtarrilaren 3a
Euskal Herria Euskal Herria 1 - 0 Katalunia Katalunia
Bartzelona, 1930eko ekainaren 8a
Emaitzarik onena Euskal Herria Euskal Herria 11 - 1 Danimarka Danimarka
Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a

Munduko txapelketa 2026

Emaitzarik okerrena Euskal Herria Euskal Herria 1 - 5 Hungaria Hungaria
Gasteiz, 1980eko abuztuaren 3a
Golegile onena Aritz Aduriz (12)
Partida gehien Xabi Prieto (14)
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxeko koloreak
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpoko koloreak
EFF, Esait
2011ko Tunisiaren aurkako partida.

Euskal Herriko futbol selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995ean selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen zuen talde bat sortu zen, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT), 2015ean desegin zena. Gaur egun (2021ean) Gu ere bai taldea da ofizialtasunaren aldarrikapena bizirik mantentzen duena [1]

2014ko eta 2015eko abenduetan, Kataluniako futbol selekzioaren aurka desafio bikoitza jokatu du, elkarrekin 1915ean jokaturiko partidaren ehungarren urteurrena ospatzeko (orduan Selección Norte izena bazuen ere). Emakumezkoetan eta gizonezkoetan izan dira partidak eta desafio bietan Trofeu del Centenari kopa eskuratu du.

Sorreran, 1930ean, Baskoniako selekzioa izena hartu zuen; eta, 1936tik aurrera, Euzkadiko selekzioa. 1970eko hamarkadatik aurrera, Euskadiko selekzioa izena gailendu zen. 2007an, selekzioak Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen, izen ofiziala Euskal Herriko futbol selekzioa izanik. Hurrengo urtean berriro Euskadi izenera itzultzea erabaki zuen Euskadiko Futbol Federazioak, eta kirolariek izen horrekin jokatzeari uko egiteak lehen aldiz partida bertan behera geratzea ekarri zuen. Kalapitak jarraitu zuenez, 2008 eta 2009 urteetan ez zen partidarik jokatu. 2010ean, aitzitik, Federazioaren eta jokalarien arteko elkarrizketen ostean, eta ofizialtasunerako bidean adostasunik erdietsi ez bazuten ere, taldeak Euskal selekzioa izendapenarekin Venezuelaren aurka jokatu zuen, 3-1 irabaziz.

XX. mendeko hasieran, hegoaldeko euskal futbolariak Espainiako eskualde arteko partidak jokatu zituzten. Horrela, 1915ean euskaldunek eta kantabriarrek Selección Norte (euskaraz: Ipar Selekzioa) taldea osatu zuten. Lehenengo partida urtarrilaren 3an jokatu zuten Kataluniaren aurka San Mamesen eta 6-1 emaitzaz nagusitu iren. Urte berean Asturiasko Printzearen futbol kopa lortu zuten, Kataluniari 1-0 irabaziz eta Gaztelarekin 1-1 berdindu ondoren.

1916ko maiatzean, Selección Nortek Bartzelonan eta Bilbon 1-3 eta 5-0 berriro menderatu zuen Kataluniako selekzioa.[2]

Kantabriarrak alde batera utzita, 1930ean eta 1931an, Baskonia izeneko taldea sortu zen. Talde hark partida bi jokatu eta irabazi zituen, Kataluniako futbol selekzioaren aurka: 0-1 Montjuïcen eta 3-2 San Mamesen.

1937ko FC Lokomotiv Moskuren aurkako partidaren kartela.

1937an, Gerra Zibilaren garaian, Jose Antonio Agirre lehendakariak, Athleticeko futbolari ohia, Euzkadi izeneko selekzioa sortu zuen atzerrian gudarako fondoak biltzeko. Taldea Luis Regueiro, Pedro Regueiro, Isidro Langara, Serafin Ahedo, Jose Iraragorri, Jose Mugerza, M. Alegria, Angel Zubieta, Leonardo Zilaurren, Rafael Eguskiza, Gregorio Blasco, Ignacio Agirrezabala, Tomas Agirre (lehendakariaren anaia), Emilin Alonso, Pablo Barcos, Pedro Areso eta Jose Manuel Urkiola futbolariek; Pedro Vallana entrenatzaileak; Periko Biritxinaga masajistak eta Ricardo Irezabal Eusko Jaurlaritzaren delegatuak osatu zuten.[3] Lehendabiziko partida Parisko Parc des Princes estadioan jokatu zuen, Parisko Racing Frantziako txapelduna 0-3 irabaziz. Ondoren, gauza bera egin zuen Olympique Marseillakoaren aurka, 2-5.

Lehendabiziko porrota 3-2 Txekiaren aurka jaso zuen.

1937 eta 1938 artean Moskuko Lokomotiv (1-5), Olympique Marseillakoa (2-5), Txekoslovakia (2-1), Silesiako selekzioa (3-4), Moskuko Dinamo bi bider (1-2 eta 4-7), Leningradoko Dinamo (2-2), Kieveko Dinamo (1-3), Tbilisko Dinamo (0-2), Georgia (1-3), Moskuko Spartak (6-2) Minskeko Dinamo (1-6), Norvegia (1-3), Norvegiako langileen selekzioa (2-3) eta Danimarka (1-11) taldeen aurka jokatu zituen.

Bilbo galdu eta gero, taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Mexikon (17 partidatik 13 irabaziz) eta Kuban (ia partida guztiak irabaziz, berdinketa bat izan ezik) jokatzeko.

Gero Club Deportivo Euzkadi izenaz 1938-39 Barruti Federalaren amateur txapelketa jokatu zuen, orduko Mexikoko bi txapelketa nagusienetako bat Real Club España eta Asturias F.C. bezalako kluben aurka. Euskadiko Futbol Federakundearen webguneak txapelduna zela esaten du, 13 partida irabaziz, berdinketa bat eta hiru galduz,[4] baina Mexikoko Futbol Federakundearen webguneak Asturias txapelduna zela esaten du[5]. Gerra Zibila bukatu eta gero, taldea desesgin zen, jokalari banak 10.000 peseta irabaziz. Zenbait futbolari Amerikan geratu ziren eta besteak Euskal Herrira itzuli ziren.

Berpizkundea (1979-egun)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979ko abuztuaren 16a arte, artean frankismoa indarrean zela eta, Euskal Herriko selekzioak ez zuen beste partidarik jokatu. Egun hartan, San Mamesen Euzkadik berriro jokatu zuen, Irlandari (4-1) irabaziz. Espainiako Gobernuak Gernikako Arbola erabiltzea debekatu zuen[6]. Gero, Atotxan Bulgariari 4-0 irabazi zion eta 1980n Mendizorrotzan Hungariaren aurka 1-5 galdu zuen.

Gero, ia urtero jokatu du lagunarteko partida, gehienetan Gabonetan, ia ohitura sortuz: Tottenham Hotspur (4-0), Errumania (2-2), Bolivia (3-1), Errusia (1-0), Paraguai (1-1), Estonia (3-0), Jugoslavia (3-0), Uruguai bitan (5-1 eta 2-1), Nigeria (5-1)[7], Maroko (3-2), Ghana (3-2), Mazedonia (1-1), Bulgaria (2-0), Kamerun (0-1)[8], Gales (0-1),[9], Serbia (4-0)[10][11] edo Katalunia (1-1) taldeen aurka besteak beste. 2016an Tunisiaren aurka jokatu du baina ikuslego eskasiak egoera birplanteatzera eraman du Eusko Jaurlaritza.

Etxean askotan jokatu badu ere, kanpoan jokatzeko parada ere izan du Euskal Herriko selekzioak. 1938ko ekainaren 20an Habanan Kubaren aurka jokatu eta gero, berriro 2006ko urriaren 8an Camp Nou futbol zelaian bina berdindu zuen Kataluniaren aurka[12][13]. 2007an, Euskal Herriko selekzioak Amerikara ere bidaiatu zuen hantxe jokatzera, izan ere, San Cristobalen Venezuela irabazi zuen. Azken partida Korsikan jokatu du.

Euskal Herriko futbol selekzioa eta Kataluniako futbol selekzioaren arteko partidua San Mamesen, 2014ko abenduaren 28a.

Historian zehar, Euskal Herriko selekzioak izen asko erabili ditu jokatzeko. Lehendabiziko Selección Norte benetan ere Euskal Herrikoa zenetz alde batera utzita, Baskonia, Euzkadi, Euskadi eta Euskal Herria izenak erabili ditu bere partidetan.

Azken aldaketak eztabaida sortu zuen: 2007ko abenduaren 29an zenbait futbolariek eta ESAITek bultzatuta Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen. Hau ez zen EAJren gustukoa, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria tartean[14].

2008ko azaroaren 6an berriro Euskadi izena erabiliko zela adierazi zuen Euskadiko Futbol Federakuntzak. Hori zela eta, astebete geroago jokalari askok izen aldaketaren aurkako agiria idatzi zuten[15] selekzioan ez zutela parte hartuko esanez[16]. Abenduan 830 kirolarik babesa eman zioten futbolarien erabakiari[17]. Tirabira handien ostean 2008ko abenduaren 17an Federazioaren eta kirolarien arteko bileraren ostean akordiorik lortu ez eta partidua ez zela jokatuko erabaki zuten.[18] Honek EAJren sumina sortu zuen, bai jokalariak zein Ezker Abertzalea kritikatuz.[19]

2009an kontsentsu batera iritsi zen eta urte horretatik aurrera Euskal Selekzioa izenarekin jokatu dira nazioarteko partida guztiak.

Ofizialtasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2007ko Kataluniaren aurkako partidaren hasiera.

Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen ditu Euskal Herriko selekzioaren partidak. FIFAren estatutuek [20] selekzio bat nazioartean ofizialki parte hartzeko estatu independente bat ordezkatu behar edo bere estatuko federakuntzaren (kasu honetan Espainiako Futbol Federakundearena) baimena izan behar duela diote. Euskal Herriko selekzioak ez ditu baldintza hauek betetzen eta ez da FIFAk onartua; hori dela eta, lagunarteko partidak baino ez ditzake joka.

2020ko abenduan Euskadiko Futbol Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu zuen, euskal zaleen aspaldiko aldarrikapena jasoz eta ofizialtasunaren eskaerari lehenengo aldiz bide legala emanez [21]. Espainiako Futbol Federakundeak, hala ere, bere kontrato iritzia eman zuen, eta ondorioz FIFAk eta UEFAk sei hilabete geroago Euskal Selekzioaren ofizialtasunari ateak itxi zizkioten [22]

Beheko kategoriatan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen du eta ofizialki Espainiako Futbol Federakundeak antolatutako txapelketan parte hartzen du. Euskadiko Futbol Federakundea, Eusko Jaurlaritzak[23][24] eta Euskal Herriko gizarteak[25] ofizialtasuna aldarrikatzen dute.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1915
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Klasikoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1979-1980
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1988
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1993-1994
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1995-1996
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1997-2000
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2001-2002
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2003-2006
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2007
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2010-2011
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2012-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Jokatutako partidak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko futbol selekzioa eta Venezuelaren arteko partidua Mendizorrotzan, 2018ko urriaren 12a.
Selección Norteren partidak
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia
Selección Norte 6 - 1 Katalunia Katalunia 1915-01-03 San Mames, Bilbo
Selección Norte 1 - 0 Katalunia Katalunia 1915-05-13 Madril
Gaztela 1 - 1 Selección Norte 1915-05-14 Madril
Katalunia Katalunia 1 - 3 Selección Norte 1916-05-21 Bartzelona
Katalunia Katalunia 0 - 0 Selección Norte 1916-05-22 Bartzelona
Selección Norte 5 - 0 Katalunia Katalunia 1916-06-04 San Mames, Bilbo
1930 hamarkadako partidak
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
Katalunia Katalunia 0 - 1 Euskal Herria Baskonia 1930-06-08 Montjuïc, Bartzelona, (Katalunia)[26] Gorostiza
Euskal Herria Baskonia 3 - 2 Katalunia Katalunia 1931-01-01 San Mames (EH)[27] Olivares (2), Lafuente
Katalunia Bartzelona Futbol Kluba 3 - 1 Euskal Herria Euzkadi 1932-06-24 Camp de Les Corts, Bartzelona[28] René Petit
Katalunia Bartzelona Futbol Kluba 2 - 1 Euskal Herria Euzkadi 1932-06-25 Bartzelona[29] L.Regueiro
Espainia Kantabria 3 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1936-11-29 El Sardinero, Santander[30][31][32] Olivares, Unamuno
Frantzia Parisko Racing 0 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-04-26 Parc des Princes, Paris[33] Langara (3)
Txekia Txekoslovakia 3 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-05-06 Praga[34] Langara, Larrinaga
Frantzia Parisko Racing 3 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-05-09 Tolosa Okzitania[35] Langara (pen), Jordan (og)
Frantzia Parisko Racing 2 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-05-19 Stade Jean-Bouin, Paris[36] Gorostiza
Frantzia Olympique Marseillakoa 2 - 5 Euskal Herria Euzkadi 1937-05-23 Marseilla[37]
Frantzia FC Sète 34 3 - 1 Euskal Herria Euzkadi 1937-05-30 Sète[38]
Txekia Txekoslovakia 2 - 1 Euskal Herria Euzkadi 1937 Praga
Silesia 3 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1937-06-09 Katowice[39]
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Lokomotiv Mosku 1 - 5 Euskal Herria Euzkadi 1937-06-24 Mosku[40] L.Regueiro (3), Langara (2)
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Mosku 1 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-06-27 Mosku[41][42] Langara, Gorostiza
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Leningradoko Dinamo 2 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-06-30 Leningrado[43] P.Regueiro, Langara
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Mosku 4 - 7 Euskal Herria Euzkadi 1937-07-04 Mosku[43] Larrinaga (2), Langara (3), Gorostiza, Etxebarria
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Spartak Mosku 6 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-07-08 Mosku[44] Langara, Iraragorri
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Kiev 1 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-07-15 Kiev[45] Langara (3)
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Tbilisi 0 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-07-24 Tbilisi[46] Langara, Minaev (og)
Georgia Georgia 1 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-07-30 Tbilisi Langara (2), Alonso
Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Dinamo Minsk 1 - 6 Euskal Herria Euzkadi 1937-08-09 Minsk[47] Langara (3), Zilaurren, Gorostiza, Larrinaga
Norvegia Norvegia 1 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-08-22 Oslo
Norvegia Norvegiako langileak 2 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-08-27 Sarpsborg
Danimarka Danimarka 1 - 11 Euskal Herria Euzkadi 1937-08-29 Kopenhage
Mexiko Club América 2 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-11-07 Mexiko Hiria[48][49] L.Regueiro, Langara
Mexiko Club Necaxa 1 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-11-14 Mexiko Hiria[50] Agirre, Langara
Mexiko Jaliscoko selekzioa 1 - 5 Euskal Herria Euzkadi 1937-11-21 Guadalajara (Mexiko)[51][52] Larrinaga (2), Agirrezabala, Langara, L.Regueiro
Mexiko Mexiko 1 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1937-11-28 Mexiko Hiria [52]
Mexiko Mexiko 1 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1937-12-05 Mexiko Hiria[53][54] Langara (2)
Mexiko Mexiko 0 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1937-12-12 Mexiko Hiria[55]
Mexiko España/Asturias XI 3 - 1 Euskal Herria Euzkadi 1937-12-19 Mexiko Hiria[56]
Mexiko España/Asturias XI 2 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1937-12-26 Mexiko Hiria[57] L.Regueiro (3)
Mexiko Atlante 0 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1938-01-02 Mexiko Hiria[58][59] Langara (2), Urquiola
Mexiko Mexiko 3 - 1 Euskal Herria Euzkadi 1938-01-08 Mexiko Hiria[60][61] Iraragorri (pen)
Kuba Joventud Asturiana 4 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1938-01-16 Habana
Kuba Centro Gallego 3 - 0 Euskal Herria Euzkadi 1938-01-23 La Tropical, Habana[62]
Kuba Habanako selekzioa 0 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1938-01-28 Habana[63] Agirrezabala, Langara
Kuba Joventud Asturiana 3 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1938-01-30 La Tropical, Habana[64]
Txile Santiago Wanderers 2 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1938-05-09 Valparaíso[65][66]
Kuba Kuba 0 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1938-05-29 La Polar, Habana[67]
Kuba Habanako selekzioa 0 - 2 Euskal Herria Euzkadi 1938-06-05 Habana
Kuba Kuba 3 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1938-06-20 Habana
Mexiko España de Veracruz 0 - 8 Euskal Herria Euzkadi 1938-08-07 Mexiko Hiria[68]
Mexiko Moctezuma de Orizaba 2 - 6 Euskal Herria Euzkadi 1938-08-14 Mexiko Hiria[69]
Mexiko Iberia de Córdoba 0 - 15 Euskal Herria Euzkadi 1938-08-21 Mexiko Hiria[69]
Mexiko Necaxa 1 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1938-09-04 Mexiko Hiria[70] Langara, Zilaurren
Mexiko Necaxa 3 - 7 Euskal Herria Euzkadi 1938-09-11 Mexiko Hiria[71]
Mexiko España/Asturias XI 3 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1938-09-18 Mexiko Hiria[72]
Mexiko España/Asturias XI 6 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1938-10-02 Mexiko Hiria[73]
Mexiko Mexiko 8 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1938-10-16 Mexiko Hiria[74]
Mexiko Mexiko 2 - 6 Euskal Herria Euzkadi 1938-10-23 Parque Necaxa, Mexiko Hiria[75]
Mexiko Mexiko 1 - 3 Euskal Herria Euzkadi 1938-10-30 Mexiko Hiria[76]
Paraguai Atletico Corrales 4 - 4 Euskal Herria Euzkadi 1939-06-18 Mexiko Hiria[77][78] Iraragorri (pen), L.Regueiro (3)
Aro berria
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
Euskal Herria Euskadi 1 - 2 Katalunia Katalunia 1971ko otsailaren 21a San Mames (Euskal Herria) Marañón[79]
Euskal Herria Euskadi 0 - 0 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Sobietar Batasuna 1978-03-02 San Mames[80]
Euskal Herria Euskadi 4 - 1 Irlandako Errepublika Irlanda 1979ko abuztuaren 16a[81] San Mames (Euskal Herria) Dani (2), Satrustegi, Zamora
Euskal Herria Euskadi 4 - 0 Bulgaria Bulgaria 1979ko abenduaren 23a Atotxa (Euskal Herria) Dani -2-, Satrustegi, Santi Idigoras
Euskal Herria Euskadi 1 - 5 Hungaria Hungaria 1980ko abuztuaren 3a Mendizorrotza (Euskal Herria) Amorrortu
Euskal Herria Euskadi 4 - 0 Ingalaterra Tottenham Hotspur 1988ko maiatzak 10 San Mames futbol (EH) Uralde (2), Julio Salinas, Bakero
Euskal Herria Euskadi 2 - 2 Errumania Errumania 1990-03-21 San Mames (EH) Urrutia, J.A. Goikoetxea
Euskal Herria Euskadi 3 - 1 Bolivia Bolivia 1993-12-22 Anoeta (EH) Guerrero, Julio Salinas (2)
Euskal Herria Euskadi 1 - 0 Errusia Errusia 1994-12-23 San Mames (EH) Guerrero
Euskal Herria Euskadi 1 - 1 Paraguai Paraguai 1995-12-22 San Mames (EH) Ziganda
Euskal Herria Euskadi 3 - 0 Estonia Estonia 1996-12-26 San Mames (EH) Ziganda, Idiakez, Andrinua
Euskal Herria Euskadi 3 - 0 Jugoslavia Jugoslavia 1997-12-26 San Mames (EH) Guerrero (3)
Euskal Herria Euskadi 5 - 1 Uruguai Uruguai 1998-12-22 Anoeta (EH) Urrutia, De Paula, Ziganda (2), Idiakez
Euskal Herria Euskadi 5 - 1 Nigeria Nigeria 1999-12-29 San Mames (EH) De Paula (2), De Pedro, Guerrero, Mendieta
Euskal Herria Euskadi 3 - 2 Maroko Maroko 2000-12-29 San Mames (EH) Urzaiz (2), De Pedro
Euskal Herria Euskadi 3 - 2 Ghana Ghana 2001-12-29 San Mames (EH) Bolo, De Paula (2)
Euskal Herria Euskadi 1 - 1 Ipar Mazedoniako Errepublika Mazedonia 2002-12-28 San Mames (EH) Bolo
Euskal Herria Euskadi 2 - 1 Uruguai Uruguai 2003-12-27 San Mames (EH) Bolo (2)
Euskal Herria Euskadi 2 - 0 Honduras Honduras 2004-12-29 Anoeta (EH) Yeste (2)
Euskal Herria Euskadi 0 - 1 Kamerun Kamerun 2005-12-28 San Mames (EH)
Euskal Herria Euskadi 0 - 1 Gales Gales 2006-05-21 San Mames (EH)
Katalunia Katalunia 2 - 2 Euskal Herria Euskadi 2006-10-08 Camp Nou (KAT) Aduriz, Fernando Llorente
Euskal Herria Euskadi 4 - 0 Serbia Serbia 2006-12-27 San Mames (EH) Yeste, Sarriegi, Urzaiz, Gari Uranga
Venezuela Venezuela 3 - 4 Euskal Herria Euskadi 2007-06-20 San Cristobal (Venezuela) Joseba Etxeberria (2), Aduriz, Gabilondo
Euskal Herria Euskal Herria 1 - 1 Katalunia Katalunia 2007-12-29 San Mames (EH) Aduriz
Euskal Herria Euskal Selekzioa 3 - 1 Venezuela Venezuela 2010-12-29 San Mames (EH) Gurpegui, Labaka, Muniain
Estonia Estonia 1 - 2 Euskal Herria Euskal Selekzioa 2011-05-25 Tallin (Estonia) Aduriz (2)
Euskal Herria Euskal Selekzioa 0 - 2 Tunisia Tunisia 2011-12-28 San Mames (EH)
Euskal Herria Euskal Selekzioa 6 - 1 Bolivia Bolivia 2012-12-29 Anoeta (EH) Aduriz (2), Toquero (2), Ibai eta Agirretxe
Euskal Herria Euskal Selekzioa 6 - 0 Peru Peru 2013-12-28 San Mames (EH) Aduriz (2), Agirretxe (2), Torres eta Susaeta
Euskal Herria Euskal Selekzioa 1 - 1 Katalunia Katalunia 2014-12-28 San Mames (EH) Aduriz
Katalunia Katalunia 0 - 1 Euskal Herria Euskal Selekzioa 2015-12-26 Camp Nou (KAT) Aduriz
Korsika Korsika 1 - 1 (pen:8-9)[82] Euskal Herria Euskal Selekzioa 2016-05-27 Ange Casanova (Korsika) Markel Bergara
Euskal Herria Euskal Selekzioa 3 - 1 Tunisia Tunisia 2016-12-30 San Mames (EH) Illarramendi, Aduriz eta Oiartzabal
Euskal Herria Euskal Selekzioa 4 - 2 Venezuela Venezuela 2018-10-12 Mendizorrotza (EH) Ibai, Bautista, Arbilla eta Elustondo
Panama Panama 0 - 0 Euskal Herria Euskal Selekzioa 2019-05-29 Rommel Fernández (Panama)
Euskal Herria Euskal Selekzioa 2 - 1 Costa Rica Costa Rica 2020-11-16 Ipurua (EH) Iker Muniain eta Unai Nuñez
Euskal Herria Euskal Selekzioa 1 - 1 Uruguai Uruguai 2024-3-23 San Mames (EH) Álvaro Djaló

Azken partidako jokalariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Postua Jokalariak Taldea
ATE Julen Agirrezabala Athletic club
ATE Aitor Fernandez CA Osasuna
ATZ Andoni Gorosabel Deportivo alaves
ATZ Martín Aguirregabiria FC Famalicão
ATZ Aritz Elustondo Reala
ATZ  Jon Pacheco Reala
ATZ Imanol García de Albéniz Athletic club
ATZ Unai García CA Osasuna
ERD Dani García Athletic club
ERD Jon Moncaiola CA Osasuna
ERD Ander Guevara Deportivo alaves
ERD Mikel Vesga Athletic club
ERD Jon Ander Olasagasti Reala
ERD Oier Zarraga Udinese calcio
AUR Álex Sola Deportivo alaves
AUR Roberto Torres Gol Gohar sirjan FC
AUR Iván Martín Girona FC
AUR Álvaro Djaló SC Braga
AUR Adu Ares Athletic club
AUR Asier Villalibre Athletic club

Entrenatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko selekzionatzaileak
1930-1931 Amadeo Gartzia de Salazar
1937 Manuel Lopez "Travieso"
1937-1938 Pedro Vallana
1979 Andoni Elizondo eta Jesus Garai
1980 Jose Antonio Irulegi
1988 Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
1990 Txutxi Aranguren
1993-2001 Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito
2002 Jose Angel Iribar
2003-2011 Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri
2011 Javier Irureta eta Mikel Etxarri
2011- 2018 Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri
2019- 2023 Javier Clemente
2024- gaur egun Jagoba Arrasate

Jokalari aipagarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partehartze gehien

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Euskal Herriko futbol selekzioan hiru bider edo gehiagotan aritutako jokalarien zerrenda, 2024ko martxoaren 24]an:

Partidak Jokalariak
14 Xabi Prieto
13 Aritz Aduriz
12 Igor Gabilondo, Gorka Iraizoz
11 Julen Guerrero, Joseba Etxeberria, Asier Riesgo
9 Bittor Alkiza, Aitor Lopez Rekarte, Mikel Aranburu, Andoni Iraola
8 Agustin Aranzabal, Ismael Urzaiz, Mikel Labaka, Iñigo Martinez
7 Jose Antonio Pikabea, Javier De Pedro, Mikel Gonzalez, Markel Susaeta, Gaizka Toquero, Mikel San José, Mikel Balenziaga
6 Aitor Karanka, Gaizka Mendieta, Carlos Gurpegi, Ion Ansotegi, Ander Iturraspe, Yuri Berchiche
5 Rafa Alkorta, Josu Urrutia, Jose Angel Ziganda, Xabier Eskurza, Bolo, Iñigo Idiakez, Antonio Karmona, Xabi Alonso, Gaizka Garitano, Fran Yeste, Mikel Alonso, Fernando Llorente, Javier Garrido, David Zurutuza, Imanol Agirretxe, Markel Bergara, Oier Sanjurjo, Ander Capa, Roberto Torres, Dani García
4 Patxi Ferreira, Jon Andoni Goikoetxea, Andoni Imaz, Andoni Zubizarreta, Iñigo Larrainzar, Alberto, Imanol Etxeberria, Oscar De Paula, Cesar Krutxaga, Asier Del Horno, Fernando Amorebieta, Jon Aurtenetxe, Beñat Etxebarria, Mikel Rico, Ibai Gómez, Asier Illarramendi, Javier Eraso, Iker Muniain, Manu Garcia
3 Luis Arkonada, Aitor Begiristain, Andoni Goikoetxea, Luis Mari Lopez Rekarte, Julio Salinas, Ángel María Villar, Dani, Ander Garitano, Julen Lopetegi, Genar Andrinua, Mikel Lasa, Andoni Cedrun, Imanol Alguacil, Javier Olaizola, Patxi Puñal, Tiko, Luis Prieto, Joseba Llorente, Gari Uranga, Pablo Orbaiz, Pantxi Sirieix, Josu Sarriegi, Iñaki Lafuente, Iñaki Muñoz, Carlos Martinez, Eneko Bóveda, Xabier Etxeita, Asier Villalibre, Aritz Elustondo

Datuak 1979ko abuztuaren 16tik 2024ko martxoaren 24 arteko partidetatik aterata daude:

Gol kopurua Jokalariak
12 Aritz Aduriz
6 Julen Guerrero
5 Oscar De Paula
4 Dani, Bolo, Jose Angel Ziganda
3 Imanol Agirretxe, Javier De Pedro, Julio Salinas, Ismael Urzaiz, Francisco Javier Yeste
2 Joseba Etxeberria, Iñigo Idiakez, Jesus Mari Satrustegi, Gaizka Toquero, Pello Uralde, Josu Urrutia, Ibai Gomez, Iker Muniain
1 Periko Alonso, Jose Maria Amorrortu, Genar Andrinua, Jose Mari Bakero, Jon Andoni Goikoetxea, Carlos Gurpegi, Santi Idigoras, Mikel Labaka, Fernando Llorente, Gaizka Mendieta, Josu Sarriegi, Markel Susaeta, Roberto Torres, Gari Uranga, Jesus Mari Zamora, Igor Gabilondo, Asier Illarramendi, Markel Bergara, Mikel Oiartzabal, Jon Bautista, Anaitz Arbilla, Aritz Elustondo, Unai Nuñez, Álvaro Djaló

Azken hamaikakoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen 2024ko martxoaren 23an Uruguairen aurka berdindutako partidaren datuak:

2024-III-23
20:00
Euskal Herria Euskal Herria 1 – 1 Uruguai Uruguai San Mames Barria, Bilbo
Ikusleak: 35.461
Epailea: Ricardo De Burgos Bengoetxea
Gola 45' Álvaro Djaló Gola 46' Matías Vecino

Emakumezkoen selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Emakumezkoen selekzioak debuta egin zuen Irungo Stadium Gal zelaian. Argentinako selekzioa izan zuen aurkari eta 2-4 galdu zuen. Hurrengo partida Buenos Airesen jokatu zen eta emaitza bera izan zuen.

Ordutik aurrera ordea ez du jarraipen handirik izan. 2014an bi partida jokatu zituen, lehena Irlandaren aurka eta bigarrena Kataluniaren aurka, azken hau eurijasa handiarekin Barakaldoko Lasesarre estadioan. 2015ean bigarren aldiz jokatu zuen atzerrian, Estonian, eta Bartzelonan Catalunya-Euskadi Kopa irabazi zuen penalti jaurtiketetan. Lau urteko hutsunearen ondoren Basque Country International Women’s Cup txapelketa antolatu zuen. Euskal selekzioaz gain Argentina, Venezuela eta Nigeria ziren parte hartzekoak baina afrikarrek ezin izan zuten etorri. Ondorioz triangeluar bat jokatu zen apirilaren 11n eta euskaldunak izan ziren garaile[83].

Jokaturiko partidak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etxekoa Emaitza Kanpokoa Data Tokia Goleatzaileak
Euskal Herria Euskadi 2 - 4 Argentina Argentina 2006-09-02 Stadium Gal, Irun Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra
Argentina Argentina 4 - 2 Euskal Herria Euskadi 2007-04-06 Juan Pasquale, Buenos Aires Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira
Euskal Herria Euskadi 2 - 1 Txile Txile (sub-20) 2008-06-21 Santa Barbara, Galdakao Nekane Diez, Iraia Iturregi
Euskal Herria Euskal selekzioa 1 - 0 Eslovakia Eslovakia 2012-06-23 Anoeta, Donostia Arrate Orueta
Euskal Herria Euskal selekzioa 2 - 0 Irlandako Errepublika Irlanda 2014-05-10 Garmendipe, Azpeitia Naiara Beristain (2)
Euskal Herria Euskal selekzioa 1 - 1 Katalunia Katalunia 2014-12-27 Lasesarre, Barakaldo Nekane Diez
Estonia Estonia 0 - 5 Euskal Herria Euskal selekzioa 2015-05-23 TNTK Stadium, Tallinn Eunate Arraiza (2), Aintzane Encinas (2),
Nekane Diez
Katalunia Katalunia 1 - 1 (pen:Eus) Euskal Herria Euskal selekzioa 2015-12-26 Camp Nou, Bartzelona Naiara Beristain
Irlandako Errepublika Irlanda 2 - 1 Euskal Herria Euskal selekzioa 2016-11-26 Tallaght, Dublin Yulema Corres
Euskal Herria Euskal selekzioa 2 - 1 Txekia Txekiar Errepublika 2017-11-25 Ipurua, Eibar Erika Vázquez, Nahikari Garcia
Euskal Herria Euskal selekzioa 1 - 0 Argentina Argentina 2021-04-11 Zubieta, Donostia Yulema Corres
Euskal Herria Euskal selekzioa 0 - 0 Venezuela Venezuela 2021-04-11 Zubieta, Donostia
Euskal Herria Euskadi 3 - 0 Txile Txile 2022-12-20 Mendizorrotza, Gasteiz Nerea Eizagirre, Amaiur Sarriegi,
Ane Miren Martinez de Lahidalga
  • Irabazi: 5 partida
  • Berdindu: 3 partida
  • Galdu: 3 partida

Goleatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko apirilaren 11n jokaturiko partidako datuak barne.

Golak Jokalariak
3 Nekane Diez, Naiara Beristain
2 Eunate Arraiza, Aintzane Encinas, Yulema Corres
1 Gurutze Del Ama, Mari Paz Azagra, Vanessa Rodríguez, Eva Ferreira, Iraia Iturregi, Arrate Orueta, Erika Vázquez, Nahikari Garcia

Varela, Joseba Gotzon. (1998). Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia. Bilbo: Beitia ISBN 84-88890-52-4..

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gu ere bai
  2. (Gaztelaniaz)El Nervion 1916-06-05 Vasconia-Cataluña
  3. (Gaztelaniaz) Auñamendi Entziklopedia
  4. (Gaztelaniaz) Euskadiko Futbol Federakundearen webgunea
  5. (Gaztelaniaz)Mexikoko Futbol Federakundearen webgunea
  6. (Gaztelaniaz) infoeuskadi.net[Betiko hautsitako esteka]
  7. (Gaztelaniaz)www.elmundo.es
  8. (Gaztelaniaz) www.deportistadigital.com
  9. (Gaztelaniaz)www.infoeuskadi.net
  10. (Gaztelaniaz) ESPNdeportes.com
  11. (Gaztelaniaz)eitb24.com
  12. (Gaztelaniaz)www.deia.com
  13. (Gaztelaniaz)www.diariosigloxxi.com
  14. (Gaztelaniaz)www.elcorreodigital.com
  15. 165 futbolarik ateratako agiria. .
  16. Berria egunkarian agertutakoa[Betiko hautsitako esteka]
  17. Berria. (2023-11-13). «800 euskal kirolari pasa ere selekzioarentzat ÑEuskal Herria’ izenaren alde agertu dira» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-13).
  18. Gara. 2008-12-18[Betiko hautsitako esteka]
  19. EAJ: "Euskadik futbol selekzio propioa izatea nahi ez duten guztiek irabazi dute". UKberri.net[Betiko hautsitako esteka]
  20. (Gaztelaniaz) Estatutos de la FIFA
  21. Euskadiko Federazioak FIFAko eta UEFAko kide izatea eskatu du BERRIA, 2020-12-16an
  22. La FIFA también dice No a la Euskal Selekzioa DEIA, 2021-08-3an
  23. (Gaztelaniaz)noticiasdealava.com[Betiko hautsitako esteka]
  24. (Gaztelaniaz)www.20minutos.es
  25. esait.org[Betiko hautsitako esteka]
  26. (Gaztelaniaz)Brillante victoria del futbol Vasco sobre Cataluña en Montjuich, Heraldo de Madrid, 9/6/1930
  27. (Gaztelaniaz)Vasconia vence a Cataluña por 3-2, ABC 2/1/1931
  28. (Gaztelaniaz)Luz 1932-06-24 El Barcelona vence a la selección Vasca por 3-1
  29. (Gaztelaniaz)El Sol 1932-06-26 El Homenaje a Echeveste
  30. (Gaztelaniaz)La Gaceta del Norte 1936-01-12 Vascos y Montañeses
  31. (Gaztelaniaz)La Gaceta del Norte 1936-11-28 Selección Cántabra- Selección Vasca
  32. [Euskal Herriko Futbolaren Historia, Patxi Xabier Fernandez, 104. orr. ISBN 84-95261-33-2]
  33. [1], El Mundo Deportivo, 30/4/1937.
  34. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-05-10 El Equipo de Euzkadi perdió de justeza en Praga por 3 a 2
  35. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-05-13 La Selección de Vasconia empató en Toulouse con el Racing de Paris
  36. (Frantsesez)L'Humanité 1937-05-20 Par 3 a 2 Les Basques plus rapides battent le Racing pour la seconde fois
  37. (Frantsesez)Apres un match joué sous la pluie.... Rouge Midi 25/5/1937 Mais dimanche, c'est une lecon que les Basques ont donne.....
  38. (Frantsesez)L'Humanité 1937-05-31 Matches Amicaux
  39. (Polonieraz)Przeglad Sportowy 1937-06-10 Baskowie zwyciezaja Slask 4:3
  40. (Errusieraz)Youtube:1937 (24.06) Lokomotiv (Moscow USSR)-Basque(Spain)- 1-5 Friendly Match
  41. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-02 Los Vascos siguen triunfando en Rusia
  42. (Errusieraz)Youtube 1937 (27.06) Dynamo(Moscow USSR)-Basque(Spain)- 1-2 Friendly Match
  43. a b (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-26 Del Popocatepetl a Los Urales nuestros futbolistas triunfan
  44. (Ingelesez)Spartak Forever
  45. (Gaztelaniaz)En Kiew los Vascos han batido..... El Mundo Deportivo 21/7/1937
  46. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-07-28 La Selección Vasca triunfa en Georgia por dos a cero
  47. (Frantsesez)L'Humanité 1937-08-12 Les Footballeurs Basque battent l'equipe de Minsk par 6 butts a 1
  48. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-08 Con un Empate a dos se abrió la serie de futbol con la seleccion Vasca
  49. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-08 Mexico noviembre 7
  50. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1937-12-02 Los Vascos empatan con "America" y ganan por 2-1 al Necaxa
  51. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-11-22 Triumfo de los Vascos en Jalisco
  52. a b (Gaztelaniaz)[El Informador 1963-09-06, 5B]
  53. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-06 Pero a pesar de ella fueron vencidos por la mejor clase de los visitantes
  54. (Gaztelaniaz)[El Informador 1973-10-07 15B]
  55. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-13 Perdio 4 por 0 con los Vascos
  56. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1937-12-20 Mexico 19 de Diciembre
  57. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1938-01-22 En magnifico partido triunfan los vascos
  58. (Gaztelaniaz)La Vanguardia 1938-01-26 El equipo Vasco en Mexico
  59. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-03
  60. (Gaztelaniaz)La Vanguardia 1938-01-28 La actuacion de los Vascos en America
  61. (Gaztelaniaz)El Mundo Deportivo 1938-01-28 Por tres a uno ganó el equipo de Mexico a su temible rival
  62. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-24 Causó mala impresion en el juego sostenido frente al Centro Gallego
  63. [Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia, Joseba Gotzon. ISBN 84-88890-52-4]
  64. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-01-30 La Habana 30 enero
  65. (Gaztelaniaz)Eusko Etxea de Valparariso
  66. (Gaztelaniaz) .
  67. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-05-30 Habana Mayo 29
  68. .
  69. a b (Gaztelaniaz) .
  70. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-05 Necaxa perdió con la seleccion Vasca
  71. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-12 Notas Deportivas Condensadas
  72. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-09-19 La Seleccion Vasca ganó al España-Asturias
  73. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-03 La Seleccion de España-Asturias les ganó por 6-3
  74. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-17 Mexico 16 de octubre
  75. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-24 Mexico 23 de octubre
  76. (Gaztelaniaz)El Siglo del Torreón 1938-10-31 Mala suerte tuvieron los seleccionados
  77. (Gaztelaniaz)ElSiglo del Torreón 1939-06-19 Los Vascos y los Paraguayos en un empate a 4 goals
  78. (Ingelesez)American Tour of Atlético Corrales (Paraguay) 1939-40
  79. (Gaztelaniaz)ABC 1971-02-23 Los Catalanes vencieron a los Vascos en el Homenaje postumo a Gardeazabal
  80. (Gaztelaniaz)ABC 1978-03-02 Hoy en San Mames, Seleccion Vasca- Seleccion Sovietica
  81. Historia de la selección de fútbol de Euskadi.[Betiko hautsitako esteka]
  82. Euskal Selekzioak Korsikari irabazi dio penaltietan (1-1). 2016ko maiatzaren 28a. Eitb.com
  83. 14kirola. Euskal Selekzioa garaile, ‘Basque Country’ txapelketan | EHK. (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]