Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ángel María Villar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ángel María Villar

(2009)

Espainiako Futbol Errege Federakundearen presidente

1988 - 2017
José Luis Roca (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakÁngel María Villar Llona
JaiotzaBilbo1950eko urtarrilaren 21a (74 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta kirol-zuzendaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1961 / 1968
Galdakao Kirol Elkartea1968 / 1969181
Athletic1968 / 198136211
Getxo Kirol Kluba1969 / 19715613
Espainiako futbol selekzio amateurra1972 / 197210
Espainiako futbol selekzio nazionala1973 / 1979223
Euskal Herriko futbol selekzioa1978 / 198040
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
alboko atzelaria
Lateralitateaeskuina
Altuera1,79 metro
Jasotako sariak

FIFA: 31271 UEFA: 38094 Edit the value on Wikidata

Ángel María Villar Llona, (Bilbo, Bizkaia, 1950eko urtarrilaren 21a - ) euskal herritar futbolari ohi eta futbol buruzagi ohia da. Euskal Herriko futbol selekzioarekin ere lau aldiz jokatu zituen. Espainiako Futbol Federakuntzaren presidente, FIFAko presidenteorde eta UEFAko hirugarren presidenteordea izandakoa da. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean.

Hemeretzi urte zituela, kimikako ikasle zela, Bilboko Athletic futbol taldeak kontratatu zuen jokalari profesional gisa. Ikasketak bertan behera utzi zituen; baina hogeita hiru urterekin, berriro ikasten hastea erabaki zuen, zuzenbide karrera, kimikakoaren ordez. 1979an lortu zuen lizentzia eta harrezkero legelari gisa jardun zuen, beste bi legelarirekin batera. Gaztetan Galdakao eta Getxo taldeetan jokatu ondoren, 1970ean Bilboko Athleticen egin zuen debuta futbolari profesional gisa. Bere futbolari karrerako hemeretzi urteetatik hamaika talde horretan jokatu ditu; 1973ko Espainiako Errege Kopa irabazi zuen, eta 1997an txapeldunorde geratu ziren Kopan eta UEFAn. Espainiako selekzioarekin, berriz, 22 aldiz jokatu zuen, Ladislao Kubalaren esanetara gehienetan. 1978an Espainiar Futbolari Elkartearen sortzaileetako bat izan zen eta elkarteko lehendakariorde izatera iritsi zen. 1981ean, profesional gisa jokatzeari utzi zion urtean, Bizkaiko Futbol Federazioko lehendakari hautatu zuten, eta 1988an Espainiako Futbol Errege Federaziokoa. 1984tik aurrera federazio horretako Zuzendaritza Batzordeko kide izana zen. 1992an berriro hautatu zuten lehendakari beste lau urtetarako, eta karguan berretsi zuten ostera 1996an.

Jokalari Ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2024ko Maiatzak 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Errekopa Besteak Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Galdakao
Euskal Herria
DH 1968/69 18 1 - - - - - - - - - - 18 1
Denera 18 1 - - - - - - - - - - 18 1
Getxo
Euskal Herria
3. 1969/70 31 12 2 0 - - - - - - - - 33 12
DH 1970/71 23 1 - - - - - - - - - - 23 1
Denera 54 13 2 0 - - - - - - - - 56 13
Athletic
Euskal Herria
1. 1971/72 29 0 6 0 - - 2 0 - - - - 37 0
1. 1972/73 31 0 7 1 - - - - - - - - 38 1
1. 1973/74 30 1 2 0 - - - - 4 0 - - 36 1
1. 1974/75 34 1 6 1 - - - - - - - - 40 2
1. 1975/76 30 2 1 0 - - - - - - - - 31 2
1. 1976/77 32 1 6 1 - - 11 1 - - - - 49 3
1. 1977/78 28 0 2 0 - - 5 0 - - - - 35 0
1. 1978/79 29 2 5 0 - - 2 0 - - - - 36 2
1. 1979/80 32 0 7 0 - - - - - - - - 39 0
1. 1980/81 16 1 5 0 - - - - - - - - 21 1
Denera 291 8 47 2 - - 20 1 4 0 - - 362 11
Ibilbide osoan 363 22 49 2 - - 20 1 4 0 - - 436 25

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.