Itamar Franco
Itamar Augusto Cautiero Franco (Salvador de Bahia, 1930eko ekainaren 28a - São Paulo, 2011ko uztailaren 2a) jatorri italiarreko politikari brasildarra izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsas zabalean jaio zen eta Itamar deitu zioten jaiotako itsasontziaren izena Ita zelako eta mar itsasoan jaio zelako. Erabaki polemikoak hartzeagatik eta egin dezaketen kaltea ez neurtzeagatik izan da beti ezaguna, inguruko lagunek egiten zuena ondo neurtzen zuela esaten badute ere. Bere nortasunaren parte zen baita ere, bistako arrazoirik gabe, aldarte aldaketa nabariak jasatea.
Diktadura militarraren aurka borrokatu zen (1964tik 1985era herriaren gidaritza izan zuena, 1967tik 1971ra Juiz de Fora (Minas Geraiseko alkate prefektua izan zen, eta 1974an senatari hautatu zuten). Partiduaren barruan, Mugimendu Demokratiko Brasildarraren Alderdian, eragina azkar irabazi zuen.
1982an berriz senatari hautatu ostean, garaipenik gabe, Partidu Liberalaren (PL) gobernadore karguarekin saiatu zen.
1989an, Frankok PLa utzi eta PRNen (Partido da Reconstrução Nacional) barneratu zen, lehendakariordetzarako hautagaia izateko aukeratu zutelarik, Fernando Collor de Melloren atzetik. Collorrek 1989ko lehendakaritzarako hauteskunde orokorrak irabazi zituen, eta, horrek, 60ko hamarkadatik hautatutako lehen lehendakariordea bihurtu zuen Franco.
Brasilgo Lehendakaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1992ko irailean, Collorrek lehendakaritza alde batera uzten du ustelkeriari buruzko ikerketa batzuk direla-eta. Francok bitarte horretan lehendakari lanak egin zituen eta Collorrek behin betiko utzi zuenean lehendakari bihurtu zen 1994 arte.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Itamar Franco |