Humberto de Alencar Castelo Branco
Humberto de Alencar Castelo Branco (ũ'bɛʁtu dʒi alẽ'kaʁ kas'tɛlu 'bɾɐ̃ku ahoskatua; Fortaleza, 1897ko irailaren 20a - ibidem, 1967ko uztailaren 18a) brasildar militar eta politikaria izan zen. Brasilgo presidentea izan zen 1964tik 1967ra.
Rio de Janeiroko Eskola Militarrean ikasi zuen. Brasilgo Espedizio Indarrarekin egon zen Italiako frontean Bigarren Mundu Gerran. Brasilera itzultzean, Estatu Nagusiko Eskolako ikasketa-zuzendaria izan zen.
1964ko estatu kolpearen buruzagietako bat izan zen, João Goulart kargutik kendu eta Brasilgo Laugarren Errepublikarekin amaitu zuena. 1964ko apirilaren 15ean presidente karguaren zina egin zuen. Oposiziogileak zapaldu, alderdi politikoak debekatu eta konstituzio autoritario berri bat onartu zuen.
1967an Artur da Costa e Silvak ordezkatu zuen. Castelo Branco hegazkin istripu batean hil zen 1967ko uztailean.