Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Jean-Philippe Vassal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Philippe Vassal

(2017)
Bizitza
JaiotzaCasablanca1954ko otsailaren 22a (70 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Jasotako sariak

Jean-Philippe Vassal (Casablanca, 1954ko otsailaren 22a) frantziar arkitekto eta irakaslea da.

1980an Bordeleko arkitektura eta paisaiako goi-mailako eskola nazionalean graduatu ondoren, bost urte eman zituen Nigerren arkitekto eta hiri-planifikatzaile lanetan. 1987tik Lacaton & Vassal Arkitektura estudioa zuzentzen du Anne Lacatonekin, lehenik Bordelen eta 2000. urtetik Parisen. Estudioaren lana kostu txikiko eraikuntzan oinarritzen da.

Vassal irakasle bisitaria izan da Versaillesko Arkitektura Eskolan, Lausanako Eskola Politekniko Federalean, Berlingo Unibertsitate Teknikoan eta Berlingo Arteen Unibertsitatean.

2019an Europar Batasunak emandako Mies Van der Rohe arkitektura-sariaren irabazlea izan zen, eta 2021ean Pritzker Saria irabazi zuen Anne Lacaton lankidearekin batera.

Lanak (Lacaton & Vassal)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Maison de la Culture  du Japon ,1990, Quai Branly, Parísen
  • Floriacen Maison Latapie, 1993an
  •  Musee Archeologique la Saintes, 1995
  • Bordelen Lieu AUROC, 1996a
  • Arkitekturzentrumen Vienan kafea, Austria, 2001a
  • Arkitekturako Eskola Nantesen 2009ko
  •  Pierre Mendes-France Unibertsitatea, UFR Arteak eta Giza Zientzietan Grenoblen, 1995a eta 2001a
  • 2006ko Bordelen Pôle Universitaire des Sciences de Gestion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]