Jean d'Ormesson
Jean d'Ormesson (Jaiotza-izena: Jean Bruno Wladimir François-de-Paule Le Fèvre d'Ormesson ; Izengoitia: Jean d'O ; Paris, 1925eko ekainaren 16a - Neuilly-sur-Seine, 2017ko abenduaren 5a) frantses idazlea eta kazetaria izan zen.
Hainbat ministeriotako kabineteetan aholkulari karguak izan zituen, eta nazioarteko biltzarretako ordezkaritzetan lan egin zuen. 1950. urtetik aurrera, Unescoko filosofia eta giza zientzietako nazioarteko Batzordeko idazkari orokorra zen. Hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazioak egin zituen (NRF, Nef, Revue de Paris) eta Diogène aldizkariko zuzendari zen Roger Caillois hil ondorenetik. 1974-1977 bitartean Figaro egunkariko zuzendaria izan zen. 1971n eleberriaren saria eman zioten Frantziako Akademian. Erakunde horretako kide hautatu zuten 1973an. Bere lana maitasunari buruzko galdeketa da, eta baita denborari buruzkoa ere: bere familiari buruzko historiaren ondoren, Au plaisir de Dieu (1974), historia unibertsalari buruzko lan handiak egin ditu, Dieu, sa vie, son ouvre (1981, Jainkoa, bere bizitza, bere obra), Histoire du Juif errant (1990, Judu alderraiaren historia), La Douane de mer (1994, Itsasoko aduana), Presque rien sur presque tout (1996, Ia ezer ez ia guztiaren inguruan). Saiakera-lanen artean aipagarriak ditu: Au revoir et merci (1966, Agur eta eskerrik asko); Une autre histoire de la littérature française (1977, Literatura frantsesaren beste historia bat). Autobiografia bat egin zuen, Le vagabond qui passe sous une ombrelle trouée (1978, Eguzkitako zulodunaren azpian igarotzen den arlotea). Chateaubrianden biografia bat egin zuen, Mon dernier rêve sera pour vous (1982, Nire azken ametsa zuretzat izango da).
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'Amour est un plaisir (1956)
- Du côté de chez Jean (1959)
- Un amour pour rien (1960)
- Au revoir et merci (1966)
- Les Illusions de la mer (1968)
- La Gloire de l'Empire (1971)
- Au Plaisir de Dieu (1974)
- Le Vagabond qui passe sous une ombrelle trouée (1978)
- Dieu, sa vie, son œuvre (1981)
- Mon dernier rêve sera pour vous (1982)
- Jean qui grogne et Jean qui rit (1984)
- Le Vent du soir (1985)
- Tous les hommes en sont fous (1985)
- le Bonheur à San Miniato (1987)
- Album Chateaubriand (1988)
- Garçon de quoi écrire (con François Sureau, 1989)
- Histoire du juif errant (1991)
- Tant que vous penserez à moi (1992)
- La Douane de mer (1994)
- Presque rien sur presque tout (1995)
- Casimir mène la grande vie (1997)
- Une autre histoire de la littérature française (1997, 1998)
- Le Rapport Gabriel (1999)
- Voyez comme on danse (2001)
- C'était bien (2003)
- Et toi, mon cœur, pourquoi bats-tu? (2003)
- Une fête en larmes (2005)
- La Création du monde (2006)
- Odeur du temps (2007)
- Qu'ai-je donc fait (2008)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean d'Ormesson |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.