Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Jekaterina Zelenko

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Jekaterina Zelenko

Bizitza
JaiotzaKoroshchino (en) Itzuli1916ko irailaren 14a
HerrialdeaUkrainako Herri Errepublika
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
HeriotzaRomny Raion (en) Itzuli1941eko irailaren 12a (24 urte)
Hobiratze lekuaKursk
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria eta militarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAireko Indar Sobietarrak
Aireko indar
GraduaTeniente lehena
Parte hartutako gatazkakNeguko Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran

Jekaterina Ivanovna Zelenko edo Kateryna Ivanivna Zelenko (errusieraz: Екатерина Ивановна Зеленко, ukraineraz: Катерина Іванівна Зеленко; 1916ko otsailaren 23a - 1941eko irailaren 12a) Neguko Gerran eta Bigarren Mundu Gerran borrokatu zen hegazkinlari militar sobietarra izan zen. Ezaguna da, 1941eko irailaren 12an Sukhoi Su-2 bonba-hegazkin arinarekin Alemaniako Messerschmitt Bf 109 baten aurka jotzeagatik zazpi ehiza-hegazkin alemanek eraso egin ziotenean.

Sobietar Batasuneko Heroi titulua ez zuen 1990 arte jaso sobietar agintariek ez baitzuten honen berri izan gerra bukatu arte. Izan ere, bi hegazkinen hondakinak erori ziren hiria Ardatzako aliantzaren sodaduek hartu baitzuten sobietarrek Ekaterinaren heriotzaren berri izan aurretik.

Haurtzaroa eta gaztaroa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jekaterina Zelenko 1916ko otsailaren 23an jaio zen Errusiako Koroshchine herrian. Garai hartan Volinia eskualdea Errusiar Inperioan zegoen. Kursk herriko eskolan zazpi maila egin zituen eta gero bere amarekin Vorónezh-era joan zen non Vorónezh-eko bigarren mailako hegaldi-eskolan sartu zen. 1933ko urrian bertako hegaldi-klubean graduatu zen eta 1934an ohorezko gradua eman zioten Orenburg-eko Kliment Voroshiloven Hegaldi Eskola Militarrean.[1][2]


Graduatu ondoren, Kharkov-era bidali zuten, eta han 19. Bonba-hegazkin Arinen Brigadan aritu zen. 1936ko urtarriletik 1938ko apirilera arte, Kharkov-eko barruti militarreko 14. Eskuadroian esleitu zuten, eta horren ostean 4. Bonba-hegazkin Arinen Erregimentura bidali zuten. 1940ko otsailetik martxora, Neguko Gerran parte hartu zuen Polikarpov R-Z bat gidatzen 11. Bonba- hegazkin Arinen Erregimentuan. Gerran zehar zortzi hegaldi egin zituen, eta horietan etsaien artilleria- bateria bat eta munizio-biltegi bat suntsitu zituen. Horregatik, gerra amaitu ondoren, Bandera Gorriaren Ordena jaso zuen. [3][2]

Bigarren Mundu Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errusiako 2014ko posta-zigilua, Zelenko eta hegazkin erasoa ordezkatzen ditu

Alemanek Sobietar Batasunan indarrez sartu aurretik, zazpi hegazkin-erregimentutako pilotuak Sukhoi Su-2 bonba- hegazkin arina erabiltzeko prestakuntzan parte hartu zuen. [4]


Alemaniarren soldadu-inbasioaren ondoren, berrogei borroka-misio egin zituen (baita gauez ere) eta etsaien hegazkinen aurkako hamabi hegazkin-borrokatan ere parte hartu zuen.[5] Uztailean, Su-2 bonba-hegazkin arinen talde baten buru zela, etsaien berrogeita bost tanke, hogei automobil gogortu eta oinezko soldaduen batailoi bat suntsiketan parte hartu zuen. Gainera, taldekideen artean hildakorik ez egotea lortu zuten, garai hartan ohikoa ez zena.[2]


1941eko irailaren 12an, Lébedev kapitainarekin batera, Ukrainako ipar-ekialdeko Anastasievka herrixka aztertzeko hegaldi batean zebilenean, zazpi Bf-109k eraso egin zieten. Lébedev-en hegazkina ia berehala lurrera bota zuten arren, lurra hartzeko gai izan zen. Ekaterinak alemaniarren hegazkin bat suntsitzea lortu zuen bere munizio osoa erabiliz. Orduan, bere ondoan zaurituta zuen pilotukideari jausgailuz salto egiteko agindu ondoren, hegazkin etsai baten kontra jo zuen. Ekaterinak egindako eraso horren ondorioz, Messerschmitt Bf-109 hegazkina bitan zatitu zen errusiarrar hegazkinaren helizeak hegazkin alemanaren atzeko aldea jo baitzuen. Zelenko gidatzen ari zen Su-2ak eztanda egin zuen. Bertako biztanleek hegazkinen arteko erasoa bertakomikusi zuten eta beraiek Ekatarinaren gorputza identifikatu zuten.[2]


Hil ondoren, Sobietar Batasuneko Heroi titulua lortzeko izendatu zuten, baina borrokan desagertutzat jo zutenez eta militarrek. berak egindako hegazkin-erasoaren berri ez izateagatik, Leninen ordena kondekorazioa bakarrik jaso zuen. Sobietar Batasuneko Heroi titulua nekez ematen zitzaien borrokan desagertutako soldaduei, desertoretzat edo traiderotzat hartzen baitzituzten. Ez zuten Sobietar Batasuneko heroi izendatu bere heriotzaren arrazoia jakin eta bi hegazkinen hondakinak aurkitu zituzten arte. Gertatutakoa argitu ondoren, Mijaíl Gorbachovek 1990eko maiatzaren 5ean, titulua eman zion. [6][7]

Jekaterinaren senarra, Pavel Ignatenko, hegazkien arteko borroka batean ere hil zuten bi urte geroago. [8][9]

Kondekorazioak eta oroigarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ekaterina Zelenkoren monumentua Kursk (Errusia)
  • Sobietar Batasuneko heroina (1990eko maiatzaren 5a)
  • Leninen ordena kondekorazioa, bi aldiz (1941eko abenduaren 29a, 1990eko maiatzaren 5a)
  • Bandera Gorriaren Ordena (1940ko maiatzaren 9a)

Tamara Smirnovak 1971ko abenduaren 16an aurkitu zuen asteroide-gerrikoan dagoen asteroide bati Katyusha asteroidea

(1900) deitu zioten Ekaterinaren omenez .

Sobietar Batasuneko Heroi titulua eman baino lehen, Zelenkoren erretratua sobietar gutunazal batean agertu zen 1983an, eta 2014. urtean, Errusiako Federazioaren posta-zigilu bat egin zuten bere irudiarekin.[10][11] Errusian zein Ukrainan bere izena duten zenbait kale daude, baita bere omenez egindako hainbat monumentu eta estatua ere. [6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Simonov, Andrey; Chudinova, Svetlana (2017). Женщины - Герои Советского Союза и России (en ruso). Moscú: Russian Knights Foundation, Museum of Technology V. Zadorozhny. ISBN 9785990960701. OCLC 1019634607. 
  • Cottam, Kazimiera (1998). Women in War and Resistance: Selected Biographies of Soviet Women Soldiers. Newburyport, MA: Focus Publishing/R. Pullins Co. ISBN 1585101605. OCLC 228063546. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]