Joan Saxoniakoa
Itxura
Joan (alemanez: Johann Nepomuk Maria Joseph Anton Xaver Vincenz Aloys Franz de Paula Stanislaus Bernhard Paul Felix Damasus) (Dresden, 1801eko abenduaren 12a - ibidem, 1873ko urriaren 29a) Saxoniako Erresumako erregea izan zen 1854tik 1873ra.
1854an errege bihurtu zen bere anaia Frederiko Augusto II.a Saxoniakoaren ondoren. Bere erregealdian epailetza antolatu zen, trenbide sarea zabaldu zen eta merkataritza askatasuna sartu zen. Saxoniak Austriako aldean parte hartu zuen Austria-Prusia Gerran. Gerraren porrotaren ondoren Austria Iparraldeko Alemaniar Konfederazioan sartu zen eta 1871n Alemaniar Inperioan.
1822an Amalia Bavariakoarekin ezkondu zen eta bederatzi seme-alaba izan zituzten. Hil ondoren, Alberto semea izan zuen oinordeko.