Jon Alonso
Jon Alonso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1958ko azaroaren 18a (66 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta itzultzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Jon Alonso Fourcade (Iruñea, Nafarroa, 1958ko azaroaren 18a) euskal idazlea eta itzultzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Nafarroako Gobernuan itzultzaile lanetan dihardu. Hainbat komunikabidetan lankide da, Euskadi Irratiko Sormenari leiho saioan ere aritu da, baita hainbat mintegi eta lantegitan ere.[1] Idazle lanetan, Iruñeko Korrok literatur aldizkarian egin zituen lehen urratsak, beste hainbat idazleren gisan, hala nola Josetxo Azkona eta Mikel Taberna. José Saramagoren eta Julio Cortazaren lan bana euskaratu ditu. 1997an Joseba Jaka I. Literatura Beka eskuratu zuen, Camembert helburu eleberri-saiakera idazteko. 2007an, Argia aldizkarian idatzi zuen «Euskadi Sariak» artikulua, hainbat idazle eta itzultzailek Utikan Euskadi Sariak agiria sinatzeko pizgarria bihurtu zen. 2007an ere Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.[2]
Lanbas
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jon Alonsok sortutako pertsonai ezagunena Enekoitz Ramirez Lanbas dugu. Eleberri beltzaren tradizioan, Lanbas antiheroia dugu: etakide ohia, preso egondakoa, arte saleroslea eta lapurra, detektibe izan gabe ikertzaile lanetan aritzen da beti nahiko zorte txarrez. Orain arte hiru eleberrietan agertu da: Camembert helburu (1997), Zintzoen saldoan (2012) eta Hiri hondakin solidoak (2015). Lanbasen bidez, erabateko eszeptizismoaren ikuspuntutik, Alonsok kritika gogorrak eta, aldi berean, sarkastikoak egiten ditu.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1997an Camembert helburu Joseba Jaka I. Literatura Beka.
- 2006an Erretzaileen eremua lanagatik Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari jaso zuen.
- 2017an «Naparra» kasua irekia lanagatik Tene Mujika saria.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Katebegi galdua (1995, Susa)
- Hodei berdeak (2003, Susa)
- Zintzoen saldoan (2012, Txalaparta)
- Hiri hondakin solidoak (2015, Txalaparta)
- Carvalho Euskadin (2023, Susa)
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erretzaileen eremua (2006, Susa)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Idiaren eraman handia (1995, Euskaltzaindia-BBK)
- Agur, Darwin, eta beste arkeologia batzuk (2001, Pamiela)
- Beltzaren koloreak : nobela beltzari buruzko oharrak (2016, Susa)
Saiakera - nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Camembert helburu. Toulouse-Lautrec mende bat geroago (1998, EEF - Susa)
Nobela - rapsodia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal karma (2001, Susa)
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lisboako setioaren historia, Jose Saramago (1998, Ibaizabal)
- Antologia apetatsua, Julio Cortazar (2005, Txalaparta)
- Kometaren eraginpean, Jon Bilbao (2014, Txalaparta)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007an ere Erretzaileen eremua ipuin liburuagatik Espainiako Kritika Saria eman zioten.[4]
- Merezimenduzko Argia Saria (2021)[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ https://web.archive.org/web/20170419102413/http://www.berria.eus/albisteak/20049/jon_alonsok_eta_koldo_izagirrek_irabazi_dute_espainiako_kritikaren_saria.htm
- ↑ a b «Argia Sariak 2021» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
- ↑ «Argia Sariak 2021» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Jon Alonso», Literaturaren Zubitegia.
- Garbiñe Ubeda: Jon Alonsori elkarrizketa Berrian, 2024/08/10.