Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Jonathan Powell

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jonathan Powell

(2011)
Downing Street Chief of Staff (en) Itzuli

1997ko maiatzaren 2a - 2007ko ekainaren 27a
Bizitza
Jaiotza1956ko abuztuaren 14a (68 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaUniversity College, Oxford (en) Itzuli
St Edmund's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

Jonathan Nicholas Powell (1956ko abuztuaren 14 -) Tony Blair Erresuma Batuko Lehen Ministroa izan zen bitartean (1997tik 2007ra) bere kabineteko burua izan zen.

2010eko martxoan Euskal Herriko egoera politikoari buruz publiko egin zen Bruselako Adierazpena sinatu zutenen artean dago.

Jonathan Powellek 2011ko urriaren 17an parte hartu zuen Aieteko bake konferentzian , Donostian. Koffi Annan eta Europako beste 5 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (Bertie Ahern, Gro Harlem Brundtland, Pierre Joxe eta Gerry Adams), eta bertan ETAri borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.

John Frederick Powell Royal Air Forceko goi kargua izan zenaren seme, botere handiko familia batean jaio zen; Charles Powell bere anaia Margaret Thatcherren kanpo politikarako aholkularia izan zen.

Ikasketak Canterburyko Cathedral Choir School eta hiri bereko King's School delakoan hasita, geroago Historia Oxfordeko Unibertsitatean eta Pennsylvaniako Unibertsitatean egin zituen. BBC eta Granada Television telebistetan lan egin zuen 1979an Foreign Officen sartu baino lehen[1].

Erresuma Batuko Kanpo Harremanetarako ministerioan Hirugarren idazkari eta 1981ean Lisboarako Bigarren idazkari postua eman zioten. Bere hurrengo ardurak Estokolmon (1986, UKDEL CDE) eta Vienan (urte bereko irailean, UKDEL CSCE) bete zituen[2].

Tony Blairrekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Washingtonen zebilela zerbitzua diplomatikoa utzi eta 1995ean orduko Oposizioaren liderra zen Tony Blairrek deituta berarekin lanean hasi zen. 1997an Alderdi Laboristak hauteskundeak irabazi eta gero goi mailako ardurak hartu zituen Alastair Campbellekin batera.

Agintean egondako lehen urteetan burutu zituen funtsezko lanen artean Irlandako bake prozesua izan zen; Ostiral Santuko Hitzarmena lortzeko bidean kolaboratu zuen. Gobernu autonomoaren eraketa posible egin zuen bilakaeraz liburu bat idatzi zuen 2007an, Great Hatred, Little Room: Making Peace in Northern Ireland, Random House argitaletxeko adarra den The Bodley Headek Londresen aterata; liburuan aurreko urteetan porrot egin zuen Euskal Herrian bizi den gatazkarako negoziazio saiakera ere aztertzen du; Jesus Egigurenekin adibidez harreman zuzenak izan ditu[3].

Blair Lehen Ministroa izan zen denbora osoan[4] gai oso desberdinetan bere aholkularirik preziatuenetakoa izan zen[5]. Cash for Honours ("Sosak ohoreentzat") deitu zen eskandalu politikoaz poliziak birritan galdekatu zuela uste da[6].

2008ko martxoan IRArekin egin bezala Al Kaida eta talibanekin negoziatzeko aholkua eman zien zenbait gobernuri. Foreign Office ideia horren aurka atera zen[7].

2010eko urtarrilaren 18an Erresuma Batuak Irakeko Gerran izan zuen ardurak ikertzeko batzordearen aurrean deklaratu zuen[8]; bi hilabete geroago Euskal Herrian bizi den gatazka politikoari irtenbide baketsua eman nahian argitaratutako Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetako bat izan zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]