Jordi Rebellón
Jordi Rebellón | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jordi Rebellón López |
Jaiotza | Bartzelona, 1957ko otsailaren 15a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Madril, 2021eko irailaren 8a (64 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea eta telebista-aktorea |
Jordi Rebellón López (Bartzelona, 1957ko otsailaren 15a – Madril, 2021eko irailaren 8a) zinema, telebista eta antzerkiko aktore katalana izan zen, nagusiki gaztelaniaz lan egin zuena. Bereziki ezaguna izan zen Espainian Rodolfo Vilches doktorearen rola gorpuzteagatik Telecinco kateko Hospital Central telesailean.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Aktore Eskolan ikasi zuen. Eskola horretan, interpretazioaz gain, kantu-, dantza- eta ahots-eskolak jaso zituen.[2]
Telebista eta antzerkian egin zuen lan batik bat, Barrio Sésamo haurrentzako saioko bi ataletan egin zuen telebistako debuira. 1997an, Natalie Imbrugliaren Big Mistake abestiaren bideoklipean agertu zen. Ángel Valverderen pertsonaiari esker ospe gehiago lortu zuen, Emilio Aragónek zuzendutako Médico de Familia telesailean.[3][4] Eta ondoren, bere rol ospetsuena etorri zen, Vilches doktorearena.
Beste telesail hauetan ere parte hartu zuen: Amar es para siempre (2013-2014) Luis Ardanza biokimikaria interpretatuz, Sin identidad (2014/2015), Cuéntame cómo pasó (2015/2016) eta Mercado central (2020-2021).[5][6]
Aktoreak iktus bat izan zuen 2021eko irailaren 7an arratsaldean. Jarraian garuneko isuri baten ondorioz hil zen.[7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Telesaila | Pertsonaia | Katea | Oharra(k) |
---|---|---|---|---|
1995 | Barrio Sésamo | Alkatea | TVE | |
1995 | Makinavaja | Sargento Oroño | ||
1996 | Estacio d'enllaç | Terol komisarioa | TVC | Atal 1 |
1997 | Sitges | Enrique Guzmán | Atal 1 | |
1998-1999 | Médico de familia | Ángel Valverde | Telecinco | 14 atal |
1999 | Petra Delicado | Enrique Tarazona | Atal 1 | |
2000-2007;
2009-2012 |
Hospital Central | Dr. Rodolfo Vilches | 256 atal | |
2008 | Fago | Mateo Ibarra | TVE | 3 atal |
2013-2014 | Amar es para siempre | Luis Ardanza | Antena 3 | 74 atal |
2014-2015 | Sin identidad | Francisco Jose Fuentes | 15 atal | |
2015-2016 | Cuéntame cómo pasó | José Ignacio | TVE | 21 atal |
2017 | Treufoc | Antonio Niu | IB3 | 2 atal |
2018 | Servir y proteger | Adolfo Ocaña | TVE | 9 atal |
2020-2021 | Mercado Central | Fernando Luján | 40 atal |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filma | Zuzendaria | Urtea |
---|---|---|
El complot dels anells | Francesc Bellmunt | 1988 |
La señora del Oriente Express | Franco Lo Cascio | 1989 |
La telaraña | Antoni Verdaguer | 1990 |
El largo invierno | Jaime Camino | 1992 |
La fiebre del oro | Gonzalo Herralde | 1993 |
Mal de amores | Carlos Balagué | 1993 |
Ni un pam de net | Raimon Masllorens | 1993 |
Adiós Tiburón | Carlos Suárez | 1996 |
GAL | Miguel Courtois | 2006 |
Enloquecidas | Juan Luis Iborra | 2008 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jordi Rebellón, el 'doctor Vilches', deja 'Hospital Central'. .
- ↑ Jordi Rebellón: "Soy un actor visceral, no me gusta el método". .
- ↑ Encuentros digitales: Jordi Rebellón. .
- ↑ 'Médico de familia': hace 25 años el buenismo les empezó a hacer millonarios. .
- ↑ ordi Rebellón: «Mi personaje en “Amar es para siempre” es totalmente diferente a los que he interpretado últimamente». .
- ↑ Jordi Rebellón (el doctor Vilches), casero de los Alcántara en Cuéntame como pasó. .
- ↑ Zuazo. Muere Jordi Rebellón, conocido por su papel del doctor Vilches en 'Hospital central'. .