Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

José Luis Larrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Larrea» orritik birbideratua)
José Luis Larrea

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailburua

1991ko otsailaren 7a - 1993ko otsailaren 24a
Alfonso Basagoiti
Bizitza
JaiotzaElgoibar1956ko martxoaren 11 (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

José Luis Larrea Ximenez de Bikuña (Elgoibar, 1956ko martxoaren 11) gipuzkoar politikari eta ekonomialaria da.[1]

Donostiako ESTEn ikasi ondoren, bertan irakasle moduan aritu zen.

1980an Eusko Jaurlaritzan eta 1985ean jada sailburuordea zen. 1991n, José Antonio Ardanza lehendakari zela, Ogasun eta Finantza Sailburu izendatu zuten. Bere agintaldian "opor fiskalak" zabaldu ziren.[2]

Handik enpresa mundura pasa eta Ibermáticako presidentea izan zen. Hasieran Euskaltel enpresako presidentea ere izan zen (1996-1999), Ardanza lehendakari ohiak ordezkatu arte.[3] 2013an, bertan 18 urte igaro ondoren, Ibermáticako presidentzia utzi zuen. Egun, Orkestra. Basque Institute of Competitiveness, Deustuko Unibertsitateko elkartea, zuzentzen du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]