Fernando Buesa
Fernando Buesa Blanco (Bilbo, 1946ko maiatzaren 29a - Gasteiz, 2000ko otsailaren 22a) ETAk hildako euskal herritar politikaria izan zen.
Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fernando Buesa Bilboko ospitale batean jaio zen 1946an. Orduan familia Mundakan bizi zen, bere aita, Narciso Buesa Buesa, Bermeotik Sukarrietarako trenbidearen ingeniari izan baitzen. Urte bete eman zuen Mundakan eta Gernikara joan zen bizitzera gero, han hamar urte bete arte bizi zen. Gernikan bizi ostean Gasteizera aldatu zen familia.[1]
Ibilbide politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere ibilbide politikoa Euskal Kristau Demokrazian hasi zuen, baina ondoren Euskadiko Alderdi Sozialistara pasa zen. 1983tik 1987ra Gasteizko udaleko zinegotzi izan zen, baita bere alderdiaren Antolakuntza Idazkari ere. Arabako ahaldun ere izan zen 1979tik 1983ra, eta Ahaldun Nagusi 1987tik 1991era. 1990etik 1994ra Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu izan zen, baita lehendakariorde ere Jose Antonio Ardanza lehendakari zen aldi horretan. Garai hartan istilu ugari izan zituen ikastolen eta euskararen aldeko higikundeekin. Euskal kutsuko sozialismoaren aurka agertu zen beti Buesa, eta Eusko Legebiltzarrean ere 1998ko hauteskundeetan legebiltzarkide hautatu zuten berriz ere eztabaida ugari izan zituen alderdi abertzaleetako ordezkariekin.
Zuzenbide ikasketak burutu zituen Madril eta Bartzelonan eta hainbat kargu politiko izan zuten udal, probintzia eta erkidego mailan. ETAren mehatxupean zegoenez, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren babespean zegoen. 2000 urteko otsailean Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko campusean oinez zebilela, ETAk bonba-auto bat lehertu zuen Buesa eta bere bizkartzaina (ertzain arabarra zena) hil zituen. Horregatik bere omenez, Saski Baskoniaren pabilioiak Fernando Buesa Arena izena hartu zuen ordura arteko Araba Arena izena ordezkatuz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Lehena |
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako Lehendakariordea 1991ko urriaren 4a - 1995eko urtarrilaren 4a |
Ondorengoa Karguaren ezabapena (Gerora, Idoia Mendia, Bigarren Lehendakariorde bezala) |
Aurrekoa Inaxio Oliveri |
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua 1991ko urriaren 4a - 1995eko urtarrilaren 4a |
Ondorengoa Inaxio Oliveri |
Aurrekoa Juan Maria Ollora |
Arabako Ahaldun Nagusia 1987ko uztailaren 17a - 1991ko uztailaren 17a |
Ondorengoa Alberto Antsola |
Eusko Jaurlaritza (1991-1995) | ||
---|---|---|
Jose Antonio Ardanza (Lehendakaritza) |
- 1946ko jaiotzak
- 2000ko heriotzak
- 2000ko hilketak
- Bizkaiko politikariak
- PSE-EEko politikariak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburu ohiak
- Arabako ahaldun nagusiak
- ETAk hildakoak
- Bilbotarrak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak II. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak III. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IV. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian
- Gasteizko zinegotziak
- Arabako politikariak
- Gasteiztarrak
- Mundakarrak
- Gernikar-lumotarrak
- Gasteizen hildakoak
- Santa Isabel hilerrian lurperatutakoak