Juan Cueto
Juan Cueto | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legutio, 1881eko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1937ko ekainaren 25a (56 urte) |
Heriotza modua | heriotza zigorra: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Gradua | koronel |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Juan Cueto Ibáñez (Legutio, 1881eko maiatzaren 20a - Bilbo, 1937ko ekainaren 25a) arabar militarra izan zen, Gerra Zibilean koronela izandakoa.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Lurreko Armadan, infanterian, hain zuzen ere, sartu eta mugazain bilakatu zen.[2] Hargin beltza ere izan zen.[3]
1936ko uztailean, Gerra Zibila piztu zenean, lotinant koronel zen Manuel Azañaren Errepublikako Lehendakariaren Etxe Militarrean.[2] Urriaren 10ean Bilbora joan eta hilaren amaiera arte Azaña batailoiko buruzagi bilakatu zen, batailoia Asturiasa joan zen arte. Legutioko guduan (azaroaren 30etik abenduaren 23raino) sartaldetik eraso zuen bigarren zutabea zuzendu zuen. Ez zuen lana ondo bete eta abenduaren 10ean Vidalek ordezkatu zuen. Cueto Bilbon geratu zen langune barik.
Iparraldeko frontean geratu eta, 1937ko ekainaren 16an matxinoek Bilbo hartzekotan zeudela, koronel izendatu eta sektore baten agintea eman zioten. Hiria hiru egun geroago erori eta Cueto atxilotu zuten.[2] Hilaren 19 edo 20an, auzitegi militar batek epaitu eta ekainaren 25ean hilerriaren horman fusilatu zuten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Herrera, José Díaz. (2005). Los mitos del nacionalismo vasco: de la guerra civil a la secesión. Planeta, 262 or..
- ↑ a b c Alpert, Michael. (2013). The Republican Army in the Spanish Civil War, 1936–1939. Cambridge University Press, 329 or..
- ↑ Paz Sánchez, Manuel de. (2004). Militares masones de España: diccionario biográfico del siglo XX. Centro Francisco Tomás y Valiente, 129 or..
- ↑ Egaña, Iñaki. (2009). Los crímenes de Franco en Euskal Herria, 1936-1940. Txalaparta, 143 or..