Juanes
Juan Esteban Aristizábal Vásquez (Carolina del Príncipe, Antioquia, Kolonbia, 1972ko abuztuaren 9a ), Juanes ezizenez ezagunagoa, pop eta rock abeslari eta musikagile kolonbiarra da. Aitaren aldetik euskal jatorria du, konkretuki oiartzuarra zen aitaren familia. Oiartzungo Iturriotz auzoan dagoen 'Aristizabal' sagardotegia bere arbasoena zen.[1]
Hamabost urte zituela Ekhymosis Heavy metal taldea sortu zuen. 1998an taldea utzi eta bere bakarlari karrera hasi zuen. 2000an Fíjate Bien debut albumarekin hiru Grammy latino irabazi zituen. Handik hona beste lau disko atera ditu eta 14 milioi ale baino gehiago saldu mundu osoan. Hamazazpi Grammy latino eta Grammy bat jaso ditu. XXI. mendeko abeslari latino arrakastatsuenetako bat da.[2][3]
2009an Aldapeko euskal herri kantua grabatu zuen, Kepa Junkeraren Kalea diskoan[4].
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekhymosisekin
- 1988 - Nunca nada nuevo
- 1989 - Desde arriba es diferente
- 1991 - De rodillas
- 1992 - Niño gigante
- 1994 - Ciudad pacífico
- 1995 - Amor bilingüe
- 1996 - Unplugged
- 1997 - Ekhymosis
Bakarlari
- 2000 - Fíjate Bien
- 2002 - Un día normal
- 2004 - Mi sangre
- 2007 - La vida... es un ratico
- 2010 - P.A.R.C.E.
- 2014 - Loco de amor
- 2017 - Mis planes son amarte
- 2019 - Más futuro que pasado
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez) Juanes to Twitter in Cuba Despite Exiles By Alfredo Prieto, Havana Times, August 26, 2009
- (Gaztelaniaz) Official Universal Music Latino Website
- (Gaztelaniaz) Mi Sangre Foundation website
- (Ingelesez) Music Rooms: Elkarrizketa Juanesekin