Kabiar
Itxura
Kabiar | |
---|---|
arrain plater eta arraba | |
Materialak | arraba sodio kloruroa |
Historia | |
Honen produktua | Gaizkata |
Kabiarra (persieraz: خاویار, khāviār) gaizkataren arraba gazituekin egindako kontserba da. Hoberenak Itsaso Beltzekoak eta Kaspiarrekoak dira (Beluga, Ossetra eta Sevruga). Mota horiek, kalitatearen arabera (dasta, neurria, trinkotasuna eta kolorea), kilogramoko 7.000 € eta 12.000 € arteko prezio izatera irits daitezke (2011n)[1] eta gourmet eta goi sukaldaritzari lotutako kutixiak dira.
Kabiar motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beluga kabiarra: Kaspiar itsasoan bizi den Huso huso espeziearena da. Urriena eta ospetsuena da. Arraba grisak eta handiak dira, ilarraren neurrikoak.
- Ossetra kabiarra: Acipenser gueldenstaedtii eta Acipenser persicus espeziena. Arrabak belugarenak baino txikiagoak eta argiagoak dira.
- Sevruga kabiarra: Acipenser stellatusen arrabak.
- Almas kabiarra (errusieraz, алмаз izenak «diamantea» esan nahi du): argia da, Huso huso albinoen arrabekin egindakoa. Munduko garestiena da: 18.000- 29.000 €/kg (2009an).[2]
- Haztegietako kabiarra: Acipenser baerii (Ossetraren antzeko zaporea), Acipenser transmontanus (Sevrugaren antzeko zaporea), Acipenser gueldenstaedtii (Bulgaria, Txina eta Israelen hazten da) eta Acipenser nacarii (Granadan hazten da[3]) espezieak erabiltzen dira.
Beste arrain batzuen arrabak, izokin, zikloptero edo korrokoienak esate baterako, kabiarraren ordezkoak egiteko erabiltzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joana MENDIBURU: «Hurbileko kabiarra, ezezaguna eta urria», 7K, 2002-12-01.
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |