Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Karlos Izukaitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos Izukaitza

monarka

Bizitza
JaiotzaDijon1433ko azaroaren 10a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaNancy1477ko urtarrilaren 5a (43 urte)
Hobiratze lekuaAndre Mariaren eliza (Brujas)
Heriotza moduaborrokan hilda: guduan hila
Familia
AitaFilipe III.a Borgoinakoa
AmaElisabet Portugalgoa
Ezkontidea(k)Catherine of France, Countess of Charolais (en) Itzuli  (1440 (egutegi gregorianoa) -
Isabella of Bourbon (en) Itzuli  (1454ko urriaren 30a (egutegi gregorianoa) -
Margaret of York (mul) Itzuli  (1468ko uztailaren 3a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaValois leinua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Jasotako sariak

Musicbrainz: 383b49d9-e1ce-4655-baee-76a64c8cc487 Discogs: 1151372 Find a Grave: 6494 Edit the value on Wikidata

Karlos Valois-Borgoinakoa (frantsesez: Charles de Valois-Bourgogne; Dijon, Borgoina, 1433ko azaroaren 10 edo 11Nancy, Lorrena, 1477ko urtarrilaren 5a), izengoitiz Karlos Izukaitza (frantsesez: Charles le Téméraire) deitua, Borgoinako dukea izan zen 1467-1477 bitartean[1].

Karlos umea Filipe Onbera aitarekin. Rogier van der Weydenen miniatura, 1447–1448

Filipe Onbera eta Elisabet Portugalgoaren semea zen. Arreta handiko heziketa eman zioten; idazle klasikoak ongi ezagutzen zituen, bost hizkuntzatan mintzatzeko gauza zen, eta musika zein olerkiak ontzen zituen. Gorputz ariketak (borroka, ehiza, ekitazioa) ere maite zituen[2].

Artean Charolaisko kondea zela[3], erantzukizun handiak hartu zituen. 1452an bortizki zapaldu zuen Ganteko flandriar matxinada. 1465ean, aita eri zegoelarik, bere gain hartu zuen dukerriaren gidaritza. Urte horretan bertan, Luis XI.a Frantziakoaren aurkako koalizio baten buru izan zen; Montlhéryko guduan borrokatu eta Paris setiatu ostean, Somme aldeko hiriak berreskuratu zituen (Pikardiako Amiens, Abbeville, Guînes eta Saint-Quentin), eta baita Boulogne ere. 1466an gogor erreprimitu zituen Lieja eta Dinanteko matxinadak[4].

Filipe Onbera 1467ko ekainaren 15ean hil zen, eta Karlosek jarauntsi zituen borgoinar jabegoak. Iparraldean Pikardia, Artois, Flandria, Hainaut, Brabante, Namur, Holanda, Zeelanda, Linburgo eta Luxenburgo, gehi Liejako eliz jaurerria, zeuzkan. Hegoaldean, eta aurrekoetatik bereizirik, Borgoinako Dukerria, Borgoinako Konderria eta Nevers zein Mâcongo konderriak[2].

Valois-Borgoinako etxearen jabegoak Karlosen Izukaitzaren agintaldian

1468ko uztailean Eduardo IV.a Ingalaterrakoaren arreba Margaritarekin ezkondu zen. Horiek horrela, Luis XI.a beldur zen Borgoina eta Ingalaterrak haren aurka bat eginen zutela, eta 1468ko urrian Karlosekin batzartu zen Péronnen. Bi agintariak negoziatzen zeudelarik, Karlosek jakin zuen liejarrak matxinatu berriak zirela, Frantziako erregearen isileko laguntzarekin. Karlosek, sumindurik, Luis XI.a lau egunez eduki zuen Péronnen, eta hitzarmen bat sinarazi zion. Ondoren, Liejara eraman eta erreboltaren errepresioa ikustera behartu zuen. Borgoinarrek hiria erasoz hartu eta liejarrak sarraskitu zituzten. Péronneko Hitzarmenak agintzen zuen urtebeteko su-etena amaitu zenean, erregeak traidoretzat salatu zuen Karlos, eta 1471ean Somme aldeko hirietako batzuk hartu zituen. Dukeak Frantzia inbadituz erantzun zuen; Neslez jabetu eta biztanleak masakratu zituen, baina ezin izan zituen Beauvais eta Rouen hartu[4].

1469an, Sigismundo Austriakoak Ferretteko Konderria, Alsaziako Landgraverria eta hiri batzuk saldu zizkion, beti ere, lurralde horiek berrerosteko eskubidea atxikiz[4]. Bestalde, bere botere politiko eta militarra sendotzeko asmoz, armada berrantolatu, administrazioa zentralizatu eta, 1473an, parlamentua eta kontu auzitegia sortu zituen, biak Malinasen[2]. Haren desirarik handiena, ordea, Borgoina erresuma independente bilakatzea zen; lortzekotan egon zen, baina Frederiko III.a emperadoreak, Karlos errege koroatu behar zuenak, atzera egin zuen azken momentuan (1473ko irailean)[4].

1474tik aurrera gatazka ugari izan zituen: Sigismundo Austriakoak Alsaziako jabegoak berrerosi nahi izan zituenean, Karlosek uko egin zion saltzeari; bestalde, Peter von Hagenbach bailearen gobernu txarra zela-eta, Alsazia matxinatu zitzaion eta, Luis XI.ak akuilaturik, Bernak eta gainerako suitzar kantonamenduek gerra deklaratu zioten. 10 hilabetez, 1474ko uztailetik 1475eko ekainera, Neuss Hiri Askea setiatu zuen, baina ihes egin behar izan zuen Armada Inperiala hurbildu zenean. 1475eko azaroan Nancy hartu zuen, Renato II.a Lorrenakoak beretua zuena, eta handik suitzarren aurkako erasoaldia abiatu zuen. Suitzarrek bi aldiz garaitu zuten: Grandsonen (1476ko martxoan) eta Murtenen (1476ko ekainean). Nancyra itzuli behar izan zuen, berriz ere Lorrenako dukearen esku baitzegoen, eta bertan hil zen 1477ko urtarrilaren 5ean[4].

Ezkontzak eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz genealogikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Charles the Bold Global.britannica.com
  2. a b c Gómez Álvarez, Bernardo. Carlos el Temerario, Duque de Borgoña (1433-1477). mcnbiografias.com (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
  3. Charolaisko konde zen Borgoinako Dukerriko oinordekoari ematzen zitzaion titulua
  4. a b c d e Poupardin, René. Charles (Duke of Burgundy). in: 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 5. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-03-17).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos Izukaitza Aldatu lotura Wikidatan