Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kluster

Wikipedia, Entziklopedia askea

Enpresa-klusterraren definizioa, elkarri konektatutako negozioen, hornitzaileen zein zerbitzu-emaileen, eta arlo espezifiko baten jarduten duten erakunde espezializatuen kontzentrazio geografikoa da. Klusterren bidez helburua produktibitatea handitzea da, enpresek nazio mailan eta mundu mailan hobeto lehia dezaten.

Kluster egitura bat
Kluster egitura bat

Enpresa-kluster terminoa, edo industria-klusterra, lehiaketa-klusterra edo Portereko klusterra ere deitzen dena, Michael Porter-ek The Competitive Advantage of Nations (1991) izeneko liburuan[1] aurkeztu eta jendarteratu zuen. Harrez gero, klusterren garapena gobernu programa askoren ardatz bilakatu da. Ekonomialariek aglomerazioaren ekonomia gisa aipatzen duten azpiko kontzeptua, Alfred Marshallen 1890eko lana da.

Michael Porterrek aldarrikatzen du klusterrek lehiakortasuna hiru modutara eragiteko gaitasuna duela[2]: klusterreko enpresen produktibitatea handituz, eremuko berrikuntza bultzatuz eta arloko negozio berriak bultzatuz. Porterren arabera, ekonomia global modernoan, abantaila konparatiboa - hala nola kokaleku jakin batzuek hornidura bereziak dituztelako (adibidez, portua, eskulan merkea, etab.) sarrera kostu handiak gainditzeko- ez da hain garrantzitsua. Gaur egun, abantaila lehiakorra garrantzisuagoa da[3], hots, enpresek nola erabiltzen dituzten etengabeko berrikuntza eskatzen dituzten inputak. Porterrek argudiatzen du jarduera ekonomikoak jarduera sozialetan txertatuta daudela, itsasgarri sozialek klusterrak lotzen dituztela. Finean, berrikuntza nabarmenagoa egiten dela pertsonen arteko sare indartsuagoak dituzten komunitateetan.[4]

Enpresa-klusterrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean antzeko beste enpresa batzuekin egiten dituzte multzoak[5], eremu geografiko definituan, merkatu eta teknologia berdintsuak konpartitzen dituztenak, eta baita langileen trebetasun beharrak. Sarritan erosle-saltzaileen arteko harremanak lotzen dituzte.

Zergatik sortzen diren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarlanean aritzeak produktibitatea handitzen dietelako, beren esparruko enpresek hobeto lehiatzeko. Klusterrek normalean azpiegitura, hornitzaile eta banaketa sareak partekatzen dituzten industria edo teknologia arloko enpresak hartzen dituzte barnean[6].

Klusterren estrategia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klusterrak lehian dauden eta kolaboratzen duten enpresen kontzentrazio geografikoak direnez, berrikuntza gehiago lortzeko eta batez besteko soldata handiagoa erdiesteko helburuak dituzte. Klusterrean oinarritutako garapen ekonomikorako estrategiak klusterren errendimendua hobetzeko diseinatutako esku-hartzeak dira,  klusterreko enpresen behar komunei aurre eginez.

Klusterizazioaren onurak informazio arloan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informazio arloan, klusterizaziorako inteligentzia zerbitzariek eskuragarritasunaren abaintaila eskaintzen dute. Kluster bateko zerbitzari batek huts egiten badu, klusterreko beste edozein zerbitzarik lan karga hori jaso dezake. Horrek denbora eta informazio baliotsua galtzea ekiditzen du.

Ekoizpen klusterrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalitate handiko produkzio linea batek zerbitzari, lan estazio, edo bestelako hardware sorta ugari eraiki eta probatzea ahalbidetzen digu, produkzio akatsak ezabatuz eta osagai akastunak identifikatuz[7].

Pertsonen klusterrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonen artean hobetzeko lehia sortzen da, eta horrek enpresak ontzera bultzatzen ditu. Elkarrekin lan egiten duten profesional trebeek, euren arteko sareak eratzeko joera dute[8]. Erakundeek, unibertsitateak barne, funtzio garrantzitsua dute sare hauek eratzeko eta sortzeko, eta horrek ezagutza partekatzea bultzatzen du eta kapital soziala handitzea.

Kluster motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposizioaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian erakundeen arteko sareen kontzeptua eta Erresuma Batuko klusterren garapenaren ondoren; askok uste dute lau metodo egon daitezkeela kluster bat identifikatzeko:[9]

  • Sektoreko klusterrak, merkataritza-sektore berean, beste batzuekin batera jarduten duten negozioen multzoa,
  • Kluster horizontala, negozioen arteko konexioak baliabideekin partekatzeko, adibidez, ezagutzaren kudeaketa, eta
  • Kluster bertikala, hau da, hornidura-katearen klusterra[10].

Abantaila konparatiboaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutza mota desberdinetan oinarritutako negozio kluster mota ugari ezagutzen dira:

  • Teknologia handiko klusterrak. Kluster hauek teknologia handietara daude bideratuta, ezagutzaren ekonomiara egokituta, eta normalean parte hartzen dute unibertsitate eta teknologi zentro ezagunak. Adibide garbiena Silicon Valley da.[11]
  • Ezagutzan oinarritutako kluster historikoak -Urteetan ezagutzan abantaila mantentzen duten jarduera ekonomiko tradizionalagoetan oinarrituta daude. Adibidez Londreseko finantza-citya.
  • Faktore hornikuntzako klusterrak - Posizio geografikoarekin lotura izan dezaketen abantaila konparatiboa delako sortzen dira. Adibidez, Frantzian zenbait eskualde, hala nola, Borgoina.
  • Kostu baxuko fabrikazio klusterrak. Normalean garapen handiko bidean dauden herrialdeetan sortu dira industria jakin batzuetan, hala nola automobil ekoizpena, elektronika edo ehungintza. Adibidez, Mexikon Guadalajara[12].
  • Ezagutza zerbitzuen klusterrak - Kostu baxuko fabrikazio klusterrak bezala, kluster hauek normalean garapen bidean dauden herrialdeetan sortu dira. Kostu baxueneko trebetasunak eta espezializazioak eskuragarri izatearen ezaugarriek: software garapena, ingeniaritza laguntza, zerbitzu analitikoak, etab. Adibidez, Bangalore, Indian.[13]

Prozesuaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klusterra identifikatu, definitu eta deskribatzeko prozesua ez dago estandarizatuta. Banakako ekonomia aholkulariek eta ikertzaileek beren metodologiak garatzen dituzte. Klusterren analisi guztiak tokiko eta eskualdeetako enplegu ereduen ebaluazioan oinarritzen dira. Adibidez klusterren eta industriaren aglomerazioaren inguruko datu estatistikoak eskaintzen dituzten datu-base aipagarriak honakoa dira:

  • Mapping Project Klusterra (AEBetan), Harvard Business School-eko Estrategia eta Lehiakortasunerako Institutuak zuzentzen duena
  • Europako Behatokia Klusterreko (Europarentzat) Stockholm Estatuko Ekonomia Eskolako Estrategia eta Lehiakortasun Zentroak kudeatzen duena.

Euskal Herriko klusterrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Klusterren politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadaren hasieratik, euskal enpresa nagusiak erakunde sektoreak sortzen hasi ziren. Sektoreko enpresekin eta hornitzaileekin lankidetza teknikoa eta komertziala bultzatu zuten eragileak bihurtu ziren, eta nazioarteko azoka eta foro mota guztietan presentzia bultzatu eta babestu zuten. Azken batean, euskal industria politikaren tresnak bilakatu ziren, eta enpresen lankidetzan erantzunak artikulatzeko oinarrizko elementuak.

Kudeaketa ikuspegi berria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere helburua kideen artean lankidetza sustatzea da, kluster bakoitzaren erronka estrategikoei aurre egitean, enpresa txiki eta ertainak, ETEak,  indartzeko bidean.

Bere ingurunearentzako balioa sortzen duen tresna da, lankidetza publiko-pribatuaren ondorioz, bere ekintzak lerrokatzeko instituzio-politika estrategikoak, Industrializazio Plana, Nazioartekotzea, Zientzia Teknologia eta Berrikuntza, Espezializazio Adimenduna, etab. .

Ekintzak kokatu

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru lankidetza-ekintzak, Klusterren Plan Estrategikoaren logikatik eratorritako matrizean, eta Eusko Jaurlaritzaren ekonomia eta lehiakortasun estrategian definitutako Ekintza Estrategiko Arlotik sortzen dira:

Nazioartekotzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

• Enpresak merkatu berrietara eta nitxo globaletara sartuz, eta balio kate globaletan integratuz.

• Ekimen eta lankidetza proiektuen garapena, aukera barneko eremuetan, hala nola itsasertzean, hiri adimendunetan eta abarretan, nitxo berrietara eta merkatu globaletara sartzeko.

• Atzerriko enpresen jarduerak eta inplementazioak erakartzeko laguntza, bai eta kluster bakoitzaren balio kateak osatzen laguntzen duten proiektu industrial estrategikoak ere.

Berrikuntza Teknologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Klusterreko enpresetako produktuen eduki teknologiko eta berritzailea handitzea.
  • Teknologia bateratuak aplikatzea, elkarren arteko lankidetzako ekimenak eta proiektuak garatzeko.
  • RVCTIren lankidetza erraztea klusterreko enpresen artean, garapenerako eta teknologia transferitzeko proiektuetan.
  • Ingurumen eta energiaren iraunkortasuna areagotzea,  klusterraren balio katean eta baliabideak aurreztuz.
  • Ekoizpen prozesu aurreratuak txertatzea produkzio eraldaketaren loturetan. • Teknologia berrien produkzio prozesuan eta azken produktuetan sartzea; IKTak, BIO, NANO, Energia iraunkorra eta ekonomia berdea.

Negozio Berrikuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jarduera kate osoak sortzeko laguntza, I + G + b tik merkaturaino.
  • Kluster enpresetan barne-ekintzailetza sustatzea eta laguntzea.
  • Enpresen tamaina eta elkarlana bateratzea.
  • Enpresan pertsonen parte hartzea erraztea.
  • Negozio eredu berriak garatzea, eta aukera esparru berriak sustatzea, dauden gaitasunak eta teknologia konbergenteak konbinatuz.
  • Teknologiarik gabeko berrikuntzarako tresna berriak garatzea, enpresentzako TEIC tresnak ezartzea barne.

Klusterren zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HEGAN - Basque Aerospace Cluster. 65 bazkide ditu, eta horien artean daude enpresak, unibertsitateak eta teknologia zentroak.[14]

ACICAE - Automozioaren klusterra. Guztira 100.000 pertsona enplegazen dituzten 300 enpresa dira bertako bazkide.[15]

EIKEN - Basque Audiovisual and Digital Content. [16]Ikus-entzunezko azpisektorean 47 bazkide daude, eta hizkuntzaren azpisektorean beste hamabi.[17]

ACEDE - Euskadiko etxeen eta Elektotresnerren Klusterra. Hamazazpi bazkide ditu, enpresa, teknologi zentro eta instituzioen artean.[18]

GAIA - Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea.[19] Guztira 300 bazkide ditu, enpresa eta teknologi zentoak.

KLUSTER ENERGIA - Basque Energy Cluster. Ehun bazkidetik gora daude bertan, energiaren esparruko maila goreneko enpresa trakziogileak, enpresa txiki eta ertainak, ikerketa arloko erakundeak eta erakunde publikoak tarteko direla.[20]

FORO MARITIMOA - Euskal Herriko Itsas Foroa. Hogeita hamar bazkide ditu, enpresa, teknologi zentro eta erakundeen artean.[21]

AFM - Advanced Manufacturing Technologies - Makina Erreminta Fabrikatzaileen, Osagarrien, Osagaien eta Tresnen Espainiako Elkartea. 197 bazkide ditu, horietatik 128 enpresa eta besteak elkarte zein teknologi zentroak.[22]

ACLIMA - Basque Environment Cluster - Euskal Ingurunearen Klusterra. 109 bazkide ditu, enpresa, unibertsitate, teknologi zentro eta erakundeen artean.[23]

CLUSTERPAPEL - Euskadiko Paperaren Clusterra. Hogeita hamabi bazkide ditu, gehienak enpresak.[24]

UNIPORTBILBAO - Portu Erkidegoa - Uniport-ek “Bilboko portuaren klusterra” deritzona osatzen du, Euskadiko sektore estrategiko baten ordezkaria den aldetik. Hogei enpresa eta erakunde dira bertako bazkide.[25]

MLC ITS . - Euskadi Mugikortasun eta Logistika Klusterra. 108 bazkide ditu, enpresa, teknologi zentro, unibertsitate eta erakundeen artean.[26]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Porter, Michael. (1991). La ventaja competitiva de las naciones. Plaza y Janés, 1007 or. ISBN 8401361249..
  2. Txantiloi:Er Porter, Michael. (2010). Ventaja competitiva: creación y sostenimiento de un desarrollo superior. Piramide, 592 or. ISBN 9788436823219..
  3. (Ingelesez) Porter, Michael. (1998). Clusters and the new economics of competition. Harvard Business Review, 77 or..
  4. (Ingelesez) Brenner, Thomas. (2004). Local Industrial Clusters: Existence, Emergence and Evolution (Studies in Global Competition, Band 20). Taylor & Francis Ltd, 244 or. ISBN 0415334691..
  5. Txantiloi:Er Gomez Asensio, Carlos. (2015). La gobernanza de las redes empresariales: los deberes fiduciarios. Marcial Pons, 305 or. ISBN 9788416212842..
  6. Txantiloi:Er Marti Estevez, Joan. (2013). Gestión del conocimiento: Clústers. Empresa Activa, 224 or. ISBN 9788496627604..
  7. Txantiloi:Er Garcia Diez, Javier. (2011). Clusters: competir colaborando. Netbiblo, 112 or. ISBN 9788497455725..
  8. (Ingelesez) Potter, Jonathan. (2009). Clusters, innovation and entrepreneurship. OECD, 237 or. ISBN 9789264044425..
  9. (Ingelesez) European Cluster Collaboration Platform. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  10. (Ingelesez) Local Clusters in Global Value Chains Linking Actors and Territories Through Manufacturing and Innovation. Valentina De Marchi, Eleonora Di Maria, Gary Gereffi, 244 or. ISBN 9781315182049..
  11. Txantiloi:Er Levy, Alberto. (2003). Liderando en el infierno: la competitividad de empresas, clusters, ciudades.. Paidos Iberica, 256 or. ISBN 9789501210972..
  12. (Ingelesez) Manning, Stephan. (2011). Economic Development Quarterly. University of Sussex Business School, 316-323 or. ISBN 1655502..
  13. (Ingelesez) Karnataka to set up industrial clusters to foster innovations. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  14. Hegan - Basque Aerospace Cluster. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  15. Txantiloi:Er ACICAE - Automozioko klusterra. .
  16. Txantiloi:Er Zubillaga, Agustin. (2018). El clúster digital en Euskadi. Algunos elementos para la competitividad. Deusto Unibertsitatea, 68 or. ISBN 2340-7638..
  17. EIKEN - Cluster. Basque Audiovisual & Digital Content. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  18. Txantiloi:Er ACEDE - Euskadiko etxeen eta elektotresnen klusterra. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  19. Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  20. Kluster Energia - Basque Energy Cluster. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  21. Foro Maritimoa - Euskal Heriko Itsas Foroa.. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  22. Txantiloi:Er AFM- Advanced Manufacturing Technologies. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  23. Txantiloi:Er ACLIMA - Basque Environment Cluster. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  24. Clusterpapel - Euskadiko Paperaren Clusterra. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  25. UniportBilbao - Bilboko portuaren klusterra.. (Noiz kontsultatua: 21.12.2019).
  26. MLC-ITS - Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra. (Noiz kontsultatua: 21.12.2109).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]