Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kuru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kuru
Deskribapena
Motaentzefalopatia espongiforme transmitigarria
eritasuna
Espezialitateainfektologia
neurologia
Arrazoia(k)prioi
Sintoma(k)buruko mina, artralgia, zorabioa, dardara, diplopia, hizketaren nahasmendua, estrabismoa, depresioa, gizeneria, mood swing (en) Itzuli, neke muskularra, pressure ulcer (en) Itzuli
dementzia
Azterketa medikoamiaketa fisiko, erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza, biopsia
histopathology (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA81.81 eta A81.8
GNS-9-MK046.0
OMIM245300
DiseasesDB31861
MedlinePlus001379
eMedicine001379
MeSHD007729
Disease Ontology IDDOID:648

Kurua neuroendekapenezko gaixotasuna da, prioiek sortua. Entzefalopatia espongiforme mota bat da, eta Papua Ginea Berrian XX. mendearen hasieran deskribatu zen estreinakoz. Bertako hizkuntzan, kuruak beldurrezko dardara esan nahi du (dardara baita gaixoen sintoma nagusietako bat).

Joan zen mendeko 50eko hamarkadan hasi ziren ikerlariak entzefalopatia espongiforme transmitigarri hau ikertzen. Papua Ginea Berriko tribu batean soilik kokatuta zegoenez, hasieran gaixotasun genetikoa izan zitekeela pentsatu zuten. Geroago, ordea, tribu horretako hileta-errituei lotuta zegoela agerian jarri zuten: tribuak kanibalismo mota bat praktikatzen zuen, eta hildakoen burmuinak jaten zituen. Ikerlariek burmuinak jaterakoan eragile infekzioso bat transmititzen zela planteatu zuten. Carleton Gajdusek estatubatuarrak (Medikuntzako Nobel Saria 1976an) eragile infekziosoa birus berezi bat zela proposatu zuen, eta geroago Stanley Prusiner neurologoak (Medikuntzako Nobel Saria 1997an) prioia zela frogatu zuen.

Kanibalismoaren errituak desagertu ahala gaitza ere desagertuz joan zen, eta gaur egun ez dira kasu berriak agertu (azkena 2005. urtekoa zen).

Entzefalopatia espongiforme transmitigarrien kasu gehienetan bezala, gaitzaren inkubazio epea oso luzea da, 30 urte arte. Kurua hilgarria da, eta sintomak agertzen direnean bere eboluzioa oso azkarra da, hilabete gutxikoa.

Dardarak, mugimenduen koordinazio eza (ataxia), depresioa eta(edo) dementzia eta -azken fasean- erabateko baliaezintasuna dira gaitzaren sintoma nagusiak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]