Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Laguntza:Glosategia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edukiak: 0–9 A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
HasieraIkus, gaineraErreferentziakKanpo loturak


Administratzaile

Wikipedian ekintza bereziak egiteko ahalmen teknikoa eman zaien lankide taldea –erregistraturikoen eta anonimoen IP helbideak blokeatu edo desblokeatu, orriak babestu eta babestutako orrietan aldaketak egin eta orriak eta irudiak ezabatu, adibidez–. Ikus Wikipedia:Administratzaileak.

Advocacy (ikus Sustapena)
Aipua (ikus Erreferentzia)
Aldaketa berriak

Wikipediako gune osoan egiten diren azken aldaketez jakinarazten duen orrialdea. Euskarazko Wikipedian taula bat erabiltzen da goialdean, proiektuan parte hartzea erraztu, eta beharrezkoak diren artikuluak sortu eta hobetzen laguntzen duena. Taula hau txantiloi ezberdinetan oinarrituta dago, eta bertan edonork gehitu ditzake sortu eta osatzea beharrezko iruditzen zaizkion artikuluetara loturak. Ikus: Wikipedia:Aldaketa berriak.

Aldaketa gatazka (ikus Edizio gatazka)
Argipen orrialdea

Bi adiera desberdin edo gehiago dituen hitz baten adierak bereizteko loturak ematen dituen orria. Ikus Wikipedia:Argipen orri.

Artikulua

Sarrera entziklopediko bat. Artikulu guztiak dira orrialdeak, baina badira artikuluak ez diren orrialdeak, hauxe bera adibidez. Ikus Wikipedia:Zer da artikulu bat?

Ataria

Gai edo jakintza eremu bati buruzko artikuluak biltzen dituen orrialdea. Adibidez Ikus Atari:Azala eta Wikipedia:Atari.

Aurkibidea (ingelesez: Navbox)

Artikulu bukaeran txertatzen den txantiloi mota, kutxa batean gai bereko beste artikulu batzuetara loturak biltzen dituena. Aurkibideek erabiltzaileari gaiaren inguruan nabigatzea errazten diote. Ikus Kategoria:Aurkibide txantiloiak.

Auzazko orria

Auzazko orria azalaren ezkerreko zutabean egon ohi da. Aukeratuz gero, algoritmo informatiko batek, inongo aldez aurreko irizpiderik gabe, aukeratu duen Wikipediako artikulu batera eramango zaitu.

Azala

Wikipediako sarrera orria. Artikulu bat zehazten ez erabiltzailea azalera birzuzentzen da. Azalak hasiera orritzat balio du, azken berrietara, kategoria nagusietara, atari eta wikiproiektuetara, etabarrera loturak dituelarik. Halaber, erdal wikipedietara eta Wikimediako beste proiektuetara loturak ere baditu. Orri hain garrantzitsua izanik, azala babestua dago, eta administratzaileek bakarrik aldatu dezakete.

Babel

Norberaren lankide orrian ezartzen den erabiltzaile txantiloia, gainerako erabiltzaileei norberak dakizkien hizkuntzen berri emateko, komunitate eleaniztun baten barneko komunikazioa erraztuz. Ikus Wikipedia:Babel.

Babestua (orrialdea)

Administratzaileek soilik aldatu ditzaketeen orriak. Orrialde erdi-babestuetan, aldiz, lankide erregistratuek aldaketak egin ditzakete, ez ordea identifikatu gabeko lankideek. Ikus: Wikipedia:Babestutako orria.

Bandaloa

Bandalismoa egiten duena. Administratzaileek bandaloak blokeatzeko ahalmena dute, aldi mugatu baterako, edo kasu larrietan, betirako. Ikus Wikipedia:Bandalismoa.

Bandalismoa

Asmo txarrez egindako edozein aldaketa: informazio baliagarria ezabatzea, testua txarrago egiten duen aldaketaren bat egitea, edota iraingarria nahiz gezurrezkoa den orriren bat sortzea, besteak beste. Norbaitek aldaketa horiek asmo onez egin baditu, hobetzeko asmoarekin, hori ez litzateke bandalismoa izango. Bandalismoa egiten duena bandaloa da. Ikus Wikipedia:Bandalismoa.

Biografia infotaula automatikoa

Biografiak sortzeko infotaula automatiko erabilgarria. {{Biografia infotaula automatikoa}} jarrita automatikoki infotaula txertatu hainbat informazio agertuko da Wikidata erabilita. Ikus Txantiloi:Biografia infotaula automatikoa.

Birbideratu

Bilaketa batean hitz bat sartuta, aldaera hori identifikatu eta pertsona bilatzailea hitzaren forma onartua daukan artikulura automatikoki bideratzen duen prozedura. Ikus: Wikipedia:Birzuzenketa.

Blokeoa

Administratzaileek Wikipediaren erabiltzaile bati Wikipedia editatzea galarazteko darabilten metodoa. Blokeoa erabiltzaile kontuei, IP helbideei edota IP helbideen sorta bati ezar dakieke, dela aldi mugatu baterako, dela betiko. Erabiltzaile blokeatuek Wikipediara sartzen jarrai dezakete, baina ezin dute orririk editatu. Ikus: Wikipedia:Blokeoa.

Bot

Beste programa edo Interneteko zerbitzu batzuekin lan egiteko garatutako programa. Botek pertsona batentzako astunak litezkeen lanak automatizatzea ahalbidetzen dute. Wikipedian, lan mordoxka egiteko balio dezakete, hala nola artikulu multzo bat kategoriaz aldatu, artikuluei formatu egokia eman, loturak zuzenak direla egiaztatu, interwikiak, argipen orriak sortu, eta abar. Algoritmo bitartez adieraz daitekeen edozein ataza burutu dezake bot batek. ikus Wikipedia:Bot-ak.

Burokrata

Eginkizun jakin batzuk dituzten wikilariak. Edozein erabiltzaile erregistratuk egin dezaketen ekintzak egin ditzakete, bai eta administratzaileen ekintzak ere; eta, gainera, zeregin hauek dituzte: Beste wikilari bat administratzaile edo burokrata bihurtu, eta lankide bati bot estatusa eman edo kendu. Ikus: Wikipedia:Burokratak.

Checkuser

Zenbait lankidek duten sarbide maila bat da, erregistratutako lankideen IP helbideak ikusteko aukera ematen duena. Sockpuppet egiten duten lankideak antzemateko erabiltzen da. Egun, Arbitraje Batzordeko kideek eta konfiantzako zenbait lankidek baino ez dute sarbide hori.

COI (ikus Interes gatazka)
Content translation
Commons (ikus Wikimedia Commons)
Copyvio, CopyVio, copy vio, copyviol

Copyright eskubideen urraketa. Maiz Wikipediak copyrightaren inguruan duen politikaren aurkako materiala txertatzean jartzen den etiketa da.

Creative Commons

Legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea, eta erakunde honek garatzen dituen lizentziak. Creative Commons Aitortu-Partekatu 3.0 (CC-BY-SA) edo jabetza publikoa duten edukiak lasai asko erabili daitezke Wikipedian. Ikus: Wikipedia:Egile eskubideak.

Defaultsort

Artikulu bat kategoria baten barnean ordenatzerakoan artikuluaren izenaren ordez beste izen bat erabiltzea ahalbidetzen duen hitz magikoa. Adibidez, Gottfried Wilhelm Leibniz artikuluan {{DEFAULTSORT:Leibniz, Gottfried Wilhelm}} kodea txertatzerakoan, artikulu hau agertzen den kategoriatan Gottfried Wilhelm Leibniz agertuko da, baina Leibniz-en arabera ordenatua, L letran.

Desegin

Beste norbaiten aldaketa desegitea da, artikulua aldaketaren aurreko egoerara eramanez.

Edizio gatazka

Lankide bat orri baten aldaketak egiten hasi eta bukatu bitartean beste lankide batek orri horretan aldaketak egin dituenean gertatzen da. Aldaketak gordetzeko agindua ematerakoan mezu bat agertzen zaio lehen lankideari gatazka hau gertatu dela adieraziz.

Edizio gerra

Artikulu baten edukiaren ados ez dauden editore bi edo gehiagok batak bestearen aldaketak behin eta berriz zapaltzen dituenean gertatzen da. Edizio gerrek ez daramate inora, eta produktibitatearen aurkakoak dira. Edizio gerrak eteteko administratzaile batek artikulua babestu egin dezake. Artikulu baten edukiarekin desadostasuna dagoenean, egokiena desadostasunaren arrazoia eztabaida orrian aurkeztea da.

Etiketa
Enbaxada
Erabiltzaile orria (ikus Lankide orria)
Erabiltzaile txantiloiak

(ingelesez: Userbox) Lankide orrialdean jarri daitezkeen txantiloiez osatutako kutxatxoak dira. Bertan hizkuntza ezagutzak, sinesmenak, afizioak, pentsaerak eta beste hainbat datu jarri daitezke. Helburua norberari buruzko informazioa jartzea da, modu azkar eta ikusgarri batean. Ikus Wikipedia:Erabiltzaile txantiloiak.

Erreferentzia

Wikipediako artikuluetako informazioa zein iturritatik lortu den jakinarazteko erabiltzen dira. Iturriok testuliburuak, gaiari loturiko monografiak edota bestelako argitalpenak izan daitezke. Ikus Laguntza:Erreferentziak eta Txantiloi:Erreferentzia/dok.

ezb

Edizio baten eta hurrengoaren arteko aldea letra lodiz erakusten duen orria; orri horrek helbide jakin bat izaten du, kode bat dena.

Eztabaida orria

Orri bakoitzak solasean aritzeko lotuta daukan orri berezia. Bi eztabaida orri talde desberdindu daitezke: artikuluen eztabaida orriak, artikuluen edukiari buruz eztabaidatzeko, eta lankide eztabaida orriak, gainontzeko erabiltzaileekin komunikatzeko. Eztabaida orrietan idazterakoan sinatu egin behar da. Ikus Laguntza:Eztabaida orria.

Fitxategi
Garatzaile

Wikipediaren atzean dagoen softwarean aldaketak egin ditzakeen erabiltzailea, edo/eta MediaWiki softwarea aldatu dezakeena.

hist

Orri baten edizioen historia. Hau ikusteko, orriko ikusi historia loturan klikatu behar da, edo, aldaketa berriak begiratzerakoan, dagokion aldaketaren hist loturan. Historiak orri baten momentu zehatz bateko bertsioa ikusteko aukera ematen du, edo bertsio bi aukeratu eta hauen arteko aldeak ikusteko.

Hitz magikoak

MediaWiki softwareak iturburu kodean antzeman ditzakeen hitz bereziak, hitz horiek orrian zuzenean agertarazi beharrean, beste ekintza bat eginez (adibidez, orri baten iturburu kodean {{NUMBEROFARTICLES}} hitz magikoa txertatuz gero, orrian momentu honetan wikipediak dituen artikulu kopurua agertuko da: 449.188. Ikus (Ingelesez) Mediawikiko hitz magikoen zerrenda.

Hizkuntza arteko loturak (ikus Interwiki)
Hobespenak
HotCat

MediaWiki izeneko wikirako garatu den script-a da, kategoriak bizkor gehitzeko, ezabatzeko edo ordezkatzeko bidea ematen duena, bai eta gehitu nahi den kategoria idatzi ahala izena nola osatu iradoki ere (sortuta dauden kategorien izenen artetik). Hainbat Wikipediatan erabiltzen da. Ikus Wikipedia:HotCat.

Ikusizko editorea (ingelesez: Visual editor)

Wikimedia Fundazioak garatu duen editatzeko modu bat da markatzaile kodea ezagutzea eskatzen ez duena. Horrela, ediziogintza erabilerrazago gertatzen da eta lankide berriak parte hartzea errazten du. "Aldatu" fitxa sakatuz gero aktibatzen da. Ikus Erabiltzaile gida

Infobox (ikus Infotaula)
Infotaula (ingelesez: Infobox)

Txantiloi mota bat. Artikuluen goiko eskuineko aldean ezartzeko formatu egokidun taula, gai bereko artikuluek elkarbanatzen dituzten datu motak agertarazten dituena (adibidez: Txantiloi:Biografia infotaula oinarria). Batzutan gai bereko beste artikulu batzutarako loturak izan ditzekete. Ikus Kategoria:Infotaula txantiloiak. Ikus, gainera, infotaula automatikoa, aurkibidea eta taxotaula.

Infotaula automatikoa

Infotaula mota berezia. Infotaula automatikoetan ez dira datu guztiak eskuz sartu behar. Horren ordez, txantiloiak datu batzuk ala guztiak aldez aurretik gordetako taula batetik edo wikidatatik hartzen ditu (Adibidez: Txantiloi:Biografia infotaula automatikoa, Txantiloi:Film infotaula automatikoa eta Txantiloi:Taxotaula automatikoa). Infotaulen automatizazioa garapenean dago, gero eta infotaula gehiago izango direlarik Ikus Wikiproiektu:Txantiloien automatizazioa.

Interes gatazka (ingelesez: Conflict of interest, COI)

Gatazka hau aukeratutako gaia eta editatzen duen lankidea bateragarriak ez direnean gertatzen da, bien arteko lotura zuzena dagoelako. Normalean norbere buruari, familiari edo lantokiari buruz editatzen denean ikuspegi neutraltasuna zalantzan jartzen duen interes gatazka izan ohi da.

Interwiki

Wikipediako hainbat hizkuntzatan dauden artikulu berdinak edo antzerakoak lotzen dituzten estekak. Halaber, Wikimedia Fundazioaren gainerako proiektuekin loturak ezar ditzakete. Ikus: Laguntza:Hizkuntza arteko loturak.

Iturburu kodea

Wikipedian, markaketa lengoaian idatzitako textua, hau da, testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten etiketak gehitu zaizkion kodea, MediaWiki softwareak modu egokian interpretatu eta agertzea ahalbidetzen duena. Adibidez, iturburu kodean apostrofo bikoitza letra etzana txertatzeko erabiltzen da; honela, kodean ''hau letra etzanarekin doa'' idatziz gero, orrian hau letra etzanarekin doa agertuko da.

IP
Izen-tartea

Orrialdeak sailkatzeko modu bat. Wikipediak baditu hainbat izen-tarte orrialde mota desberdinen arabera: artikulu entziklopedikoak, Wikipediari buruzko orrialdeak, lankide orrialdeak (Lankide:), txantiloi orrialdeak (Txantiloi:) eta eztabaida orrialdeak (Eztabaida:; Wikipedia eztabaida:, eta Lankide eztabaida:), besteak beste. Ikus Wikipedia:Izen-tartea.

Jarraipen zerrenda

Lankide bakoitzak jarraipenean dituen artikuluen zerrenda. Jarraipenean dauden artikuluetan gertatu diren azken aldaketak Jarraipen zerrenda loturan ikusi daitezke. Era berean, aldaketa berriak ikusterakoan, jarraipenean dauden artikuluetan egindako aldaketak letra lodiz agertzen dira. Ikusi historia loturaren eskuinean dagoen izartxoa klikatuz orri bat jarraipen zerrendara gehitu/zerrendatik kendu egin daiteke.

Kategoria

Gai jakin bati buruz lotutako artikulu, txantiloi eta abarren taldea. Kategoria bateko orrietarako loturak Kategoria: izen-tartearekin hasten den orri berezi batean azalduko dira. Ikus: Laguntza:Kategoria.

Lankide

Wikipedian artikuluak idatzi edo aldatzen dituen edozein pertsona. Wikipedia eduki askeko entziklopedia izanik, edozeinek editatu dezake. Wikipedia editatzeko ez da beharrezko erregistratzea, baina bai gomendagarria. Ikus Wikipedia:Lankideak.

Lankide autokonfirmatua

Wikipedian 4 egun eta 10 ekarpen baino gehiago dituen lankide erregistratua. Lankide autokonfirmatuak orrialdeak mugi ditzakete (izenburua aldatu), orri erdibabestuak aldatu, irudi berriak igo edota orrialde berriak patruilatu. Ikus Wikipedia:Lankide autokonfirmatuak.

Lankide erregistratua

Wikipedian izena eman eta saioa hasi duen lankidea. Erregistratzeko ez dago zertan eman inolako informazio pertsonalik, eskatzen den bakarra lankide izena eta pasahitza dira. Lankide erregistratuak hainbat abantaila ditu. Adibidez, erabiltzaile orria eta eztabaida orria ditu, norberak egindako ekarpenen zerrenda ikus dezake, eta interesatzen zaizkion artikuluetan gertatzen diren aldaketez ohartzeko jarraipen zerrenda bat dauka. Ikus Wikipedia:Lankideak eta Wikipedia:Lankideen izenak.

Lankide eztabaida
Lankide orria

Lankide erregistratu bakoitzak duen komunikaziorako eta lankidetzarako orria. Askatasun handia onartzen zaio erabiltzaileari orri hori pertsonalizatzeko eta kudeatzeko, baina komunitatearen proiektuko orria da, ez webgune pertsonala, bloga, edo gizarte harremanetarako bitartekoa. Erabiltzaile txantiloiak lankide orrian txertatzen dira. Ikus Wikipedia:Lankide orria eta Wikipedia:Erabiltzaile txantiloiak.

MediaWiki

Wikipedia eta gainerako proiektu senideen atzean dagoen softwarea da. Horrez gain, Wikimediarekin zerikusia ez duten beste proiektu batzuen sofwarea bada, eta baita izen-tarte bat ere.

Meta (Meta-wiki)
Mugitu

Orrialde baten izena aldatu. Hau egiteko arrazoi bat eman behar da (adibidez, ortografia akats bat zuzentzea). Artikulu bat mugitu ahal izateko lankide autokonfirmatua izan behar da. Ikus Artikuluei izena aldatzea.

Namespace (Ikus Izen-tartea)
Navbox (Ikus Aurkibidea)
Orrialde babestua (Ikus Babestua (orrialdea))
Orrialde itsua
Orrialde umezurtza
OTRS
Patruilatu

Aldaketa berriak edo/eta artikulu berriak errebisatu (aldaketa berriak ezker aldeko kutxako loturan klikatuta aurkitu daitezke; orri honetan orrialde berriak ikusteko lotura dago). Patruilatzea bandalismoa ekiditeko, gehitutako edukien egokitasuna errebisatzeko, kategoriak gehitzeko, etab. egin daiteke.

Politika

Edozein hizkuntzatako wikipedia guztietan betetzekoak diren oinarrizko arauak eta wikipedia bakoitzean (hizkuntzaren, hiztun komunitatearen eta wikilari komunitatearen berezitasunak direla kausa) onartzen diren arau bereziak. Ikus: Wikipedia:Politikak, Wikipedia:Bost euskarriak eta Kategoria:Wikipediako politikak .

Proba orria

Artikuluak aldatu gabe probak egiteko orri berezia. Euskal Wikipedian erabilera orokorrerako 10 proba orri daude. Halaber, lankide erregistratu bakoitzak bere proba orria sortzeko aukera dauka, bere lankide orritik eskegita. Ikus Laguntza:Proba orria.

Sinadura

Lankide batek eztabaida orrietan, lankide eztabaida orrietan eta bozketetan bere burua identifikatzeko erabiltzen duen baliabidea. Artikuluak, kategoriak eta beste batzuk aldiz ezin dira sinatu; azken hauetan egindako aldaketak orriaren historian begiratu daitezke. Sinadura txertatzeko iturburu kodean ~~~~ karaktereak txertatzen dira (Aldaketak gorde botoiaren azpian dagoen kutxan badago karaktere hauek dituen katea. Bertan klikatuta karaktereak iturburu kodean txertatzen dira). Ikusizko editorea erabiltzen denean, aldiz, sinadura txertatzeko sinatzeko ikonoan () klikatzen da. Hobespenetan sinadura pertsonalizatzeko aukera dago. Ikus: Laguntza:Sinadura.

Sustapena
Steward

Wikilariak dira ahalmena dutenak, edozein Wikimediako Proiektuetan, edozein wikilariren estatusa aldatzeko. Adibidez, administratzaile eta burokrata estatusa emateko eta kentzeko gaitasuna dute.

SUL

Ingelesezko "Single user login"-en laburdura da eta lotuta dago lankide banakoen kontuak, izen berdina mantenduz, Wikimediako proiektu guztientzat balio duen kontu globalekin bateratzearekin.

Sysop (ikus administratzaile)
Taxotaula
Template data
Testu harresi
TOC

Ingelesezko Table of content esaldiaren laburdura da, orrialde baten Eduki-taula esan nahi du. Artikulu baten atalen eta azpiatalen izenburuekin osatzen da. Automatikoki sortzen da laugarren ataletik aurrera eta orrialdearen goialdean eta ezkerraldean joan ohi da, baina badago aukera tokiz mugitzeko eta baita ezkutatzeko ere (__NOTOC__).

Txantiloi

Orri mota berezi bat. Txantiloi baten edukia artikulu askotan txertatu daiteke, artikuluan giltza biren artean ({{ }}) txantiloiaren izena ezarriz. Txantiloi baten egiten diren aldaketak berau txertatu den orri guztietan agertuko dira. Ikus: Laguntza:Txantiloiak.

Txokoa (ingelesez: village pump)

Wikipediako komunitatearen eztabaida foro nagusia. Bertan proposamenak, politika aldaketak, arazo teknikoak eta tankerakoak iragarri eta eztabaidatu daitezke, gai jakinen inguruko artikuluetako eztabaidak orrialdeak duten lankide talde handiago baten aurrean.

Userbox (ikus Erabiltzaile txantiloiak)
Visual Editor (ikus Ikusizko editorea)
Wikidata

Elkarlanean editatutako ezaguera basea, Wikimedia Fundazioak kudeatua. Wikidataren xedea da zenbait datu motatarako (adibidez, jaiotegunak edo hizkuntzen arteko loturak) iturri bateratu bat eskaintzea, Wikimediaren proiektuetan erabili ahal izateko, adibidez Wikipedian. Antzekoa da Wikimedia Commons, Commonsen gordetzen baitira Wikimedia proiektu guztietarako eskuragarri dauden irudi nahiz soinu fitxategiak.

Wikiesanak

Wikimedia Fundazioaren aipu ezagunen bilduma. Bertan pertsona entzutetsuen esanak, liburu ospetsuetako aipamenak eta herrialde ezberdinetako esaera zaharrak edo atsotitzak aurki daitezke

Wikimedia (Izen osoa: Wikimedia Fundazioa; ingelesez: Wikimedia Foundation, Inc)

Wikipedia entziklopedia eta beste antzeko proiektuak sustatzen dituen erakundea. Floridan sortutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. Wiki sisteman oinarritzen dira bere proiektu aske guztiak.

Wikimedia Commons

Irudi, soinu eta multimedia fitxategi askeak biltzeko gunea. Ikus Wikipedia:Irudien erabilerari buruzko politikak eta Laguntza:Irudiak nola igo.

Wikipedia

Eduki askeko entziklopedia, lankidetzaz editatua, eleanitza, Interneten argitaratua, Wikimedia Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundeak sustengatua. Wikipedia mundu osoko boluntarioek idazten dute. Internetera konektatutako edonork parte har dezake Wikipediako artikuluetan, aldatu lotura sakatuz. Ikus: Laguntza:Wikipediari buruz.

Wikiliburuak (ingelesez: Wikibooks)

Eduki askeko liburuak sortu eta plazaratu egiten dituen Wikimediaren proiektua.

Wikiproiektu

Artikulu sorta bat edo gai bereko datu-sorta bat sortzea oinarri duen proiektu bat. Wikiproiektu batean hainbat lankide bildu daitezke, tresna edo metodologia zehatz bat erabiliz itxura bertsua duten edo gai berbera jorratzen duten artikuluak sortu edo osatzeko. Ikus: Wikipedia:Wikiproiektu.

Wikiturriak (ingelesez: Wikisource)
Wikiztegia (ingelesez: Wiktionary)

Eduki askeko hiztegia sortzea helburu duen Wikimediaren proiektuetako bat.

WMF (ikus Wikimedia)
WP
Zirriborroa

Oso laburra den artikulu bat, gehienetan paragrafo bat edo gutxiagokoa. Zirroborroek artikulu hedatu eta on baten hasiera puntutzat balio dute. Ikus Wikipedia:Zirriborro.