Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Laokoon eta bere semeak

Koordenatuak: 41°53′N 12°30′E / 41.89°N 12.5°E / 41.89; 12.5
Wikipedia, Entziklopedia askea
Laokoon eta bere semeak
Jatorria
Sortzailea(k)Agesandro Rodaskoa, Atanadoro Rodaskoa eta Polidoro Rodaskoa
Sorrera-urtea27
IzenburuaLaocoön and His Sons (Laocoön)
Mugimenduaeskultura helenistikoa
Aurkikuntza lekuaErroma eta Oppian Hill (en) Itzuli
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina
Dimentsioak242 (altuera) cm
Genero artistikoabiluzia eta talde eskulturala
Deskribapena
OinarrituaEneida
Kokapena
LekuaPio-Klementino museoa
BildumaPio-Klementino museoa
InbentarioaMV.1059.0.0
Koordenatuak41°53′N 12°30′E / 41.89°N 12.5°E / 41.89; 12.5
Map
Argumentu nagusiaLaokoontea

Laokoon eta bere semeak (italieraz: Gruppo del Laocoonte) Antzinako Erromaren garaiko eskultura-multzoa da,[1] Haitzurdin zuriz egina, 2,08 metroko altuera du eta egun, Vatikanoko Museotean dago. Laokoon troiar apaizaren heriotza irudikatzen du, bere bi semeekin batera itsas-sugeek itota hiltzera zigortua.

Plinio Zaharraren esanetan, Lana Agesandro, Polidoro eta Atenodoro eskultoreek egin zuten, Rodasko eskola helenistikoaren kideak izan zirenak.[2] Pliniok estatua Titoren jauregian ikusi zuen. Egungo eskultura 1506an topatu zuten Erromako aztarnategi batean eta ez dago ziur jatorrizkoa edo kopia bat den.

Alexandro Handiaren inperialismoaren ondoren, hiritarrek ez zuten polisean zuten kontsiderazioa eta babesik gabe aurkitzen ziren aldatzen zuen munduan. Horregatik eredu klasikoengan ezarritako konfidantza desagertu zen eta gai ugariagoak landu zituzten. Partikularra eta konkretuarekiko arreta handiagoa jarri zuten, gai orokorrak baino.

Giza fasea bizitza fase ezberdinetan adierazi zen, haurtzarotik zahartzaroa. Erretratuak gero eta ugariagoak izan ziren, batez ere heroien eta pertsonaia publikoena, psikologia indibiduala sakonduz. Tristura, mina, poztasuna... beraz, drama adierazteko aprobetxatu zuten, haietako garrantzitsuenetakoa, Laokoon eta bere semeak.

Greziar mitoak zioenez, Laokoon Troiako apaiza zen eta greziarrek troiarrei oparitutako zladiari uko egitea aholkatu zien Troiako biztanleei. Baina jainkoek Greziaren garaipena nahi zuten, eta ez zuten Laocoonek haien planak zapuztea utziko. Horregatik Apolo jainkoak bi itsas-suge erraldoi bidali zituen Laokoon eta bere semeak hiltzera.

Laokoon eserita dago eta eserlekuan arropa tolestu batzuk daude, zutabeen estriak gogoraraziz. Eskuineko hanka tolestua dauka eta ezkerrekoa atzera botata du, tentsioa adieraziz. Sugea bi eskuez eusten du; eskuineko besoaz gorputza altxatzen du eta ezkerrekoaz burua eusten du sugearen haginkada sahiezteko. Burua eskuinera okertuta du, keinua adierazteko. Ezkerreko gaztea zorabiatuta dago eta besoa altxatzen du , eta eskuinekoak talde multzoaren kontrako norabidea okerturi, besoa altxetzen du era adierazkorrean. Biek bizkarretik eskegitako tunika dute.

Laokoon minaren adierazle da, eta keinu desesperatua eta agonikoa du, espresibitate eta plastizismo handiz irudikatuta. Gazteak minez tolesten dira eta aitari begiratzen diote, laguntza eskean. Laokoonteren mina tragediaren ondorioz handitzen da. Hiru pertsonaiak dramatikoki borrokatzen dira sugeen kontra.

Gorputzak garai klasikoko ezaugarriak apurtzen ditu, eta lasaitasuna eta oreka alde batera uzten ditu, okerdura eta adierazkortasuna zehaztuz. Laokoonek galeraren pathos-a adierazten du, gorputzaren giharren bidez. Semeek, Laokoonek ez bezala, indarra galdua dute eta atarenganantz dute burua biraturik, guztiz beldurtuta.

Lana ikupegi bakar batetik ikusteko egina izan zen, eta konposizio priramidala eta diagonala dauka.

Konkor biribileko zenbait eskulturaz osatutako multzoa da: biluzik dagoen gizonezko bat, biluzik dauden bi gazte eta pertsonaiak kiribiltzen dituzten bi suge.

Hiru dimentsiotan:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Barkan, Leonard. (1999). Unearthing the Past: Archaeology and Aesthetics in the Making of Renaissance Culture. Yale University Press ISBN 0-300-08911-2, 978-0-300-08911-0..
  2. Hartt, Frederick. (1985). Historia de la pintura, escultura y arquitectura. Madril: Akal, 151 or. ISBN 84-7600-411-7..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.