Licinio de la Fuente
Licinio de la Fuente de la Fuente (Noez, Toledoko probintzia, 1923ko abuztuaren 7a – Madril, 2015eko otsailaren 26a) politikari eta enpresaburu espainiarra izan zen, eta lan-ministro izan zen Francisco Francoren diktaduran. Haren gainean nazioarteko atxilotze-agindu bat egon zen, Salvador Puig Antichen (1974ko martxoaren 2a) heriotza-zigorra zela eta.[1] 1976an, Erreforma Politikoaren Legea onartu zenean, Democracia Social alderdia sortu zuen, Aliantza Popularra alderdiaren baitan txertatu zena. Prentsak "Zazpi Magnifikoak" deitu zuen koalizio hori.
Halaber, Banco Gallego, Banco Internacional de Comercio, Banco de Granada, Banco Central Hispano Hipotecario, Española de Zinc, Dragados eta Ibermutuaren administrazio-kontseiluetako kide izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Picazo, Belén; Baquero, Juan Miguel. (12 de novembre de 2014). «Estos son los 20 españoles acusados de crímenes en el franquismo a los que busca Interpol» eldiario.es.