Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Loizu

Koordenatuak: 42°54′58″N 1°26′25″W / 42.9160696°N 1.4402122°W / 42.9160696; -1.4402122
Wikipedia, Entziklopedia askea
Loizu
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioak
UdalerriaErroibar
Administrazioa
Motaleku
Izen ofizialaLoizu
Posta kodea31697
Herritarraloizuar
Geografia
Koordenatuak42°54′58″N 1°26′25″W / 42.9160696°N 1.4402122°W / 42.9160696; -1.4402122
Garaiera741 metro
Distantzia33,9 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria11 (2020)

Loizu[1][a] (erroibarreraz: Loitzu)[b] Erroibar ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioak eskualdean.

1990eko urriaren 25era arte Loizu kontzejua izan zen. Orduz geroztik, lekuko estatusean degradatuta geratu zen. 2020 urtean 11 biztanle zituen.

Bertako biztanleak loizuarrak dira.

Loizu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Loiçu (1245)
  • Loyçu (1268)
  • Loiça (1280)
  • Loicu (1366)
  • Loyzu (1800)
  • Loitzu (1926)
  • Loizu (1975)

Loizu Erroiberran dago.

Ingurune naturala eta klima

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberraren azalera handia dela eta bi klima ezberdin daude, iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugari eta urte osoko prezipitazioekin, eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.

Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.

Estazio meteorologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erroiberran dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [3] Gainera, 1975an, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[4] Erroko estazioa da Loizuerako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.


    Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 18.0 21.0 23.0 26.0 32.0 37.0 39.0 40.0 36.0 28.0 22.0 20.0 40.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 6.8 7.9 11.0 12.8 17.4 21.5 24.2 24.7 21.1 16.4 10.6 7.6 15.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.8 3.4 6.0 7.7 11.7 15.6 18.0 18.1 14.7 11.0 6.5 3.6 9.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.3 -1.1 1.1 2.6 6.1 9.6 11.8 11.6 8.2 5.6 2.3 -0.5 4.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.2 -8.1 -5.0 -2.5 0.0 3.1 5.7 4.8 1.8 -1.4 -5.0 -8.3 -2.0
Batez besteko prezipitazioa (mm) 134.1 121.5 116.4 142.7 102.5 63.9 53.6 52.8 81.4 123.0 156.3 153.4 1301.6
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 71.5 63.5 67.4 59.9 60.0 60.0 61.3 100.0 110.0 86.8 83.5 88.0 110.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 13.5 11.9 12.4 15.1 14.6 9.8 7.0 7.6 9.3 13.1 14.2 14.4 142.8
Elur egunak (≥ 1 mm) 3.0 4.0 3.0 2.1 0.3 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.4 2.1 15.9
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.

Herriak kale bakarra ditu:[6]

  • Done Anderes karrika

Herriak 7 etxe ditu:[6]

  • Garaiko
  • Kantero
  • Txotokoa
  • Bexitikoa
  • Hermitaño

Antzinako jaurerri-leku erreengo bat, 1280an Aintzioarekin batera 121 soldata eta erdi gehi 41 kahiz urteko bular bat zor zuena, garagar eta olo-lapurreta bat

1835-1845eko udal erreformak arte, jurisdikzio zibila zuen Erroibarko alkateak, eta ekonomikoa, ibarreko diputatuak eta herriko errejidoreak, txandaka aukeratzen zirenak etxeen artean (lau XIX. mendearen lehen erdian zehar). 1847an, parrokiako abadea auzotarrek aurkezten zuten, eta irin-errota zuten.

1990eko urriaren 25ean, Loizu populazio gutxikoa zenez (5 pertsona inguru), Nafarroako Gobernuak kontzejuko estatusa kendu zion herriari. Horrela, Erroibarko Udalak bere lurrak administratu zituen eta Loizu toki bihurtu zen.

2020 urteko erroldaren arabera 11 biztanle zituen Loizuk.[7]

2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020
2 6 7 6 6 4 4 4 4 3 4 4 6 8 9 9 9 10 10 11 11
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Loizuko azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Hegoerroibartar aldaera.[10]

Euskararen Foru Legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»

Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loizuar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. /lóis̻u/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehen silaban
  2. /lóit͡s̻u/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehen silaban

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Loizu - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Aurizperri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  4. Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Erro» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
  5. Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. a b Erroibarko Udala. Loizuko planoa
  7. «Loizu» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
  10. Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]