Lintzoain
Lintzoain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Lintzoaingo ikuspegia Donejakue bidetik | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioak |
Udalerria | Erroibar |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Lintzoain |
Burua (2019-2023) | Jesus Francisco Urbelz Inda (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31696 |
Herritarra | lintzoaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°57′46″N 1°26′15″W / 42.9628°N 1.4374°W |
Azalera | 6,58 km² |
Garaiera | 749 metro |
Distantzia | 32,9 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 67 (2020) |
Dentsitatea | 10 bizt/km² |
Lintzoain[1][a] Erroibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaian kokatuta, Pirinioak eskualdean.
Pirinioak eskualdeko eskualdeburua eta Erroibarko ibarburua da. 2020 urtean 67 biztanle zituen.
Bertako biztanleak lintzoaindarrak dira.
Donibanetik | Donejakue bidea Nafar bidea |
Donejakuera | |||||
Bizkarreta (1,9 km) |
Lintzoain | Erroko gaina (4,5 km) | |||||
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lintzoain toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Linçoayn (1245)
- Liçoayn (1267)
- Linçoan (1268)
- Linçoanh (1278)
- Liçasoayn (1280)
- Linzoain (1534)
- Linçoain (1649)
- Linzuain (1693)
- Luicoain (1829)
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mikel Belaskoren arabera, Lintzoain izena herria norbaiten jabetzakoa izatetik dator. Pertsona hark Li(n)zo izena, edo antzeko zerbait, izango zuen, eta -ain amaiera erantsi zitzaion (jabetza adierazten duen atzizkia).[3]
Benito Urtasunen arabera, erromes atzerritarrek, XIII. mendean, Lintzoain Mauburguet deitu zuten, 'hiri txarra' esan nahi duena, Orreagako Burguaren (egungo Auritz) aurka.
Julio Caro Barojaren arabera, zalantza handiz bada ere, Li(n)zo pertsona-izena Linteus erromatar izenaren garapenetik sortua izan daiteke.
Arturo Kanpionen arabera, Lintzoain izena linzur euskal ahotsekin lotuta dago, 'uretako parajea' esan nahi duena, eta linzu, goroldioa, berdexka esan nahi duena. "azuazalaren gaina" jatorriarekin ere lotzen du.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lintzoaingo armarriak honako blasoi hau du:[4]
« | Hondo urdin batez eta aurrean hiru zuhaitzez osatuta dago, horietako erdikoa albokoak baino handiagoa da. | » |
Armarria herriaren inguruko Goitiko Alorra izeneko parajetik dator. Mendixka txiki bat da, landaretza txikia duena, batez ere zuhaixkak. Muinoaren goialdean hiru zuhaitz daude, herriko armarrirako erabili direnak. Gaur egun, hiru zuhaitz horietatik beste hiru sortu dira; beraz, gaur egun sei zuhaitz daude, eta ez hiru.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lintzoain Erroibarrean dago.
Ingurune naturala eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroibarraren azalera handia dela eta, bi klima ezberdin daudeː iparraldeko klima azpiatlantiarra, pagadi ugariekin eta urte osoko prezipitazioekin; eta hegoaldeko klima azpimediterraneoa, basa pinuekin eta uda garaiko bi hilabete idorrekin. Urteko batez besteko prezipitazioak 1 200 mm dira hegoaldean, eta 2 000 mm ibarraren iparraldean. Batez besteko tenperatura 7 eta 10 gradu bitartekoa da.
Urteroko egun euritsuak 120 izaten dira ibarraren hegoaldean eta 140-150 egun iparraldean. Gunerik menditsuenetan egun euritsuak 150 baino gehiago izan daitezke.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroibarrean dagoen Aurizperri kontzejuan, itsasoaren mailatik 871 metrora, Nafarroako Gobernuak 1972an jarritako estazio meteorologikoa dago. [5] Gainera, 1975an beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Erro kontzejuan, itsasoaren mailatik 672 metrora.[6] Erroko estazioa da Lintzoainerako balio egokienak ematen dituena, hurbilago baitago.
Datu klimatikoak (Erro, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 21.0 | 23.0 | 26.0 | 32.0 | 37.0 | 39.0 | 40.0 | 36.0 | 28.0 | 22.0 | 20.0 | 40.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.8 | 7.9 | 11.0 | 12.8 | 17.4 | 21.5 | 24.2 | 24.7 | 21.1 | 16.4 | 10.6 | 7.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.8 | 3.4 | 6.0 | 7.7 | 11.7 | 15.6 | 18.0 | 18.1 | 14.7 | 11.0 | 6.5 | 3.6 | 9.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.3 | -1.1 | 1.1 | 2.6 | 6.1 | 9.6 | 11.8 | 11.6 | 8.2 | 5.6 | 2.3 | -0.5 | 4.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -9.2 | -8.1 | -5.0 | -2.5 | 0.0 | 3.1 | 5.7 | 4.8 | 1.8 | -1.4 | -5.0 | -8.3 | -2.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 134.1 | 121.5 | 116.4 | 142.7 | 102.5 | 63.9 | 53.6 | 52.8 | 81.4 | 123.0 | 156.3 | 153.4 | 1301.6 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 71.5 | 63.5 | 67.4 | 59.9 | 60.0 | 60.0 | 61.3 | 100.0 | 110.0 | 86.8 | 83.5 | 88.0 | 110.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 13.5 | 11.9 | 12.4 | 15.1 | 14.6 | 9.8 | 7.0 | 7.6 | 9.3 | 13.1 | 14.2 | 14.4 | 142.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 3.0 | 4.0 | 3.0 | 2.1 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.4 | 2.1 | 15.9 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Hirigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 2 auzo ditu:[8]
- Gaineko auzoa
- Peko auzoa
Kaleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 2 kale ditu:[8]
- Done Saturdi karrika
- Frantziako errepidea
Etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriak 40 etxe ditu:[8]
- Argiñena
- Saraieta
- Martxantxeko borda
- Etxe-txuria
- Primorena
- Alkatrenia
- Maixternia
- Martxantx
- Etxeberria
- Falantxobiskar
- Burtxikin
- Gastearena
- Kaserna
- Ernautenia
- Baltegia
- Sastrearena
- Obarena
- Zurrupa
- Aldaia
- Abaldegia
- Petronila
- Juanpelipenia
- Etxaurralde
- Antonena
- Atanaxia
- Juanzernin
- Larraina
- Biskaralde
- Elizabiskar
- Etxeondoa
- Mangrexi
- Elizaldea
- Motxana
- Juanxergina
- Ekain
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaurerriaren antzinako lekua, 1280an, urtean 191 soldatako petxu bat zor zuela esan ohi dut.
XIX. mendearen lehen erdira arte, Erroibarko alkateak gobernatzen zuen, berari zegokion jurisdikzio zibila, nahiz eta ekonomikoa bailarako bertako diputatuena eta herriko erregidoreena zen, txandaka auzotarren artean izendatzen zirenak (hogei 1847an). Egun hartan, Bizkarreta eskolara joaten ziren haurrek tokiko bideak baino ez zituzten, eta Auritzetik eramaten eta ekartzen zuten posta. XX. mendearen hasieran landa kutxa bat eratu zen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 67 biztanle zituen Lintzoainek.[9]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
58 | 54 | 48 | 48 | 47 | 49 | 53 | 53 | 58 | 65 | 68 | 65 | 64 | 63 | 63 | 63 | 65 | 67 | 64 | 65 | 67 |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Autobuses Artieda autobus konpainiak Erroibar Iruñekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:
- Jaurrieta - Abaurregaina - Abaurrepea - Garaioa - Aribe - Garralda - Orreaga - Auritz - Aurizberri - Mezkiritz - Lintzoain - Erro - Zubiri - Larrasoaña - Idoi - Zuriain - Antxoritz - Zabaldika - Olloki - Uharte - Atarrabia - Burlata eta Iruñea
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lintzoaingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Jesus Francisco Urbelz Inda da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lintzoaingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Jesus Francisco Urbelz Inda da.
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Lintzoainek 2 kontzejuburu izan ditu:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
Vicente Torrea Larramendi | 2011 | 2015 |
Jesus Francisco Urbelz Inda | 2015 | 2019 |
Jesus Francisco Urbelz Inda | 2019 | jardunean |
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[12]
Koldo Zuazok, 2010ean, Erroiberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[13]
Lintzoaingo azpieuskalkia erroibarrera da, eta, zehazki, Lintzoaingo aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun bakarra behintzat baziren, 50 urtetik gorakoa.[14]
Euskararen Foru Legea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Erroibar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 24,01ek zekien euskaraz.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Done Saturdiko jaiak: irailaren lehen asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lintzoaindar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Javier Etxeberria (1811-1911), Iruñeko konpartsako txuntxuneroa.
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Donejakue bidea peko auzoan
-
Ikuspegia gainetik
-
Herriko etxea N-135aren parean
-
Done Saturdiko eliza gaineko auzoan
-
Peko auzoko kalea
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Lintzoain - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Belasko, Mikel. Lintzoain. (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Erroko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ a b c Erroibarko Udala. Lintzoaingo planoa
- ↑ «Lintzoain» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ «Presto Sario, Santiago - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-13).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- ↑ Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.