Loza (materiala)
- Artikulu hau Loza materialari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Loza (argipena)».
Loza[1] edo toska[2] tenperatura ertaineko pasta zuri karedun eta porotsua da.[3] Bi mota generiko bereiz daitezke: loza monokromoa (normalean zuria) eta loza apaindua. Buztingintzatik abiatuta eta zeramika-prozeduren historian zehar, lozak hainbat teknika artistikori eta dekorazio-prozedurei eman die izena, ezagunena loza fina izanda.
Loza terrakota esmaltatuz edo bernizatuz eginiko ore fin, porotsu, xurgagarri eta opakoa da. Hainbat buztin ezberdinen nahasketaz sortua da, lurzoru silizeo erreak erabilita. Kolorea jatorrizko buztinaren araberakoa izango da eta hori, gorri, arre edo beltza izan daiteke. Gogortasun handia lortzen du. Iragazgaitza egiteko berniza ematen zaio gainetik, silize, minio, berunezko zuria eta galenaz osatua. Etxerako ontzi asko material honekin egiten dira.
Loza, zeramikazko material oro bezala, honako osagaietatik abiatuta egiten dute:
- buztin-lurra (alumina silikatoa), aglutinatzaile gisa erabiltzen dutena.
- silize kristalinoa (kuartzo-harea), pastari plastikotasun-maila egokia emango dion koipegabetzailea.
- elementu urgarriak, erreketan zehar 'beirazko zementua' sortzen laguntzen dutenak. Urgarri nagusia feldespatoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2003]
- ↑ Elhuyar Hiztegia
- ↑ Euskalterm: [Zeramika Hiztegia] [2016]