Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Terrakota

Wikipedia, Entziklopedia askea
1974an Chinan aurkitu ziren terrakotaz eginiko zortzi mila gudari Qin Shi Huang mausoleoan.

Terrakota edo lur egosi (italieraz terra cotta) modelatutako eta labean gogortutako buztina da. zeramikazko lanen funtsa, ontziendako zein eskulturak egiteko edo arkitektura apaindurarako erabilia. 1974an Chinan aurkitu ziren terrakotaz eginiko zortzi mila gudari Qin Shi Huang mausoleoan.

Urruneneko garaietatik, gizakiarentzat, buztina izan da objektuak egiteko materialik garrantzitsuena. Naturan barra-barra dago, eta soilik eskuekin, beste ezeren beharrik gabe, modelatzeko oso erraza da. Buztina, substantzia organiko kopuru txiki bat duen mineral nahasketa bat da.

Nola lantzen da

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buztingintza tornua asmatua izan aurretik, gizakiak, buztina, bere eskuekin modelatzen zuen, ondoren, zapaldu eta garbitu egiten zuen ore bat prestatuz, azkenik, ontzi txikietan dekantatzen uzteko. Behin hau egin ondoren, nahasketa, forma eman arte zapaltzen zen, edo buztin zatiak espiralean biltzen zituen. Tornuak, lana erraztu eta hobetzen lagundu zuen.

Eltzegintza tailerra

Objektuak, amaitua egoteko, helduleku edo mutur bat behar badu, elementu hauek, tornuko lanaren ondoren gehitzen dira. Behin objektua amaitu ondoren, lehortze prozesua dator, prozesu honetan, terrakotak, uraren zati bat galtzen duelarik. Jarraian, pixkana-pixkana, 1300 eta 1400 gradu arteko tenperatura hartzen duen labe berezi batean egosten da. Orea, gogorragoa eta trinkoagoa bihurtzen da. Behin egoste prozesua amaitu ondoren, motelki hozten uzten da.

Lan hau egiteko, honako tresna hauek erabiltzen dira: tornua, labea, hagatxoak eta matrizeak. Hagatxoekin, amaituak eta erliebeak egiten dira buztina oraindik bigun dagoenean.

Eboluzio historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Venus de Dolní Vestonice

Prehistoriatik, terrakota, etxeko ontziteria, eskulturak eta dekoraziorako erabiltzen zen. Aurkitu diren lehen terrakotazko eskulturak, etxeko ontzikeria baino lehenagokoak dira. Orain dela 30.000 urtekoak, adibidez, Venus de Dolní Vestonice.

Arkeologoek diote terrakota kristo aurreko milurtekoaren laurdenetik erabiltzen zela Merimden, Ushebti, Antzinako Egiptoko hleta estatuatxoek erakusten duten bezala. Halaber, Mesoamerikan, kultura olmekarrean, figurilla gehienak terrakotaz egiten ziren.

Aro helenistikotik, azpimarra daitezke Tanagrako figuak. Hauek moldeetan hurtzen ziren eta seriean ekoizten ziren. Hainbeste egonda, demostragarria da oso famatuak zirela dekorazio bezala. Penitsula italikoan, erromatar estatuak egiten zituzte. Hauek, terrakotaz eginiko arte entuskorra lantzen zuten kristo aurreko III. eta II. mendeetan, Batzuetan giza tamainako eskultuak egiten zituzten, adibidez, veyeseko Apolo edo senar-emazteen sarkofagoa. Oso garrantzitsua da kanpana erliebeak. erliebe hauek, eraikuntzen kanpoaldean zeuden frisoak ziren.

Ekialde hurrunean aurki daitezke museo ugari, non figura budistak ikus ditzakegu. Figura hauek Qin Shi Huangeko terrakotazko gudarien ostekoak dira. Terrakota margoztu eta beiraztu egiten zituzten, adibidez, Yixiangho Louhans. Dinastia Haneko hilobiak ladriloz eraiki zituzten, baina barrutik erliebez modeatutako tekniken bitartez zeuden apainduta. Hurrengo medeetako hilobietan, figura hauek espirituenak eta animalienak ziren. Hauen barruan, T´angeko dinastiako zaldiak daude, baina obra hauek ez dira terrakotatzat hartzen.

Ekialdean baita, indiar eskulturan, terrakota asko erabili zuten, adibidez, Indoko haraneko zibilizazioan. Hauetan baita, moldeak egiten zituzten kristo aurreko I.mendean. Gupta dinastian (k.o. 320 eta 550) eta hurrengo dinastietan, objetu handiak egiten zituzten, ia tamainu naturaleko fugurak. Tradizio batzuk oraindik ere mantentzen dute terrakotaz eginiko eskulturak, adibidez, mendebaldeko Benalan dauden Bankurako zaldiak.

Mendebaldeko Afrikan eskultura prekolonialari buruz egin diren ikerketa batzuetan, ikusi dute terrakota asko erabiltzen zutela. Naturalismoa nabaria izan da Igbo herriaren zeramikaren lanketan, Nigeriako ekialdean, eta uste da, zonaldeko brontze aroko haitzindariak izan zitekeela. Baita ere, arte mota hau beste zonalde batzuetan erregistatu da, hala nola, Nigeriako Nork kulturan.

Hampton Court

Erdi aroko europan, ez zen terrakotazko ia eskulturarik egon XIV.mendera arte, Bohemian dagoen Ama Birjinaren eskultura bat salbu. Italiar Pizkundean, eskultura garatzen hasi zen eta laister eurpoa osora garatu zen. Florentzian, nahiko famatuak ziren Luca delle Robbia familiaren lanak. Hauek terrakota esmaltatuan eta margotuan adituak ziren. Pietro Torrigiano oso famatua egin zen eskultore bezala, obra batzuk Espainian garatu zituen. Ingalaterran nabarmena da Hampton Court jauregia apaintzen duten erromatar enperadoreen bustoak. Hasiera batean, busto hauek polikromatuak ziren, baina urteen poderioz kolorea galtzenjoan zen Obra hau Giovanni da Maianok egin zuen 1521 urtearen inguruan.

XVIII.mendean, mendebaldean batez ere, esmaltatu gabeko terrakota berriz ere erabiltzen hasi ziren. Eskultura txikiak eta bustoak egiten zituzten portzelana baino material merkeagoago batekin, terrakotarekin. Frantzian Clodion (1738-1814), nabarmendu zen. Ingalaterran, John Michael Rysbrack (1694-1770) eskultore errealista, eta XIX.mendean Albert-Ernest Carrier-Belleusen diseinuak garrantzitsuak dira.

  • Caro Bellido, Antonio (2008). Diccionario de términos cerámicos y de alfarería. Cádiz: Agrija Ediciones. ISBN 84-96191-07-9.
  • Jane Turner, ed. (1996). Grove Dictionary of Art (en inglés) (34 vols. edición). Londres. ISBN 1-884446-00-0.
  • Fatás Cabeza, Guillermo; Borrás, Gonzalo (1993). Diccionario de Términos de Arte. Madrid: Anaya. ISBN 84-7838-388-3.
  • Fuga, Antonella (2004). Técnicas y materiales de arte (en español). Barcelona: Electa. ISBN 84-8156-377-3.
  • Guillém Monzonís, Claudio; Guillém Villar, Maria del Carmen (1987). Diccionario cerámico científico práctico. Sociedad Española de Cerámica y Vidrio. ISBN 9788439887454.
  • Carmen Padilla Montoya, Equipo Staff, Paloma Cabrera Bonet, Ruth Maicas Ramos (2002). Diccionario de materiales cerámicos. Madrid: Subdirección General de Museos. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Secretaría General Técnica. Centro de Publicaciones. ISBN 8436936388.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]